YouVersion Logo
Search Icon

ISAIAS 4

4
1Egun hartan, zazpi emakumek
gizon bakar bati helduko diote,
esanez:
«Geure buruak
geuk mantenduko ditugu,
geuretik jantziko gara,
baina zure izena
eraman dezagula bederen!
Kendu gure lotsa!»#Kendu gure lotsa Has 30,23; Lk 1,25.
Jaunak Jerusalemen bizirik geldituak babestuko
2Egun hartan,
Jaunak ernearaziko duena#4,2 Jaunak ernearaziko duena: H.h., Jaunaren ernamuina. Esamoldeak, lurrak emango duenaren pareko delarik, hondamenari jarraituko dion ongizatea adierazten du zuzenean. Profetaren ikuspegian, herriaren birjaiotza eta berriztapena esan nahi du: geldituko den gutxi horretatik etorkizun bikaina erneko da. Hitza, gerora, Mesiasen pertsonari egokituko zaio.
Israelen bizirik geldituen
eder eta ohore izango da;
lurrak emango duena,
haien harrotzeko bide eta apaingarri.#Jaunak ernearaziko duena 6,13; 53,2; 61,11. Ik. Jr 23,5+.
3Orduan, Sionen eta Jerusalemen
bizirik geldituei#4,3 bizirik geldituak: Jaunak eragindako suntsipena ez da erabatekoa. Bizirik geldituko den herriaren hondarra Jaunaren onginahiaren seinale da, haren hautapena eta herriaren jarraipena ziurtatzen baititu. Ideia honek garrantzi handia du profetaren predikuan.
eta bertan bizi izateko aukeratuei,
«Jainkoari sagaratuak»
deituko zaie.#bizirik geldituak (herriaren hondarra) 1,8-9; 6,13; 10,19-22; 29,5-6; 37,4.31-32; Jr 23,3; Ez 6,8-9; Am 5,15; Mi 4,7; 5,2; So 2,7.9; 3,12-13; Za 13,8-9; 14,2; Ne 1,2.
4Jaunak bere zigor-epaia
beteko duenean,
Siongo bizilagunen#4,4 bere zigor-epaia beteko duenean: H.h., haize epailez eta haize kiskalgarriz. Siongo bizilagunen: H.h., Siongo alaben; esamoldeak Jerusalemgo bizilagun guztiak biltzen ditu. zikinak
kenduko ditu
eta Jerusalemen isuritako
odola garbituko.
5Orduan, Siongo mendi osoaren gain
eta bertan bilduriko guztien gain
ke-lainoa sortuko du Jaunak egunez
eta sugar distiratsua#4,5 ke-lainoa, sugar distiratsua: 5-6 tx.etan Irteera liburuan Jaunaren presentzia eta babesa adierazten duten irudiak aipatzen dira. gauez.
Eta Jaunaren aintza
izango da guztien gain#ke-lainoa, sugarra Ir 13,21+.
6babes eta geriza:
sargorian itzal izango dute,
ekaitz eta euritean
gordeleku eta aterpe.#babes eta geriza 25,4-5; Sal 14,6; 91,2.

Currently Selected:

ISAIAS 4: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy