YouVersion Logo
Search Icon

JOAN 3

3
Jesus eta Nikodemo
1Nikodemo zeritzan gizon batek, fariseuen taldekoa eta juduen buruetakoa bera,#Nikodemo 7,50; 19,39. 2gauez Jesusengana etorri eta esan zion:
—Maisu, ziur gaude Jainkoak guri irakasteko bidali zaituena, inork ez baititzake egin zuk egiten dituzun mirarizko seinaleak, Jainkoa berekin ez badu.#Jesus goraipatu Mt 22,16. inork ezin egin 9,16; Eg 10,38.
3Jesusek erantzun zion:
—Bene-benetan diotsut: Ezin du inork Jainkoaren erreinua ikusi, berriro#3,3 berriro: Grekozko hitza goitik ere itzul daiteke. Bi zentzuok, berriro eta goitik, har daitezke hemen, 7. tx.ean bezala. jaiotzen ez bada.
4Nikodemok galdetu:
—Nola jaio daiteke norbait, jadanik zaharra izanik? Sar ote daiteke amaren sabelean eta berriro jaio?
5Jesusek erantzun:
—Bene-benetan diotsut: Ezin izango da inor Jainkoaren erreinuan sartu, uretik eta Espiritutik jaiotzen ez bada.#Jainkoaren erreinuan sartu Mt 5,20. uretik eta Espiritutik jaio Tt 3,5. 6Gizakiagandik berez jaioa gizaki da, Espiritutik jaioa espiritu. 7Ez harritu berriro jaio behar duzuela esan dizudalako. 8Haizeak#3,8 Haizeak: Grekoz nahiz hebreeraz haizeari dagokion hitzak haizea eta espiritua adierazten ditu era berean. edonondik jotzen du; entzuten duzu haren hotsa, baina ez dakizu nondik datorren, ez nora doan. Gauza bera gertatzen da Espiritutik jaioarekin.#nondik datorren ez jakin Koh 11,5.
9Nikodemok galdegin zion:
—Nola gerta daiteke hori?
10Jesusek erantzun:
—Eta zuk, Israelen maisu izanik, ez dakizu hori? 11Bene-benetan diotsut: Dakiguna esaten dugu guk, eta ikusi duguna aitortzen; baina zuek ez duzue gure testigantza onartzen.#Jesusen testigantza 3,32; 8,26; 1 Tm 6,13. 12Nik lurreko gauzak esatean sinesten ez badidazue, nola sinetsiko didazue zerukoak esatean?#lurreko gauzak eta zerukoak Jkd 9,16; Lk 22,67.
13«Ez da inor zerura igo, zerutik jaitsi zena baizik, Gizonaren Semea#3,13 Gizonaren Semea: Eskuizkribu askok zeruan zen Gizonaren Semea diote..#zerutik jaitsia zerura igo Es 30,4; Erm 10,6. 14Eta Moisesek basamortuan brontzezko sugea hagan jaso zuen bezala, halaxe izan behar du jasoa Gizonaren Semeak,#Moises eta sugea Zen 21,9. Gizonaren Semea jasoa 8,28; 12,34. 15harengan sinesten duten guztiek betiko bizia izan dezaten.#sinesmena eta betiko bizia 3,16; 5,21; 6,40; 8,51; 10,28; 12,46; 20,31; 1 Jn 5,13.
16«Izan ere, Jainkoak hain maite izan zuen mundua, non bere Seme bakarra eman baitzion, harengan sinesten duenik inor gal ez dadin, baizik betiko bizia izan dezan.#bere Semea eman Erm 8,32; 1 Jn 4,9-10. 17Zeren Jainkoak ez baitzuen Semea mundura bidali mundua kondenatzeko, haren bitartez salbatzeko baizik.#ez kondenatzeko, bai salbatzeko 5,22; 8,15-16; 12,47; Eg 17,31. 18Harengan sinesten duena ez da kondenatua; sinesten ez duena, ordea, kondenatua dago jadanik, ez baitu sinetsi Jainkoaren Seme bakarrarengan.#ez da kondenatua 5,24. 19Hauxe da kondenaren arrazoia: argia mundura etorria dela eta gizakiak ilunpea maiteago izan duela argia baino, beraren jokabidea gaiztoa delako.#argia mundura 8,12+. 20Izan ere, gaizki jokatzen duenak gorroto dio argiari, eta ez da hurbiltzen argitara, beraren jokabidea agerian geldi ez dadin.#argiak salatu Ef 5,11-13. 21Egiaren arabera ari dena, ordea, argitara hurbiltzen da, beraren egintzak Jainkoaren borondatearen arabera eginak direla ager dadin».#Egiaren arabera Tb 4,6.
Joan Bataiatzailearen azken testigantza
22Geroago, Jesus Judea aldera joan zen bere ikasleekin, eta han egon ziren aldi batez, bataiatzen.#Jesus eta bataioa 3,26; 4,1-2. 23Joan ere bataiatzen ari zen Enon-en, Salim ondoan#3,23 Enon-en, Salim ondoan: Tokiaren kokapena ezezaguna da., ur asko baitzen han. Eta jendea bataiatzera etortzen zitzaion. 24Garai hartan Joan ez zegoen oraindik preso.#Joan oraindik preso ez Mt 4,12; 14,3; Mk 1,14; 6,17; Lk 3,20.
25Joanen ikasleen eta judu baten artean#3,25 judu baten artean: Zenbait eskuizkribuk judu batzuen artean dio. eztabaida sortu zen garbikuntza-ohikuneez.#garbikuntza 2,6+. 26Eta Joanengana etorri eta esan zioten:
—Hara, Maisu; Jordanez beste aldean zurekin zen hura, zuk testigantza egin zeniona, orain bataiatzen ari da, eta berarengana doaz denak.
27Joanek erantzun zien:
—Gizakiak ez du ezer Jainkoak ematen diona baizik.#Jainkoak emana 19,11; 1 Ko 4,7; Heb 5,4. 28Zeuek zaituztet lekuko zera esan nuela: «Ez naiz ni Mesias, haren aurretik bidalia baizik».#Joan ez da Mesias 1,7+. haren aurretik bidalia Ml 3,1; Mt 11,10; Mk 1,2. 29Emaztea senarrarena#3,29 senarra: I.Z.ean sarritan Jainkoa Israelen senar bezala azaltzen da (ik. Is 54,4-8; 61,10; 62,45; Jr 2,2.20; Ez 16,1-48.59-63; Os 1—3). Jesusek bere buruari egozten dio irudia (ik. Mt 9,15; 22,1 eta hur.; 25,1 eta hur.), eta I.B.an Eliza Kristoren emaztea da (ik. 2 Ko 11,2; Ef 5,25-31; Ap 19,7; 21,2). da. Senarraren adiskidea senarraren ondoan egoten da, hari entzuteaz pozik. Horixe dut nik ere poza, poz bete-betea.#Senarraren adiskidea Mt 9,15; Mk 2,19. 30Hark hazi egin behar du eta nik txikiagotu.
Goitik datorrena
31«Goitik datorrena denen gain dago. Lurretik sortua lurrekoa da, eta lurrekoaz mintzo da; zerutik datorrenak#Goitik, lurretik 8,23. lurrekoaz mintzo 1 Jn 4,5. 32ikusi eta entzun duena testigatzen du; baina haren testigantza ez du inork onartzen.#Jesusen testigantza 3,11+. 33Haren testigantza onartzen duenak, Jainkoak egia dioela baieztatzen du. 34Izan ere, Jainkoak bidaliak hitz egitean, Jainkoak berak hitz egiten du, neurririk gabe ematen baitio bere Espiritua. 35Aitak Semea maite du, eta haren esku jarri du dena.#Aitak Semea maite 5,20; 10,17; 15,9; 17,23. dena Semearen esku 13,3; 17,2; Mt 11,27; 28,18; Lk 10,22. 36Semearengan sinesten duenak betiko bizia du; baina Semearengan sinetsi nahi ez duenak ez du bizia ikusiko, baizik eta Jainkoaren zigorra du bere gain».#sinesmena eta betiko bizia 3,15+. Jainkoaren zigorra Erm 1,18+.

Currently Selected:

JOAN 3: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy