YouVersion Logo
Search Icon

NEGAR KANTAK 1

1
LEHEN KANTA
1Ai ene!#1,1 Ai ene!: Liburuaren lehen lau kap.ak alfabetikoak dira hebreerazko testuan, hots, tx. bakoitzeko lehen hitza hebreerazko alfabetoaren letra batez hasten da, alfabetoaren ordenari jarraituz; hala ere, 3. poemak egitura berezia du: ez lehen hitza bakarrik, baizik eta tx. bakoitza osatzen duten hiru lerroetako lehenengo hitzak letra beraz hasten dira. Zenbait salmok (ik. 9,1 oh.) eta Es 31,10-31 atalak baliabide bera erabiltzen dute. Zein bakar gelditu den
jendez hain betea egon ohi zen hiria!
Atzerrien artean izen handiko zena,
alargun baten antzeko egina.
Eskualdeen erregina, besteren mendera makurtua.#Ai ene! 2,1; 4,1; Am 5,1+. bakar gelditu Lb 13,46; Is 60,15. alargun baten antzeko 5,3; Ba 4,2.
2Negar eta negar ari da gauean, masailak malkoz beteta.
Bere maitaleen artean, ez du nork kontsolaturik.
Adiskide#1,2 maitale/adiskide: Atzerriko nazioak aipatzen dira. Jainkoaren herria (Jerusalem/Sion eta Juda), neskatxa-irudiaren bidez adierazten da poema hauetan (1,15; ik. Am 5,2). Herria Jaunarekiko desleial izan da, Jaunarengan oinarritu eta babestu ordez bere euskarria inguruko herrietan bilatuz (ik. Jr 4,30; Ez 16,37-41; Os 2,7). guztiek zapuztu egin dute, etsai bihurtu zaizkio.#Negar eta negar 1,16; 2,11.18; 3,48-49; 5,17; Jr 8,23+; Sal 6,7. nork kontsolaturik ez 1,9.16.17.21; 2,13; Sal 69,21. Israelen kontsolamendua Is 40,1+. maitaleek, adiskideek zapuztu 1,19; Jr 30,14. Ik. Os 2,4.
3Erbestera doa Juda: zoritxar eta morrontza gogorra!
Horra, atzerrien artean bizi da, baina ez du non kokaturik.
Pertsegitzaileek harrapatu egin dute, estualdian zegoelarik.#zoritxar eta morrontza (erbestealdia) 1,7.18; 3,19; 4,20; Is 14,3; 48,10.
4Dolutan daude Sionerako bideak, ez baitator inor jaietara#1,4 inor ez jaietara: Hau da, israeldarrak Jerusalemera erromes joan ohi zireneko festa nagusiak amaitu dira..
Hutsik daude hiriko sarrera guztiak.
Aieneka daude apaizak, atsekabez neskatxak.
Sionen ez da samina besterik.#Dolutan 2,8; 5,15; Is 3,26; Jr 14,2. apaizak 1,19; 2,6.20; 4,13.16. neskatxak 1,18; 2,10.21; 5,11.
5Gaina hartu diote etsaiek, aukeran eta lasai bizi dira.
Jaunak baitu atsekabetu, bere errebeldia handiarengatik.
Haren haurrak gatibu joan dira, etsaiak bultzaturik.#etsaiak garaile 1,7.9-10.16; 2,16-17; 5,2.8. Jaunak atsekabetu 1,12.14-15.21-22; 2,17; 4,16; Dn 9,12. errebeldia handiarengatik 1,8.14.18.20.22; 2,14; 3,39.42; 4,6.13.22; 5,7.16. haurrak 1,20; 2,11-12.19-20; 4,4.10.
6Joan zaio distira guztia Sion hiri ederrari#1,6 Sion hiri eder: H.h., Sion alaba; ik. 1,2 oh..
Haren buruzagiak,
larrerik aurkitzen ez duten basahuntzen antzeko.
Indarrak galdurik doaz pertsegitzaileen aurrean.#distira joan Ez 10,18-22; 11,22-23.
7Bere erbestealdiko zoritxar-egunetan,
gogora dakartza Jerusalemek
antzina zituen gauza eder guztiak#1,7 gauza eder guztiak: 7. tx. honek lau lerro ditu jatorrizkoan, kapituluko beste guztiek hiru dituztelarik; iragan garaietako ospea gogorarazteko erantsia izan da lerro hau. Gauza eder hitzak altxorrak adierazten ditu 1 Erg 20,6an, emazte maitea Ez 24,16an eta tenplua Ez 24,21ean..
Gogora dakar nola jausi zen etsaien eskuetan,
nork lagundurik ez zuela.
Etsaiek barre zegioten, hondaturik ikustean.#gauza eder guztiak 1,10-11; 2,4.
8Bekatu eta bekatu egin du Jerusalemek;
horregatik, higuingarri bihurtu da.
Begirune ziotenek mespretxatu egiten dute,
biluzia ikusirik.
Aieneka ari da, beraz, aurpegia lotsaz gordeta.#Jerusalem higuingarri 1,17. Ik. 2,7; 3,45. biluzia ikusi Is 47,3; Ez 16,37. Ik. Os 2,5.
9Soinekoei erantsia darama bere lohikeria.
Ez zen ondorioez ohartu:
sinestezinekoa da haren erortzea; ez du nork kontsolaturik.
«Jauna, begira nire zoritxarra, garaile baitut etsaia».#ondorioez ohartu ez Dt 32,29; Is 47,7. sinestezinekoa 4,12. begira, Jauna 1,11.20; 2,20; 3,59; 5,1.
10Jerusalemgo aberastasun guztiei etsaiek eskua erantsi diete.
Jentilak santutegian sartzen ikusi ditu hiriak,
zuk, Jauna, haiek zure batzarrera ez sartzeko
agindua zenuen arren.#etsaiek aberastasunak eraman 2 Erg 24,13. batzarrera ez sartzeko agindua Dt 23,4; Ez 44,7-9; Eg 21,28.
11Hiritar guztiak aieneka ari dira, janari bila;
janaren truke eman dituzte beren gauza ederrak,
biziari eusteko.
«Begira, Jauna, eta ikus zenbateraino nagoen mespretxatua!#gosea 1,19; 2,12.19; 4,4.9; 5,6.9-10; Dt 28,51; Jr 52,6.
12«Zuek, bidean zoaztenok, begira eta ikus:
ba ote da nirea bezainbateko oinazerik?
Bai mingarria zaidala
Jaunak bere haserre-suminean eman didan oinazea!#nire oinazea 1,4.18.20; 2,5.13.20; 3,5.15; Dn 9,12; 12,1; Mt 24,21. Jaunaren haserrea 2,1-4.21-22; 3,1.43.66; 4,11.
13Sua bidali du Jaunak goitik, eta hezurretaraino sartu dit.
Sarea ipini dit oinpean, eta itzulipurdika bota nau.
Arras hondatua#1,13 Arras hondatua: Emakume bortxatuari nahiz bertan behera utziari aplikatzen zaion hitza da (ik. 2 Sm 13,20 eta Is 54,1). utzi nau, etengabeko ondoezean.
14Astuna da nire errebeldien uztarria;
Jaunak bere eskuaz sortan lotu ditu denak,
lepoan ezarri dizkit eta neure indarrak ahuldu.
Aurre egin ezin diodan jendearen esku utzi nau.#uztarri astuna Dt 28,48; Jr 27,2.
15Babesle nituen gudari guztiak arbuioz bota ditu Jaunak.
Gudarostea bildu du nire aurka, nire gazteak akabatzeko.
Mahatsa dolarean bezala
zapaldu du Jaunak Juda neskatxa ederra.#gazteak 1,18; 2,21; 5,13-14. Mahatsa dolarean bezala Is 63,2-3; Jl 4,13. Juda neskatxa eder 2,13; Jr 18,13; 31,4; Am 5,2.
16Horregatik nago negarrez, begi biak urtzeraino;
urrun baitut kontsolatzailea, biziberrituko nindukeena.
Nire haurrak galduak daude, etsaia atera baita garaile».#negarrez 1,2+.
17Sionek, eskuak otoitzean luzatu arren,
ez du nork kontsolaturik.
Jaunak eraginik, auzoko herriak etsai bihurtu zaizkio Israeli.
Haien artean higuingarri bihurtu da Jerusalem.
18«Zuzen jokatu du Jaunak, aurka egin baitiet haren aginduei.
Entzun, bada, herriok denok, eta ikus nire oinazea.
Nire neska-mutilak gatibu joan dira.#nire oinazea 1,12+.
19Neure maitaleei egin diet dei, baina zapuztu egin naute.
Nire apaizak eta zaharrak hirian hil dira,
biziari eusteko janari bila zebiltzan bitartean.#maitaleek zapuztu 1,2+. zaharrak 2,10.21; 4,16; 5,12.14.
20Jauna, ikus nire larrialdia! Irakiten daukat barrua.
Iraulia dut bihotza barnean, errebelde izan bainaiz, errebelde.
Kalean ezpatak hil dizkit haurrak, etxean herioa jabe.#barrua irakiten 2,11; Jr 4,19. Iraulia, nahigabetua bihotza 2,11; 3,20; 5,17. ezpata kaleetan Dt 32,25; Jr 9,20.
21Entzun nire intziria! Ez dut nork kontsolaturik.
Etsai guztiek izan dute nire zoritxarraren berri,
eta poz hartu dute zeuk egina delako.
Etorrarazi#1,21 Etorrarazi: Siriar itzulpenaren arabera; hebreerazkoak Etorrarazi duzu dakar. iragarria duzun eguna,
gerta dakiela haiei ere nirea bera!#nork kontsolaturik ez 1,2+. Jaunaren eguna Jl 1,15+.
22Ikus ezazu haien txarkeria guztia, erabil itzazu
ni neure errebeldiengatik erabili nauzun bezala.
Bai, aieneka eta aieneka ari naiz, eta guztiz makaldua nago».#etsaiak ni bezala erabili Jr 17,18; 51,35.

Currently Selected:

NEGAR KANTAK 1: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy