YouVersion Logo
Search Icon

ISAIAS 50

50
1Hau dio Jaunak:
«Jerusalem zuen ama
zapuztu egin omen nuen:
ea, non da dibortzio-agiria?
Saldu egin omen zintuztedan:
ea, non da nire hartzekoduna?
Saldu bazintuztedan,
zeuen erruengatik
zintuztedan saldu,
zuen errebeldiengatik
nuen ama zapuztu.#zuen ama zapuztu 54,6; Jr 3,1; Os 2,4. Saldu 52,3; Ba 4,6.
2Zergatik ez zegoen inor,
etorri naizenean?
Zergatik ez du inork erantzun,
deitu dudanean?
Nire eskua laburregia ote
zuek askatzeko?
Nik ez ote aski indar
zuek libratzeko?
Mehatxu-hitz bat aski dut,
itsasoa lehortu
eta ibaiak basamortu bihurtzeko:
urik gabe arrainak egarriz hil
eta usteldu egiten dira.#deitu eta inork erantzun ez 65,12; 66,4; Jr 7,13. Ik. 41,28+. eskua laburregia? 59,1; Zen 11,23. itsasoa lehortu 44,27; 51,10; Na 1,4; Sal 106,9.
3Zerua beltzez janzten dut
eta dolu-jantziz estaltzen».#Zerua belztu Ir 10,21-23.
Jaunaren zerbitzaria: sufrimendua eta uste ona
(Hirugarren kantika)
4Jainko Jaunak
hitz egiteko trebatu nau#50,4 hitz egiteko trebatu nau: H.h., ikasleen mihia eman dit.,
bihotz-eroriak adore-hitzez
bizkor ditzadan.
Goizero dit belarria ernearazten,
ikasle onak bezala
entzun diezaiodan.#bihotz-eroriak bizkortu 40,29.
5Jainko Jaunak belarria zabaldu dit,
eta nik ez diot aurka egin,
ez atzera jo.
6Bizkarra eskaini nien
zigorkatzen nindutenei,
eta masailak,
bizarretik tiraka ari zitzaizkidanei.
Ez nien aurpegia saihestu
iraintzen
eta listua botatzen zidatenei.#masaila eskaini Nk 3,30; Mt 5,29. listua bota Mt 26,67; 27,30 par.
7Baina Jauna dut laguntzaile:
horregatik ez didate
irainek etsiarazten;
horregatik gogortu dut aurpegia
harkaitza bezala,
bai baitakit ez didala
usteak huts egingo.#gogortu dut aurpegia Ez 3,8-9.
8Ondoan dut defendatzailea:
nork du zerbait nire kontra?
Goazen elkarrekin auzitara!
Nork salatuko nau?
Datorrela!#Nork salatuko nau? Erm 8,31-33.
9Jainko Jauna dut laguntzaile:
nork kondenatuko nau?
Sitsak jandako arropak bezala
galduko dira nire etsai guztiak.#nork kondenatuko? Jn 8,10-11.46. Sitsak jandako arropa 51,8; Jb 13,28.
10Zuek, Jaunari begirune diozuen
eta haren zerbitzariaren ahotsa
entzuten duzuenok,
ilunpetan eta argi-izpirik gabe
bizi baldin bazarete ere,
jarri konfiantza Jaunarengan,
hartu Jainkoa euskarri.#ilunpetan 42,7.16; 49,9.
11Baina zuek, sua egin
eta suzko azkonak
pizten dituzuenok,
eror zaiteztela zeuen sugarretan,
erori zeuek pizturiko
azkonen pean!
Horixe da Jaunak
emango dizuen zigorra:
oinazetan hilko zarete.

Currently Selected:

ISAIAS 50: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy