YouVersion Logo
Search Icon

JOAN 16

16
1«Hau guztia, zuen sinesmenak huts egin ez dezan#16,1 zuen sinesmenak huts egin ez dezan: H.h., eskandaliza ez zaitezten; ik. Mk 6,3 oh. esan dizuet. 2Zeren eta judu-elkartetik bota egingo baitzaituztete; are gehiago, badator ordua, zuek hilko zaituztenak Jainkoari kultu ematen diola uste izango duena.#judu-elkartetik bota 9,22+. 3Eta horrela jokatuko dute ez Aita, ez ni, ezagutu ez gaituztelako.#ez Aita, ez Jesus ezagutu 15,21. 4Aurrez esaten dizuet, hori gertatzean esana nizuela gogora dezazuen.
Espirituaren jarduna
«Ez nizuen hori hasieratik esan, ni zuekin nengoelako.#Aurrez esan 13,19+. gogora dezazuen 2,22+. 5Orain, ordea, bidali nauenarengana noa, eta zuetariko inork ez dit nora noan galdetzen.#bidali nauenarengana 7,33. nora noan 7,35; 13,36; 14,5. 6Baina esan dizuedanagatik, barrua tristuraz bete zaizue;#barrua tristuraz bete 16,20-22. 7halere, egia diotsuet: Hobe da zuentzat ni joatea; izan ere, joaten ez banaiz, ez zaizue etorriko Laguntzailea; joaten banaiz, ordea, bidali egingo dizuet.#Laguntzailea 14,16+. 8Hura etortzean, bekatu, zuzentasun eta epaiari buruz oker dagoela erakutsiko dio munduari: 9bekatuari buruz, niregan sinesten ez duelako;#sinesten ez 5,38; 6,36; 7,5; 8,45; 10,26; 12,37. 10zuzentasunari buruz, Aitarengana noalako, zuen artetik desagertuz;#Aitarengana 14,12+. 11epaiari buruz, mundu honetako buruzagia jadanik gaitzetsia dagoelako.#munduko buruzagia 12,31+.
12«Badut oraindik hamaika gauza esateko, baina oraingoz ez zarete gauza ondo ulertzeko.#zuek ezin ulertu 1 Ko 3,1. 13Baina egiaren Espiritua etortzean, egia beteraino gidatuko zaituzte. Ez da mintzatuko bere kabuz, baizik eta nik jakinaraziko diodana adierazi eta etorkizuna iragarriko dizue.#egiaren Espiritua 14,17+. egia beteraino 14,26; 1 Jn 2,27. 14Berak nire Jainko-aintza azalduko du, adieraziko dizuena niregandik hartuko baitu. 15Aitak duen oro nirea da. Horregatik esan dizuet Espirituak niregandik hartuko duela adieraziko dizuena.#Aitak duen oro Jesusena 17,10.
Tristura poz bilakatuko
16«Gutxi barru ez nauzue gehiago ikusiko, baina pixka bat geroago, berriro ikusiko nauzue».#ikusiko nauzue 14,19.
17Orduan, ikasleetako batzuk honela ari ziren beren artean: «Zer ote da esaten digun hau: “Gutxi barru ez nauzue gehiago ikusiko, baina pixka bat geroago, berriro ikusiko nauzue” eta “Aitarengana noa”? 18Zer esan nahi ote du “gutxi barru” horrekin? Ez diogu antzik ere ematen zertaz ari den».
19Konturatu zen Jesus galdetu egin nahi ziotela, eta esan zien: «Eztabaidan ari zarete zeuen artean nire hitz hauen esanahiaz: “Gutxi barru ez nauzue gehiago ikusiko, baina pixka bat geroago, berriro ikusiko nauzue”. 20Bene-benetan diotsuet: Negar egingo duzue eta aiene; mundua, ordea, poztu egingo da. Zuek triste egongo zarete, baina zuen tristura poz bilakatuko da. 21Emakumea, erditzerakoan, triste egoten da, ordua heldu zaiolako; haurra jaio ondoren, ordea, ahaztu egiten da larrialdiaz, mundura gizon bat ekarri duelako.#Emakumea, erditzerakoan Is 13,8+; Mi 4,9; 1 Ts 5,3. 22Zuek ere triste zaudete orain, baina berriro agertuko natzaizue, eta poztu egingo zarete, eta poz hori inork ez dizue kenduko.#poztu egingo zarete Is 66,14.
23«Egun hartan ez duzue ezer galdetu beharrik izango. Bene-benetan diotsuet: Nire izenean Aitari eskatuko diozuen guztia eman egingo dizue.#Egun hartan 14,20. eman egingo dizue 14,13+. 24Oraindainokoan ez duzue ezer eskatu nire izenean. Eskatu eta hartuko duzue, zuen poza bete-betea izan dadin.#poza bete-betea 15,11+.
Jesusek mundua garaitu
25«Orain arte irudi bidez hitz egin dizuet; baina badator ordua irudi bidez hitz egingo ez dizuedana, baizik eta Aitaren berri argi eta garbi emango dizuedana.#irudi bidez 10,6; Mt 13,34; Mk 4,33-34. 26Orduan, nire izenean eskatuko duzue, eta ez dut nik zuen alde Aitari erregutu beharrik izango, 27zeren Aitak berak maite baitzaituzte, ni maite izan nauzuelako eta Jainkoarengandik etorri naizela sinetsi duzuelako.#Aitak maite zaituzte 14,21.23. Jesus Jainkoarengandik etorria 7,27+. 28Aitarengandik irten eta mundura etorri nintzen; orain mundua utzi eta berriro Aitarengana noa».
29Ikasleek esan zioten:
—Orain bai mintzo zarela argi, eta ez irudi bidez. 30Ziur dakigu orain dena dakizula eta ez duzula inork galdetu beharrik; honengatik sinesten dugu Jainkoarengandik etorri zarela.
31Jesusek erantzun zien:
—Orain sinesten duzuela? 32Hara, badator ordua —hobeto esan, heldua da—, nor bere aldetik sakabanatu eta bakarrik utziko nauzuena. Baina ni ez nago bakarrik, nirekin baitago Aita.#bakarrik utziko nauzue Za 13,7; Mt 26,31; Mk 14,27. ez nago bakarrik 8,16+. 33Hau guztia, nirekin elkarturik bakea izan dezazuen esan dizuet. Munduan larrialdirik izango duzue; baina izan adore! Nik garaitua dut mundua.#bakea 14,27; 20,19; Lk 2,14. larrialdiak munduan 2 Tm 3,12. Jesusek mundua garaitu 1 Jn 5,4.

Currently Selected:

JOAN 16: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy