YouVersion Logo
Search Icon

JOAN 19

19
1Pilatok, orduan, Jesus zigorkatzeko agindu zuen. 2Soldaduek, arantzazko koroa bat eginik, buruan ezarri zioten eta purpurazko mantu bat bota zioten gainera.#purpurazko mantua Lk 23,11. 3Eta bata bestearen ondoren hurbilduz, esaten zioten: «Agur, juduen errege!» Eta masailekoka zerabilten.#masailekoka 18,22.
4Atera zen berriro ere Pilato eta esan zien:
—Hara, kanpora dakarkizuet, jakin dezazuen gizon hau kondenatzeko arrazoirik ez dudala aurkitzen.#kondenatzeko arrazoirik ez 18,38; Lk 23,4.
5Orduan, Jesus kanpora irten zen arantzazko koroa eta purpurazko mantua zeramatzala. Pilatok esan zien:
—Hemen duzue gizona!
6Ikusi zutenean, apaizburuak eta guardiak oihuka hasi ziren:
—Gurutzera, gurutzera hori!
Pilatok esan zien:
—Eraman zeuek eta gurutziltzatu; nik ez dut gizon hau kondenatzeko arrazoirik aurkitzen.#Eraman zeuek 18,31.
7Judu-agintariek ihardetsi zioten:
—Guk badugu lege bat, eta lege horren arabera heriotza-zigorra merezi du, Jainkoaren semetzat jo baitu bere burua.#lege bat Lb 24,16. bere burua Jainkoaren semetzat jo 5,18+.
8Hori entzutean, are gehiago beldurtu zen Pilato. 9Berriro jauregira sartu eta galdetu zion Jesusi:
—Nongoa zara zu#19,9 Nongoa zara zu: Non jaioa zara baino gehiago, nor zara zu, zein da zure benetako jatorria esan nahi du galderak.?
Jesusek, ordea, ez zion erantzun ere egin.#Nongoa? 7,27+. erantzunik ez Mt 26,62-63; 27,12.14; Mk 14,61; Lk 23,9. 10Orduan, Pilatok esan zion:
—Ez didazu erantzun behar? Ez al dakizu aginpidea dudana zu askatzeko ala gurutziltzatzeko?
11Jesusek erantzun zion:
—Ez zenuke nire aurka batere aginpiderik izango, Jainkoak eman ez balizu; horregatik, zure eskuetara eman nautenek bekatu handiagoa dute.#Jainkoak emandako aginpidea Erm 13,1+.
12Ordudanik, Jesus askatu nahian zebilen Pilato. Baina judu-agintariak oihuka hasi zitzaizkion:
—Hori askatzen baduzu, ez zara enperadorearen adiskide; bere burua errege egiten duen oro enperadorearen aurka ari da.#bere burua errege egin 18,37; Lk 23,2; Eg 17,7.
13Orduan, hitz hauek entzutean, Pilatok kanpora eraman zuen Jesus eta auzitegian#19,13 auzitegian: Zenbaitek oholtza edo tribuna itzultzen du. eseri zen, «Harlosatua» —hebreeraz Gabata— zeritzan tokian. 14Pazko-jairako prestaketak egiteko eguna zen, eguerdi aldea#19,14 eguerdi aldea: Antza denez, Pazko-jaiaren bezperan, eguerditik aurrera hiltzen ziren tenpluan Pazko-afarirako bildotsak. Jesusen kondena eta Pazko-bildotsen hilketa batera etortzeak balio sinbolikoa du Joanentzat (ik. 19,36; 1,29).. Pilatok esan zien juduei:
—Hemen duzue zeuen erregea.
15Orduan, haiek oihuka:
—Kendu hori, kendu! Gurutzera!
Pilatok, berriro:
—Zuen erregea behar al dut gurutziltzatu?
Apaizburuek erantzun zuten:
—Ez dugu enperadorea beste erregerik.
16Orduan, Pilatok haien esku utzi zuen gurutziltza zezaten.
Jesus gurutziltzatua
(Mt 27,32-44; Mk 15,21-32; Lk 23,26-38)
Hartu zuten, beraz, Jesus, 17eta hau, gurutzea lepoan zuela, hiritik «Burezur» —hebreeraz Golgota— zeritzan tokirantz irten zen. 18Han josi zuten gurutzean eta harekin beste bi, alde bakoitzean bana.
19Pilatok kartel bat idatzi eta gurutze gainean ezarri zuen. Hau zegoen idatzia: «Jesus Nazaretarra, juduen erregea». 20Judu askok irakurri zuen kartela, hiritik hurbil baitzegoen Jesus gurutziltzatu zuten lekua; gainera, hebreeraz, latinez eta grekoz zegoen idatzia. 21Juduen apaizburuek esan zioten Pilatori:
—Ez idatzi «juduen erregea», «juduen erregea dela dioena» baizik.
22Pilatok erantzun zuen:
—Idatzitakoa idatzia bego.
23Soldaduek, Jesus gurutziltzatu ondoren, haren jantziak hartu eta lau zati egin zituzten, bakoitzarentzat bana; gero tunika hartu zuten, baina josturarik gabea zenez, goitik behera ehundua, 24akordio hau hartu zuten: «Ez dezagun urra; zotz egin dezagun ea zeini egokitzen zaion». Honela, Liburu Santuak dioena bete zen:
Nire jantziak banatzen dituzte,
nire tunika zotz egiten.
Hain zuzen ere, horixe egin zuten soldaduek.#Nire jantziak… Sal 22,19.
Jesus eta beronen ama
25Jesusen gurutzearen ondoan zeuden haren ama, amaren ahizpa#19,25 amaren ahizpa: Ez dago argi emakumeak hiru ala lau diren, ez baitakigu amaren ahizpa eta Maria Kleofasen emaztea bat ala bi pertsona diren., Maria Kleofasen emaztea, eta Magdalako Maria.#gurutzearen ondoan Mt 27,55-56; Mk 15,40; Lk 23,49. 26Jesusek, bere ama eta honen ondoan maite zuen ikaslea ikusirik, esan zion amari: «Emakume, horra hor zure semea».#maite zuen ikaslea 13,23+. 27Gero, ikasleari esan zion: «Horra hor zure ama». Eta ordudanik ikasleak bere etxean hartu zuen.
Jesusen heriotza
(Mt 27,45-56; Mk 15,33-41; Lk 23,44-49)
28Ondoren, Jesusek, guztia betea zegoela jakinik, Liburu Santuak esana erabat bete zedin, esan zuen: «Egarri naiz».#guztia betea zegoela 4,34; 17,4. Egarri naiz Sal 22,16.
29Bazen han pitxer bat ozpinez betea. Orduan, belaki bat ozpinetan busti eta, kanabera bati muturrean erantsirik, ahora hurbildu zioten.#ozpina Sal 69,22. 30Ozpina edan zuenean, Jesusek esan zuen: «Betea da dena». Eta, burua makurtuz, azken arnasa eman zuen.
Jesusen saihetsa lantzaz zulatua
31Pazko-jairako prestaketak egiteko eguna zen, eta judu-agintariek ez zuten nahi gorpuak larunbatez gurutzean gelditzerik, larunbat hura oso jaiegun handia baitzen. Horregatik, gurutziltzatuei berna-hezurrak hautsi#19,31 prestaketak egiteko eguna: Ik. Mk 15,42 oh. berna-hezurrak hautsi: Heriotza aurreratzeko egin ohi zen. eta handik kentzeko eskatu zioten Pilatori.#gurutzean geldi ez zitezen Dt 21,22-23.
32Joan ziren, bada, soldaduak eta hautsi zizkieten berna-hezurrak Jesusekin gurutziltzatu zituzten biei. 33Baina, Jesusengana iristean, ordurako hilik zegoela ikusirik, ez zizkioten berna-hezurrak hautsi; 34soldadu batek saihetsa zulatu zion lantzaz, eta bat-batean odola eta ura atera ziren.#odola eta ura 1 Jn 5,6-8.
35Ikusi zuenak berak testigatzen du eta haren testigantza egiazkoa da. Berak badaki egia dioena, zuek ere sinets dezazuen.#egiazko testigantza 21,24. 36Hau Liburu Santuak dioena bete zedin gertatu zen: Ez zaio hezurrik hautsiko.#Ez zaio… Ir 12,46; Zen 9,12; Sal 34,21. 37Eta beste pasarte batean hau dio: Zulatu zutenari begiratuko diote.#Zulatu… Za 12,10; Ap 1,7.
Jesus hilobian ezarria
(Mt 27,57-61; Mk 15,42-47; Lk 23,50-56)
38Jose Arimateakoak Jesusen gorpua eramateko baimena eskatu zion Pilatori. Jose Jesusen ikasleetakoa zen, baina isilpean, judu-agintarien beldurrez. Pilatok baimena eman zion, eta Josek joan eta eraman egin zuen haren gorpua.#judu-agintarien beldurrez 7,13+. 39Etorri zen Nikodemo ere —behin batean gauez Jesus ikustera joan zen hura— hogeita hamarren bat kiloko mirra- eta aloe-nahastura#19,39 mirra- eta aloe-nahastura: Mirra gorpuak baltsamatzeko erabili ohi zen erretxina da; aloea, berriz, lurringai bezala erabili ohi zen. zekarrela.#Nikodemo 3,1+. 40Jesusen gorpua bien artean hartu eta oihal-zerrendaz lotu zuten, tartean lurringaiak ezarriz, juduek hobiratzeko zuten ohiturari jarraituz.
41Jesus gurutziltzatu zuten lekutik hurbil baratze bat zegoen eta, baratzean, ordu arte inor ipini gabeko hilobi berri bat. 42Hilobia hurbil zegoenez, hantxe ezarri zuten Jesusen gorpua, juduen atseden-eguna hastear baitzegoen.

Currently Selected:

JOAN 19: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy