YouVersion Logo
Search Icon

ISAIAS 45

45
Ziro erregea, Jainkoak bidalia
1Honela diotso Jaunak
Ziro erregeari,
berak aukeratu eta sagaratuari#45,1 berak aukeratu eta sagaratuari: H.h., bere gantzutu/mesiasi; titulua erregeei zegokien bereziki Israelen; hemen errege atzerritar bati, Jaunak herria askatzeko bitartekotzat aukeratuari, ematen zaio (ik. 4. tx.).:
«Eskutik heldurik eusten dizut,
nazioak zure menpean jarri
eta erregeei soinetik
armak kentzeko,
zure aurrean hiri-ateak zabaltzeko,
guzti-guztiak zabaldu ere.#Ziro Jaunak aukeratua 41,25+; 44,28; 46,10-11; 48,14-15; Esd 1,1-4; 6,3-5; 2 Kro 36,22-23.
2Neu joango naiz zure aurretik,
goraguneak berdinduz,
brontzezko ateak apurtuz,
burdinazko morroiloak txikituz.#goraguneak berdindu 40,3-4.
3Zoko ilunetan pilaturiko altxorrak,
ongi gorderiko ondasunak
emango dizkizut.
Horrela jakingo duzu
neu naizela Jauna, Israelen Jainkoa,
zeure izenez dei egiten dizuna.
4Israel neure zerbitzariaren onerako,
Jakob, neuk aukeraturiko
herriarengatik,
deitu zaitut zeure izenez
eta ohorezko eginkizuna ezarri,
ezagutzen ez nauzun arren.#Israel nire zerbitzaria 41,8+; 42,1.
5Neu naiz Jauna, ez da besterik;
ez da ni beste jainkorik.
Aginpidez jantzi zaitut,
ezagutzen ez nauzun arren,
6ekialdetik mendebaldera
jakin dezaten
ez dela inor ni besterik.
Neu naiz Jauna, ez da besterik.
7Neu naiz argiaren egilea
eta ilunpearen sortzailea,
neu zorionaren egilea
eta zoritxarraren sortzailea:
neu, Jaun hau, horren guztiaren egilea!#zorionaren eta zoritxarraren egile 41,23; Am 3,6; Si 11,14.
Otoitza
8«Isuri goitik, zeruok, ihintza bezala,
isuri garaipena#45,8 garaipena: Tx. berean justizia itzulitako hitza bera da (ik. 41,2 oh.)., hodeiok,
euria bezala!
Har beza lurrak zabalik:
sor bedi salbamena,
erne justizia harekin batean!
Nik, Jaunak, egin dut hori guztia».#salbamena eta justizia (garaipena) 46,13; 51,5.6.8; 56,1; 59,17; 62,1. erne justizia 61,11; Sal 85,12-13.
Jainkoaren ahalmen bikaina
9Zoritxarrekoa,
lurrontzi hutsa izanik,
bere egilearekin eztabaidan
hasten den gizakia!
Buztinak buztinlariari esango ote:
«Zertan ari zara?»,
edota «Zure ontziak ez du
heldulekurik»?#Buztinak buztinlariari 29,16+.
10Zoritxarrekoa aitari esaten diona:
«Zergatik sortu ninduzun?»,
eta amari:
«Zergatik
ekarri ninduzun mundura?»
11Hau dio Jaunak,
Israelen Jainko santuak,
haren egileak:
«Neure seme-alabengatik
kontuak eskatuko ote dizkidazue,
edo neure lanean
aginduak emango ote?
12Neuk egin dut lurra
eta lur gainean gizakia sortu;
neuk hedatu ditut neure eskuz zeruak,
eta neuk agintzen
bertako astro guztiei.
13Neuk sorrarazi dut Ziro
salbamen-ekintzarako,
eta bide guztiak zelaituko dizkiot;
berak berreraikiko du nire hiria
eta libre ateraraziko
nire erbesteratuak,
ordain eta saririk eskatu gabe».
Jaun ahalguztidunak esan du.#Ziro sorrarazi 41,25+. bideak zelaituko 45,2+. ordainik eskatu gabe 52,3. Ik. 55,1.
Jauna Israeli agertu
14Hau diotso Jaunak Israeli:
«Egiptoko langileak,
Etiopiako merkatariak
eta altuera handiko sebatarrak#45,14 sebatarrak: Ik. 43,3 oh.
zure menpean jarriko dira,
zureak izango;
zure atzetik joango dira,
katez loturik;
zure aurrean ahuspeztuko dira
eta erreguka esango dizute:
“Zuregan bakarrik dago Jainkoa,
ez da besterik;
beste jainkoak ezer ez dira”».#Zuregan bakarrik Jainkoa 2 Erg 5,15. Ik. 43,10+.
15Jainko ezkutua zara zu, benetan,
Israelen Jainkoa, salbatzailea.
16Lotsaz eta laidoz beterik,
bai, laidoz estalirik
doaz idologileak.
17Israel, berriz, Jaunak salbatu du,
behin betiko salbatu,
eta ez da, ez, sekula
lotsaz eta laidoz geldituko.
18Jaunak sortu du zerua,
bera da Jainkoa;
berak eratu eta egin du lurra,
berak finkatu;
ez du hutsik egoteko sortu,
bizileku izateko baizik.
Hau dio Jaunak:
«Neu naiz Jauna, ez da besterik.#zeru-lurren egilea 44,24+.
19Ez naiz mintzatu ezkutuan,
lur-zoko ilunen batean;
ez diet esan Jakoben ondorengoei:
“Bila nazazue ezerez hutsean”.
Ni naiz Jauna, zuzen dena iragarri
eta bidezkoa adierazten dudana.#Ez ezkutuan 48,16; Dt 30,11-14; Jn 18,20; Eg 26,26. Ik. 45,15.
Jaunak nazio guztiei dei
20«Bil zaitezte, etorri,
hurbildu denok,
nazioetan bizirik geldituok.
Burugabeak dira zurezko idoloak
prozesioan daramatzatenak,
salbatu ezin dituen jainkoari
otoitz degiotenak.#salbatu ezin duten jainkoak 46,2.7; 47,13.15. otoitz 44,17+.
21Galdegin elkarri,
mintza zaitezte, azaldu frogak:
nork adierazi zuen hau lehendanik,
nork iragarri aspalditik?
Ez ote nik, Jaunak?
Ez baita ni beste jainkorik.
Jainko garaile eta salbatzailerik
ez da neu besterik.#nork iragarri aspalditik? 41,22+; 44,8; 46,10. ez beste jainkorik 43,10+.
22Lurreko bazter guztiok,
itzuli niregana, salba zaitezten,
neu bainaiz Jainkoa,
eta ez da besterik.#lur osoa salbatu 49,6; 52,10; Sal 98,3.
23Neure buruarengatik egin dut zin,
promes sendoa,
hitz aldaezina eman dut:
Belaun oro
nire aurrean makurtuko da,
eta mihi orok
nire izenean zin egingo,#zin sendoa 62,8; Has 22,16; Dt 32,40. hitz aldaezina 55,11. Belaun oro makurtuko Erm 14,11; Flp 2,10-11.
24esanez: “Jaunarengan bakarrik
garaipena eta ahalmena”.
Lotsaren lotsaz etorriko zaizkit
nire aurka lehiatzen diren guztiak.#lotsaz etorriko 41,11.
25Niri esker, garaile izango da
eta harro egongo
Israel herri osoa».

Currently Selected:

ISAIAS 45: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy