ISAIAS 33
33
Jaunarengan itxaropena
1Ai zu, inork hondatu gabeko
hondatzaile hori#33,1 hondatzaile hori: Asiria izan daiteke (ik. 18-19 tx.ak); baina testuak ez du izen propiorik, ez erreferentzia argirik ematen.,
inork traizionatu gabeko
traidore hori!
Besteak hondatzeari
utziko diozunean,
zeu ere hondatuko zaituzte;
traizionatzeari utziko diozunean,
zeu ere traizionatuko zaituzte.#hondatzailea 21,1-2. zeu ere hondatuko 10,24-26; 30,31-32; Jr 30,16; Hab 2,8.
2Erruki gutaz, Jauna,
zuregan baitugu itxaropen!
Izan gure indar egunero,
gure salbamen estualdian.#Erruki gutaz 30,18-19; Sal 67,2; 123,3. zuregan itxaropen 26,8+; Sal 33,22. gure indar 12,2+. estualdian Sal 46,2; 77,3+.
3Zure hotsa entzutean, herriak ihesi;
zuk ekitean, nazioak sakabanatu.#herriak ihesi 17,13; Zen 10,35; Sal 68,2.
4Orduan, mamorro-piloa bezala
pilatuko ditugu harrapakinak,
matxinsaltoek bezala
egingo diegu gainera jauzi.
5Guztiz handia da Jauna!
Goi-goian du bizilekua,
eta zuzenbidez eta justiziaz
betetzen du Sion.#handia da Jauna 2,11.17; Sal 57,6+. justiziaz bete Sion 1,26-27; 32,1.
6Seguru biziko zara beti:
jakinduria eta adimena,
ondasun salbagarri;
Jaunarenganako begirunea,
zeure aberastasun.#Jaunarenganako begirunea aberastasun 11,2-3; Sal 111,10+.
7Horra jerusalemdarrak#33,7 jerusalemdarrak: Hebreerazkoaren bokalak aldatuz gero —dagoenean hitzak ez baitu zentzurik—, Arielgoak irakur daiteke (ik. 29,1 oh.).
kalean garrasika,
bakearen mezulariek
negar dagite saminki.
8Bideak hutsik daude,
inor ez baitabil;
etsaiek hitzarmena hautsi dute,
lekukoak#33,8 etsaiek: Jatorrizkoak ez du subjektua zehazten, eta Judako erregea, Ezekias, ere uler daiteke. lekukoak: Qumrango eskuizkribu nagusiaren arabera; ohiko testuak hiriak dio. mespretxatu dituzte;
ez da giza errespeturik.
9Dolutan, akiturik dago lurraldea,
lotsaz eta zimel Libanoko basoa,
Xaron lautada basamortu bihurtua,
Baxan eta Karmel mendiak#33,9 Xaron: Karmel mendiaren hegoaldeko lautada joria. Baxan: Jordanez beste aldeko goi-lautada, basotan aberatsa. gorri.#Dolutan lurraldea 24,4+. Libano 2,13+. Xaron 35,2; 65,10. Baxan 2,13+; Ez 39,18; Sal 22,13; 68,16. Karmel Am 1,2; Na 1,4.
Nork egin ihes Jaunaren epaiari?
10Hau dio Jaunak:
«Orain ekingo diot,
orain altxatuko naiz,
orain agertuko handi.#orain altxatuko naiz Sal 12,6.
11Zuen barne-asmoak belar ihar dira;
hortik sorturiko
egintzak, berriz, lasto.
Suak bezala erreko ditu
nire arnasak#33,11 nire arnasak: Arameerazko antzinako itzulpenaren arabera; hebreerazkoak zuen arnasak dio..#Suak bezala 1,31+.
12Herriak errauts bihurtuko dira,
moztu eta sutan erretzen diren
sasiak bezala.#sasiak bezala 10,17.
13Urruti nahiz hurbil bizi zaretenok,
jakin ezazue nik eginaren berri
eta nire ahalmena aitortu».
14Ikara izango dute Sionen
bekatariek,
dardarak hartuko ditu sinesgabeak,
eta esango dute:
«Jaunaren epaia
itzalezineko labea da:
gutarik nork jasan lezake
haren su kiskalgarria?»#nork jasan? Sal 15,1+. haren su kiskalgarria 30,27+; Dt 4,24+.
15Zuzen jokatzen
eta egia esaten duenak,
bidegabekeriazko irabazirik
onartzen ez
eta eskupeko dirurik jasotzen ez duenak,
hilketa-proposamenei
jaramonik egiten ez
eta txarkeria begi onez
ikusten ez duenak.#Zuzen jokatzen duenak Sal 15,2.
16Horrelakoa seguru biziko da
zoritxarraren gainetik;
harkaitz arteko gotorlekuan
izango du babes,
ogiz eta urez etengabe hornitua.
Jerusalemek distirazko etorkizuna
17Erregea ospetsu ikusiko duzu,
luze eta zabal lurraldea.#luze eta zabal lurraldea 26,15.
18Lehengo beldurrak gogora ekarriz,
honela esango duzu:
«Non da zerga-biltzailea?
Non kontrolatzen gintuena?#33,18 Non da… gintuena?: H.h., Non da kontatzen zuena, non pisatzen zuena, non dorreak zenbatzen zituena?»#Lehengo beldurrak 37,1-6.
19Ez duzu ikusiko gehiago
herri harroa,
hizkuntza iluna,
hizketa arrotz ulertezina
duen herria.#hizkuntza iluneko herria 28,11+.
20Begira Sioni, geure jaiak
ospatzen dituguneko hiriari.
Ikus Jerusalem, bizitoki lasaia,
egoitza finkoa,
inork ziririk aterako ez dion
eta sokarik etengo ez dion
oihal-etxolaren pareko.#Jerusalem egoitza finkoa Sal 122,1-4. Ik. 32,18; Sal 46,6. ziririk ez aterako 54,2.
21Hor agertuko digu Jaunak
bere ospe handia.
Ibai eta ubide zabaleko
lurraldea izango da;
baina etsaien arraun-txaluparik
ez da handik igaroko,
ez ontzi handirik bertan ibiliko.#Ibai eta ubide Ez 47,1-12; Sal 46,5.
22-23Ontzien sokak lasaituak daude,
ezin diote mastari eutsi,
eta belarik zabaldu ezin.
Orduan,
harrapakinak banatuko ditugu;
hain ugari banatu ere,
ezen herrenak ere
izango baitu partea.
Izan ere,
Jauna dugu epaile eta legegile.
Jauna dugu errege:
berak salbatuko gaitu.#Jauna dugu epaile 2,4; Sal 50,6+. errege 6,5; Sal 93,1+. berak salbatuko 12,2; 25,9.
24Jerusalemen bizi den inork
ez du esango: «Gaixo nago».
Jainkoak
barkatu egingo dizkio bekatuak
bertako jendeari.#bekatuak barkatuak Mi 7,18-19.
Currently Selected:
ISAIAS 33: EAB
Highlight
Share
Copy
Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso