YouVersion Logo
Search Icon

EPAILEAK 21

21
Benjaminen leinua berpiztu
1Israelgo gizonek, Mitzpan bildurik, zin hau egina zuten: «Inork ere ez die bere alabarik emaztetzat emango benjamindarrei».
2Egun batez, israeldarrak Betelen bildu eta han egon ziren Jainkoaren aitzinean, oihuka eta zotinka negarrez, 3ziotela: «Jauna, Israelen Jainkoa, zergatik gertatu da hori Israelen? Zergatik galdu da leinu bat?»
4Biharamunean, herriak, goiz jaikirik, aldarea egin eta erre-opariak eta elkartasun-opariak eskaini zituen. 5Israeldarrek galdetzen zuten: «Israelgo leinuetatik zein da Jaunaren aitzinean egiten ari garen biltzarrera etorri ez dena?» Izan ere, zin handia egina zuten, hil egingo zutela Mitzpara, Jaunaren aurreko biltzarrera, joan ez zedina.#biltzarrera etorri ez dena 5,15b-17,23; 12,3.
6Israeldarrak errukitu egin zitzaizkien beren senide benjamindarrei eta esan zuten: «Israelgo leinu bat galdu da. 7Zer egin dezakegu bizirik gelditu direnentzat emazteren batzuk inguratzeko? Izan ere, Jaunarengatik zin egin dugu ez diegula geure alabarik emango emaztetarako».
8Israelgo leinu guztiak, Jaunaren aitzinean Mitzpan egiten ari ziren biltzar hartara talderen bat etorri gabe gelditu ote zen galdetu zutenean, ohartu ziren Galaadeko Jabexetik#21,8 Galaadeko Jabex: Jordan ibaiaz ekialdera, Jabok eta Jarmuk erreken artean, erdi bidean, zegoen hiria. ez zela inor ere etorri batzarrera.#Galaadeko Jabex eta benjamindarren arteko harremanak 1 Sm 11; 31,11-13; 2 Sm 2,4-7; 21,12. 9Izan ere, jendea zenbatu zutenean, ikusi zuten han ez zela Galaadeko Jabexeko inor ere.
10Orduan, batzarrak hamabi mila gudaririk ausartenak hiri hartara bidali zituen, agindu hau emanik: «Hil ezpataz Galaadeko Jabexeko bizilagun guztiak, baita emakume eta haurrak ere.#Zigor-erasoa Zen 31,5-6.15-18. 11Suntsitu gizasemeak eta gizasemeekin harremanik izan duten emakume guztiak. Baina utzi bizirik neskatxa birjinak#21,11 Suntsitu: Ik. Dt 2,34 oh. birjinak: Hitz hau falta da hebreerazko testuan; grekozko antzinako itzulpenari esker osotu ahal izan da testua.». Eta halaxe egin zuten.#bizirik utzi birjinak Ik. Dt 20,10-20; 21,10-14.
12Galaadeko Jabexen bizi zirenen artean laurehun neskatxa birjina, gizasemerekin harremanik izan gabeak, aurkitu zituzten eta Kanaanen dagoen Xiloko kanpalekura eraman. 13Gero, batzar osoak mandatariak igorri zizkien Rimon harkaitzean gorderik zeuden benjamindarrei, bakea eskainiz.#Rimon harkaitza 20,45.47. 14Eta benjamindarrak itzuli zirenean, Galaadeko Jabexen bizirik gelditutako neska haiek eman zizkieten; baina ez ziren aski izan.
15Herria errukitu egin zitzaien benjamindarrei, Jaunak Israelgo leinuen artean halako hutsunea egin zuelako. 16Eta israeldarren arduradunek galdetu zuten: «Zer egin dezakegu emazterik gabe gelditu direnen alde, benjamindarren artean emakume guztiak galdu baitira? 17Bizirik irauteko era aurkitu behar diegu benjamindarrei, ezin baita galdu Israelgo leinuetako bat. 18Baina ezin diegu geure alabarik eman emaztetzat, israeldarrok zin egin baitugu benjamindarrei emaztea eman diezaiona madarikatua izango dela».
19Orduan, esan zuten: «Horra, Jaunaren urteroko jaia#21,19 Jaunaren urteroko jaia: Segur aski, mahats-bilketa zela-eta egin ohi zen jaia edo, behar bada, Etxola Jaia (Sukkot). da Xilon». Beteldik iparraldera dago Xilo, Lebonatik hegoaldera, Beteldik Sikemera doan bideaz ekialdera.
20Eta agindu hau eman zieten benjamindarrei: «Gorde zaitezte Xiloko mahastietan. 21Eta Xiloko neskak taldeka dantzari ateratzen ikustean, irten zuek mahastietatik eta harrapatu neska horien artetik nork beretzako emaztea. Alde egin gero zeuen lurraldera.#taldeka dantzan 11,34; Ir 15,20; 32,17-19; 1 Sm 18,6; 2 Sm 6,5.14-15; 1 Erg 18,26; Sal 150,4. 22Eta neska horien aitarik nahiz nebarik protestaka etortzen bazaigu, esango diogu: “Barka iezaiezue, ezin izan baikenuen bakoitzarentzat emazte bana hartu gudaldian, eta zuek ezin zenizkieten zeuen gogoz eman, errudun izango zinateketen eta”».#aitarik nahiz nebarik Has 34,5-31; 2 Sm 13,20-29.
23Halaxe egin zuten benjamindarrek: dantzan ari ziren neska haietatik behar zituztenak hartu eta beren lurraldera itzuli ziren. Ondoren, hiriak eraiki eta bertan bizi izan ziren.#beren lurraldera Zen 18,20; 26,62; Jos 13,23; 19,51 hur.
24Orduan, israeldarrak ere Beteldik atera eta nor bere lurraldera joan ziren, nor bere leinu eta senitartekoengana.
25Aldi haietan ez zen erregerik Israelen. Bakoitzak egoki iruditzen zitzaiona egin ohi zuen.#Aldi haietan ez zen erregerik Israelen 17,6+.

Currently Selected:

EPAILEAK 21: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy