YouVersion Logo
Search Icon

JEREMIAS 1

1
PROFETAREN AURKEZPENA (1, 1-19)
1Jeremiasen mezua eta bizitzako gertakariak. Jeremias Hilkiasen semea zen, Benjaminen herrialdeko Anatot#1,1 Anatot: Jerusalemdik iparraldera, 5 km ingurura zegoen herrixka. hirian bizi ziren apaizetariko batena, alegia. 2Mezu hauek Judako errege Amonen seme Josiasen erregealdiko hamahirugarren urtean#1,2 Josias: K.a. 640tik 609ra izan zen errege; bere erregealdiko hamahirugarren urtea K.a. 627/626a da. zuzendu zizkion Jaunak Jeremiasi;#Josiasen erregealdia 3,6; 36,2; 2 Erg 21,24—23,30; So 1,1. hamahirugarren urtea 25,3. Ik. 36,2. 3baita geroago ere, Josiasen seme Joiakim Judako errege izan zen garaitik Josiasen beste seme baten, Sedekiasen, erregealdiko hamaikagarren urtearen azkena arte. Urte horretako bosgarren hilean#1,3 Joiakim: 609tik 598ra izan zen errege, eta Sedekias 598tik 587ra; honen hamaikagarren urteko bosgarren hila K.a. 587ko uztaila da. Jerusalemgo bizilagunak erbesteratu zituzten.#Joiakim 22,13-19; 26,1.21; 35,1; 36,1; 2 Erg 23,36—24,6. Sedekias 21,1-10; 37—38; 2 Erg 24,17—25,7. Jerusalemgo bizilagunak erbesteratu 52,15.28-30; 2 Erg 25,8-21.
Jeremias profeta izendatu
4Honela mintzatu zitzaidan Jauna:
5«Amaren sabelean sortu aurretik
aukeratu zintudan;
sabeletik irten aurretik
sagaratu zintudan
eta profeta izendatu,
nire mezua herriei iragartzeko».#sabelean sortu aurretik Is 49,1.5; Lk 1,15; Ga 1,15. aukeratu (ezagutu) Am 3,2; Erm 8,29. sagaratu 2,3; 12,3; Lb 20,26; Sal 105,15.
6Nik erantzun nion:
«Ai, Jainko Jauna!
Gazteegia#1,6 Gazteegia: Jendaurrean hitz egiteko behar zen adina, hau da, 30 urte (ik. Lk 3,23), ez duela adierazten du Jeremiasek. naiz,
eta ez dezaket hitz egin».
7Baina Jaunak esan zidan:
«Ez esan gazteegia zarenik.
Nik nora#1,7 nora: Honela ere uler daiteke: norengana. bidali,
hara joango zara;
nik zer agindu,
hura esango duzu.#Ez esan Ir 4,11-12. Nik bidali Is 6,8; Ez 2,3-7.
8Ez izan jendearen beldur,
zeurekin izango bainauzu
zu libratzeko.
Hala diot nik, Jaunak».#zeurekin izango nauzu 1,19; 15,20; 30,11; Has 26,24; Ir 3,12; Ep 6,12; Is 7,14; 41,10; Mt 28,20; Erm 8,31.
9Orduan, eskuaz ezpainak ukitu eta esan zidan:
«Neure hitzak jartzen dizkizut
ezpainetan;#ezpainak ukitu Is 6,7; Dn 10,16. Ik. Ez 2,8—3,3. Neure hitzak ezpainetan 5,14; 15,19; Ir 4,12.15; Dt 18,18; 2 Sm 23,2; Is 51,16; 59,21.
10agintea ematen dizut gaur
erreinu eta nazio guztien gain,
erauzi eta iraultzeko,
hondatu eta eraisteko,
eraiki eta landatzeko».#nazioen gain agintea 12,14-17; 25,15-38; 27,1-11; 46—51; Is 42,1; Eg 9,15. erauzi eta irauli… 18,7; 31,28; 45,4; Si 49,7. eraiki eta landatu 18,9; 24,6; 31,28; 32,41; 42,10.
Lehenengo ikuskariak eta agerpenak
11Jaunak galdetu zidan:
—Zer ikusten duzu, Jeremias?
Nik erantzun:
—Almendrondo-adarra ikusten dut erneta.#Zer ikusten duzu? 24,3; Am 7,8; 8,2.
12Eta Jaunak niri:
—Ongi ikusi duzu; bada, halaxe nago ni ere erne#1,12 erne: Hebreeraz erne eta almendro hitzak sustrai berekoak dira eta antzeko doinua dute. neure hitza betetzeko.#ni ere erne nago 31,28; 44,27; Dn 9,14; Ba 2,9. neure hitza betetzeko 23,29; 44,28-29; 51,62-64; Jos 23,14; 1 Sm 3,19; Is 55,10-11; Hab 2,3; Tb 14,4; Mt 5,18; 2 P 3,9.
13Jauna mintzatu zitzaidan berriro:
—Zer ikusten duzu?
Nik erantzun:
—Eltze bat ikusten dut irakiten, iparraldetik hegoalderantz iraultzear.
14Orduan, Jaunak esan zidan:
«Iparraldetik#1,14 Iparraldetik: Iparraldeko bidetik iritsi ohi zitzaizkion sarri Israeli etsaien erasoak eta, beraz, herriaren hondamena (ik. 6,1.22; 47,2; 50,3.9). sortuko da
herrialdeko bizilagun guztiak
joko dituen ezbeharra.#Iparraldetik ezbeharra 4,6; 6,1.22; 10,22; 13,20; 15,12; 25,9; 46,10.20; 47,2; 50,3.41; 51,48; Is 14,31; Ez 38,14-16; Jl 2,20.
15Hara, neuk bilduko ditut
iparraldeko leinu
eta erresuma guztiak.
Etorri eta Jerusalemgo ateetan
kokatuko dira,
harresi inguru guztian,
eta Judako beste hirien aurrean.
Hala diot nik, Jaunak.#Jaunak etsaiak bildu 25,9; Is 5,26. Jerusalemen kokatuko 39,3; 43,10.
16«Zigortu egingo ditut beren txarkeria guztiengatik, ni baztertuz, jainko arrotzei intsentsua erre baitiete eta beren eskuz eginiko idoloen aurrean ahuspeztu.#Jauna baztertu 2,13+. intsentsua erre (idoloei kultu eman) 7,9; 11,12; 18,15; 19,4.13; 32,29; 44,3.17-18.23. 17Zu egon prest aginduko dizudan guztia adieraztera joateko. Ez izan horien beldur; bestela, zeuri sartuko dizut nik horienganako beldurra.#Ez izan beldur 10,2; 30,10. 18Gotorleku egiten zaitut gaur, burdinazko zutabe eta brontzezko hesi, herrialde guztiaren aurka: Judako errege eta buruzagien aurka, apaiz eta herritarren aurka.#brontzezko hesi 15,20; Is 50,7. Ik. Ez 3,8; Mi 3,8. 19Kontra egingo dizute guztiek, baina ez zaituzte menderatuko, zeurekin izango bainauzu zu libratzeko. Nik, Jaunak, esana».

Currently Selected:

JEREMIAS 1: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy