YouVersion Logo
Search Icon

ISAIAS 9

9
1Ilunpetan zegoen herriak
argi handia ikusi du.
Itzalpean bizi zirenei
argiak egin die distira.#Ilunpea, argia Jn 8,12+. Ik. Lk 1,78.
2Poz bizia sortu diezu,
alaitasun handia eman#9,2 Poz… eman: Hebreerazkoak hau dio: Ugaldu egin duzu herria, ez diezu poza handitu..
Pozik daude zure aurrean,
uzta biltzean bezain pozik,
harrapakinak banatzean bezain alai.#Poza sortu diezu Sal 126. uzta biltzean adina Sal 4,8.
3Apurtua baituzu lepoan zeramaten
uztarri astuna,
zapaltzailearen aginte-makila,
Madiango gudarostea
apurtu zenuen bezalaxe.#uztarri astuna 10,27; 14,25; Lb 26,13; Dt 28,48; Jr 27,2-11. Madiango gudarostea apurtu 10,26; Ep 7; Sal 83,10-12.
4Lurra danbadaka zapaltzen zuten
gudari-botak
eta odolez zikinduriko jantziak
suak erreko ditu eta irentsiko.
5Haur bat jaio zaigu,
Jainkoak seme bat eman digu.
Beroni ezarri zaio aginpidea,
eta honela deitzen diote:
«Kontseilari miragarri,
Jainko indartsu,
Aita betiereko, Errege bake-emaile».#Haur bat jaio 7,14; Lk 2,11. Jainkoak emana Jn 3,16. Beroni ezarri aginpidea Has 49,10; Zen 24,17; Mi 5,1-3. Kontseilari 11,2. Errege bake-emaile 11,6-9; Mi 5,4; Za 9,9-10; Sal 72,3.7; Lk 2,14.
6Gero eta zabalagoa izango da
haren agintaritza,
azkengabea bakea.
Daviden tronuan izango da errege,
eta justizia eta zuzenbidea
izango dira haren erregetzaren
oinarri eta sostengu,
oraindanik eta betiko.
Jaun ahalguztidunaren
maitemin sutsuak
egingo du hori.#Gero eta zabalagoa 2,3-4; Sal 110,2. justizia eta zuzenbidea oinarri 11,3-5; 16,5; 32,1.16-17; Jr 23,5+; Sal 89,15+. betiko 2 Sm 7,16; Sal 45,7; Lk 1,32-33. maitemin sutsuak egingo 37,32. Ik. 26,11; 63,15.
Israelgo erresumarentzat zigor-mezua
7Zigor-mezua zuzendu die Jaunak
Jakoben ondorengoei,
Israelgo erresumari#9,7 Israelgo erresuma: Ipar Erresuma, Israel, 200 urte lehenago banandu zen Judatik (ik. 1 Erg 12); Samaria zuen hiriburu.
datorkio gainera.#mezua datorkio gainera 55,10-11; Jr 23,29; Os 6,5; Sal 147,15-18.
8Israel herri osoak,
Samarian bizi diren guztiek
izango dute horren berri.
Honela baitzioten
harro eta puzturik:#Samariaren harrokeria 28,1; Os 7,10; Am 6,13. Ik. 2,6-21.
9«Adreiluzko etxeak erori badira,
harlanduzkoak egingo ditugu.
Piku-habeak bota badituzte,
zedrozkoak jarriko ditugu
haien ordez».#etxeak berreraikiko Ml 1,4. Ik. Jr 22,14-15.
10Baina Jaunak etsaiak#9,10 etsaiak: Hebreerazkoak Retzinen etsaiak dio; baina Retzin ez dator ondo hemengo testuinguruan. xaxatu dizkio
eta aurka altxarazi:
11siriarrak ekialdetik,
filistearrak mendebaldetik.
Ahoa betean irentsi dute Israel.
Hala ere,
Jaunaren haserrea ez da baretu;
luzatua du oraindik eskua
zigortzeko.#Hala ere… 5,25+. haserrea baretu ez Jr 4,8.
12Baina herria ez zen
zigortzen zuenarengana bihurtu;
Jaun ahalguztiduna bilatzen
ez ziren lehiatu.#herria bihurtu ez Jr 5,3; Os 7,10; Am 4,6-11. Jauna ez bilatu 31,1; So 1,6.
13Horregatik, Jaunak Israel
oso-osorik moztuko du:
buru eta buztan,
palmondo eta kanabera#9,13 palmondo eta kanabera: Bi irudiek gizarte-mailan goikoak eta behekoak adierazten dituzte, 14an argitzen denez. Lehena 19,15ean azalduko da berriro (ik. oh.).;
egun berean moztuko ere.
14Arduradunak eta handikiak
dira burua;
gezurra irakasten duten profetak,
buztana.#profetek gezurra irakatsi 28,7; 30,10-11; Jr 14,14+; Nk 2,14.
15Herria bidetik okertu dute gidariek,
eta galdurik dabiltza haiek gidatuak.#Herria okertu gidariek 3,12+. Ik. Jr 14,16.
16Horregatik, herri honetako gazteak
ez ditu Jaunak begiko,
umezurtz eta andre alargunei
ez die gupidarik izango.
Izan ere,
sinesgabe eta makurrak dira denak,
eta ergelkeria darie ahotik guztiei.
Hala ere,
Jaunaren haserrea ez da baretu;
luzatua du oraindik eskua
zigortzeko.#umezurtz eta alargunak Ik. 1,17+.
17Gar bizian ari da gaiztakeria,
sua sasi eta lahar artean bezala;
hartuak ditu denak,
suak txaradia bezala,
kea kiribilean gorantz doala.
18Jaun ahalguztidunaren haserreaz,
sutan dago lurraldea
eta suaren menpe herria.
Ez dio inork inori bizia barkatzen:#sutan lurraldea 1,31+.
19eskuinaldetik horzkada,
eta hala ere gose;
ezkerraldetik jan, eta ezin ase.
Bakoitzak bere ondokoa#9,19 bere ondokoa: H.h., bere besoko haragia.
du jaten.
20Manasesek Efraim irensten du
eta Efraimek Manases#9,20 Efraim eta Manases: Ipar Erresuma edo Israelgo bi leinu nagusiak.,
eta biak elkar harturik
Judaren aurka doaz.
Hala ere,
Jaunaren haserrea ez da baretu;
luzatua du oraindik eskua
zigortzeko.

Currently Selected:

ISAIAS 9: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy