YouVersion Logo
Search Icon

JOAN 17

17
Jesusek sinestedunen alde otoitz egin
1Honela mintzatu ondoren, Jesusek begiak zerurantz jaso eta esan zuen: «Aita, heldu da ordua. Azal ezazu zeure Semearen aintza, Semeak zure aintza azal dezan.#begiak jaso 11,41. Jesusen ordua 2,4+. Aitak eta Semeak elkarri aintza 13,31-32. 2Gizon-emakume guztien gain aginpidea eman diozunez gero, berak betiko bizia eman diezaiela zuk berari emandakoei.#guztien gain aginpidea 3,35+. 3Honetan azaltzen da betiko bizia: zu, egiazko Jainko bakar hori, eta zuk bidalitako Jesus Mesias ezagutzean#17,3 ezagutu: Ik. 10,14 oh.. #betiko bizia Jkd 15,3. egiazko Jainkoa 1 Ts 1,9; 1 Jn 5,20.
4«Nik zure aintza azaldu dut munduan, zuk eman zenidan egitekoa betez.#Semeak Aitaren aintza azaldu 14,13+. Aitak egitekoa Jesusi 4,34+. 5Orain, Aita, emadazu aintza zeure ondoan, eman mundua mundu izan baino lehen zure ondoan nuen aintza.#Jesusen aintza 2,11+. mundua izan baino lehen 1,1-2; 8,58; 17,24. 6Eman diet zure berri mundutik bereizi eta eman zenizkidan gizon-emakumeei. Zureak ziren, zuk neuri eman zenizkidan, eta hauek onartu dute zure mezua.#Aitaren berri eman 1,18; 14,7-11; 17,26. zuk niri emanak 6,39; 10,29. 7Badakite orain zuk eman didazun guztia zuregandik datorrela. 8Niri eman dizkidazun irakatsiak eman dizkiet nik, eta hauek onartu egin dituzte. Eta benetan dakite zuregandik etorri naizela, baita sinetsi ere zuk bidali nauzula.#Aitarengandik etorria 16,28+.
9«Hauen alde erregutzen dut; ez dut munduaren alde erregutzen, zuk eman dizkidazunon alde baizik, zureak direlako; 10daukadan guztia zurea da eta zurea nirea; eta hauengan azaldu da nire aintza.#Jesusek duen guztia Aitarena 16,15; Lk 15,31.
11«Ez naiz aurrerantzean munduan egongo; hauek, ordea, bai, munduan jarraituko dute. Ni zuregana noa. Aita santu horrek, zaindu zeure ahalmenaz zuk eman dizkidazunok, bat izan daitezen gu geu bat garen bezala.#ikasleak munduan 13,1. Jesus Aitarengana 14,12+. Aita eta Semea bezala bat izan daitezen 10,30.38; 17,21-22; Ga 3,28. 12Hauekin izan naizen bitartean, neuk zaindu ditut eman dizkidazunok. Hauen ardura izan dut eta hauetako bat ere ez da galdu, galdu behar zuena#17,12 galdu behar zuena: H.h., hondamen-semea; honela deitzen zaio Judasi. 2 Ts 2,3an hondamenera kondenatua dagoena-k, (h.h., hondamen-semeak) azken egunaren aurretik datorkeen antikristo adierazten du. Joanen Ebanjelioan Satanasen bitarteko da Judas; 6,70 ean deabru izena ematen zaio. baizik; horrela, Liburu Santuek diotena bete da.#bat ere ez galdu 6,39+. Liburu Santuak bete Sal 41,9; 109,5.7.8; Eg 1,16. 13Orain, ordea, zuregana noa. Hau guztia, oraindik munduan nagoela esaten dut, nire poza berengan izan dezaten, eta bete-betea izan ere.#poza bete-betea 15,11+.
14«Zure mezua adierazi diet nik; baina munduak gorroto die, mundukoak ez direlako, neu ere mundukoa ez naizen bezala.#munduak ikasleei gorroto 15,18+. Jesus ez da mundukoa 8,23. 15Ez dizut eskatzen mundutik ateratzeko, Gaiztoarengandik#17,15 Gaiztoarengandik: Gaitzetik ere itzul daiteke. babesteko baizik.#Gaiztoarengandik babestu Mt 6,13; 2 Ts 3,3; 1 Jn 5,18. 16Ez dira mundukoak, neu ere mundukoa ez naizen bezala. 17Har itzazu zeuretzat#17,17 Har itzazu zeuretzat: H.h., Sagara itzazu; Jainkoari bakarrik eskaintzeko zerbait bereiztea esan nahi du sagaratzeak. egiaren bidez: zure mezua egia da. 18Mundura bidali ditut, zuk bidali ninduzun bezala.#Jesus bezala bidaliak 20,21. 19Eta hauengatik ematen dizut erabat neure burua, hauek ere egiaren bidez zeuretzat har ditzazun.
20«Ez dut erregutzen hauen alde bakarrik, baita berauen predikuaren bidez niregan sinetsiko dutenen alde ere.#ikasleen eta sinestedunen alde otoitz 17,9. 21Egizu guztiak bat izan daitezela. Aita, zu nirekin eta ni zurekin biok bat garen bezala, hauek ere bat izan daitezela gurekin. Horrela, munduak sinetsiko du zuk bidali nauzula.#gu bezala bat 17,11+. 22Zuk eman zenidan aintza bera eman diet nik, bat izan daitezen, gu biok bat garen bezala: 23ni hauekin bat eta zu nirekin bat. Horrela, guztiz bat izango dira, eta munduak ezagutu ahal izango du zuk bidali nauzula eta ni neu maitatu nauzun bezala maitatu dituzula berauek ere. 24Aita, zuk eman dizkidazunak ni nagoen lekuan nirekin egotea nahi dut, nire aintza, mundua sortu aurretik maite izan nauzulako eman didazun aintza, ikus dezaten.#Jesus non, ikasleak han 12,26+. nire aintza ikus dezaten 1,14. mundua sortu aurretik 17,5+.
25«Aita zuzen hori, munduak ez zaitu ezagutu; nik, ordea, ezagutu zaitut, eta hauek jakin dute zuk bidali nauzula.#Jesusek Aita ezagutu du 7,28+. 26Zu nor zaren jakinarazi diet, eta aurrerantzean ere jakinaraziko, zuk didazun maitasuna hauengan izan dadin, eta ni neu ere hauengan izan nadin».#Aita nor den jakinarazi 17,6+.

Currently Selected:

JOAN 17: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy