YouVersion Logo
Search Icon

EPAILEAK 17

17
DANEN LEINUA (17,1—18,31)
Mikaren santutegia
1Bazen Efraimgo mendialdean Mika#17,1 Mika: Izen hau Mikaiehu (Mikeas) izenaren laburdura da, eta Nor Jainkoa bezalako? esan nahi du. izeneko gizon bat. 2Behinola esan zion amari:
—Oroitzen al zara nola ostu zizkizuten zilarrezko mila eta ehun txanpon? Madarikazioa bota zenuen orduan nire aurrean. Begira, neuk ditut txanpon haiek, neuk ostu bainizkizun. Tori dirua!#17,2 Tori dirua!: Esaldi hau 3. tx.aren bukaeratik hartua da, bere tokia 2. tx. honetan duelakoan.
Amak esan zion:
—Bedeinka zaitzala Jaunak, ene seme!#Madarikazioa: A) Ustez lapur denari… madarikazioa bota Lb 5,1; 1 Erg 8,31-32; Es 29,24. B) Lapurraren aurkako madarikazioa Za 5,3-4. bedeinkazioa 2 Sm 21,3; 1 Erg 2,45.
3Orduan, amari eman zizkion zilarrezko mila eta ehun txanponak; baina amak esan zion:
—Jaunari eskainia nion zilar hau zure alde, ene seme, zurezko idoloa metalez jantzia#17,3 zurezko… jantzia: Honela ere itzul daiteke: idoloa eta metalezko irudia (ik. Dt 27,15). Hebreerazko testuak Tori dirua! esaldiarekin bukatzen du tx. hau (ik. 17,2 oh.). egiteko.#idoloa metalez jantzia 18,17-18. Ik. Dt 27,15.
4Semeak itzuli zion dirutik zilarrezko berrehun txanpon hartu eta zilargin bati eman zizkion amak eta zurezko idoloa metalez jantzia egin zuen zilarginak, eta Mikaren etxean ezarri zuten.
5Mikak santutegi bat zuen eta, efod apaiz-jantzia eta etxe-jainkoen irudiak eginarazi ondoren, bere semeetariko bati apaiz-eginkizuna eman zion#17,5 santutegi: H.h., Jainkoaren etxea; segur aski, Jainkoarekiko kultua adierazteko harri tenteren bat zegoen tokia izango zen santutegi hura. efod apaiz-jantzia: Kulturako jantzi berezia; Jaunari kontsulta egiteko erabili ohi ziren gauza sakratuak jantzi sakratu horren sakelaren batean gorde ohi ziren (ik. 1,1 eta 8,27 oh.ak). Etxe-jainkoen irudiak: Hebreeraz terafim (ik. Has 31,19-35; 1 Sm 19,13). apaiz-eginkizuna eman: H.h., eskua bete zion., beraren apaiz izan zedin. 6Aldi hartan ez zen erregerik Israelen eta bakoitzak ongien iruditzen zitzaiona egin ohi zuen#17,6 Aldi hartan… ohi zuen: Babiloniako erbestealdiaren ondoren idazle deuteronomistaren batek sartutako esaera honek hasten eta burutzen ditu Epaileak liburuko azken bost kap.ak; tartean ere zenbait aldiz esaldi erdia aipatzen delarik (17,6; 18,1; 19,1; 21,25). 1 Sm liburuan kontatuko dena prestatzen du esaera honek..#Aldi hartan ez zen erregerik Israelen 18,1; 19,1; 21,25.
7Bazen Judako Belenen Judaren leinuko gazte lebitar bat; etorkin gisa bizi zen han.#Judako Belen 1 Sm 16,4; Mi 5,1; Mt 2,1. Ik. Ep 19,1. lebitarra etorkin gisa bizi Dt 12,12.18-19. 8Gazte hark alde egin zuen Belendik, beste nonbait bizitzeko. Ibilian-ibilian, Efraimgo mendialdera heldu zen, Mikaren etxera.
9Mikak galdetu zion:
—Nondik zatoz?
Hark erantzun:
—Judako Belengo lebitar bat nauzu, beste nonbait bizitzeko asmotan.
10Mikak, orduan:
—Geldi zaitez nirekin; kontseilaritzat hartuko zaitut, nire apaiz izanen zara. Ordainez, urtean zilarrezko hamar txanpon, jantzi-multzoa eta jatekoa emango dizkizut#17,10 Hebreerazko testuak Eta lebitarra joan egin zen esanez bukatzen du tx. hau, baina ez dator bat jarraian esaten denarekin..
11Lebitarrak onartu zuen gizon haren etxean bizitzea, eta gizonak bere semeetako bat bezala hartu zuen.
12Mikak apaiz-eginkizuna eman zion lebitarrari; horrela, gazte hura Mikaren apaiz bilakatu zen eta beraren etxean gelditu bizitzen.
13Mikak pentsatu zuen: «Orain bai izanen dudala Jauna neure alde, lebitarra baita nire apaiza».

Currently Selected:

EPAILEAK 17: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy