YouVersion Logo
Search Icon

ISAIAS 46

46
Egiazko Jainkoa eta sasijainkoak
1Makurtu da Bel jainkoa,
lur jo du Nebo#46,1 Bel: Izatez titulua da, jaun esan nahi duena; Babiloniako Marduk jainko nazionala adieraz dezake hemen (ik. Jr 51,44; Jr gt 40; Dn 14). Nebo: Jakinduriaren jainkoa Babilonian; ez da beste inon azaltzen Biblian. jainkoak.
Zamariek daramatzate
haien irudiak,
abere nekatuen gainean
karga astun.#jainko-irudiak eramanak Jr 43,12; 48,7.
2Lur jota daude
eta makurturik idoloak,
ezin dituzte eramaileak salbatu;
beraiek ere erbestera doaz.
3«Entzun niri,
Jakoben ondorengook,
Israel herrian bizirik geldituok:
neure gain hartuak zaituztet
amaren sabeletik,
neuk zaramaztet altzotik bertatik,#bizirik geldituak 4,3+; Am 5,15. amaren sabeletik 44,2+; 63,9.
4eta zuek zahartzean ere,
ni beti berbera:
zuei ilea zuritzean ere,
nik eutsiko dizuet.
Orain arte bezala,
aurrerantzean ere
nik eramango zaituztet,
nik eutsi eta salbatuko.#zahartzean ere Sal 71.
5Norekin konparatuko nauzue,
norekin berdinduko?
Norekin parekatuko nauzue,
nire ondoan nor jarriko?#Norekin konparatuko? 40,18+.
6Batzuek urrea poltsatik atera,
zilarra balantzan pisatu
eta zilargina alokatzen dute,
jainkoa egin diezaien,
eta ahuspezturik huraxe gurtzen.#idologileak 40,19+.
7Lepoan harturik eramaten dute;
gero, bere lekuan kokatu
eta hantxe gelditzen da,
inora mugitu gabe.
Deiadar egiten badiote ere,
ez du erantzuten,
ez du inor
bere larrialditik salbatzen.#inor ez salbatzen 45,20+.
Hurbil da askapena
8«Egin gogoeta eta izan kementsu#46,8 izan kementsu: Hemen bakarrik azaltzen den hitz baten ustezko itzulpena.!
Errebeldeok, hartu arreta,
9gogoratu
antzinatik gaurdaino gertatuak.
Neu naiz Jainkoa, ez da besterik;
neu Jainkoa, ez da ni besterik.#ez da besterik 43,10+.
10Hasieratik iragarri dut etorkizuna,
lehendanik
oraindik gertatzekoa dena.
Hauxe diot:
“Nire egitasmoa beteko da,
nik nahi guztia burutuko dut”.#Nire egitasmoa beteko da 44,28+; Sal 33,11; Ef 1,11. Ik. 5,19+; 14,26-27.
11Ekialdetik dei egin diot gizon bati#46,11 gizon bati: Ziro erregeari, alegia (ik. 41,2 oh.).,
urrutiko herrialdetik:
hegazti harrapariaren antzera etorri
eta nire egitasmoa beteko du.
Hala esan dut eta hala gertaraziko,
hala erabaki eta hala egingo.#gizon bati dei 41,25+.
12Entzun niri, burugogorrok,
askapena urruti dela uste duzuenok:
13gertatzear da nire askapen-ekintza,
nire salbamena ez da luzatuko.
Salbamena ekarriko diot Sioni,
neure ospea emango Israeli.#askapen-ekintza, salbamena 45,8+.

Currently Selected:

ISAIAS 46: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy