YouVersion Logo
Search Icon

ISAIAS 15

15
Moaben aurka
1Moaben aurkako mezua.
«Moabeko Ar hiria
suntsitu zuten gauean desagertu zen;
Moabeko Kir#15,1 Moab: Itsaso Hilaren ekialdeko erresuma; beraren lurraldea Arnon errekak bitan banatzen zuen. 15—16 kap.etan bertako hiri nagusiak azaltzen dira. Errekaz hegoaldera Moabeko Ar eta Moabeko Kir —16,7 eta 11n Kir-Hareset eta Kir-Hares deitua— ziren hiri nagusiak, Kir zelarik erresumako hiriburua; errekatik iparraldera hiririk garrantzitsuena Dibon zen, erresumako zentro erlijiosoa. Nebo (15,2) Moisesek Lur Santua ikusi zueneko mendiaren (ik. Dt 34) inguruko herrixka da, Hexbon eta Elale erresumaren iparraldean zeuden. Testuan izendaturiko beste zenbait tokiren kokapena ezezaguna da. Moabi buruzko mezuak paralelo asko ditu Jr 48koarekin. Moaben eta Israelen arteko harremanak etengabeak izan ziren historian zehar, eta ez beti adiskidetsuak. hiria
suntsitu zuten gauean desagertu zen.#Moaben aurka 25,10-11; Zen 21,27-30; Jr 48; Ez 25,8-11; Am 2,1-3.
2Dibongo jendea muinoetara doa,
santutegian negar egitera.
Aieneka ari dira moabdarrak,
Nebo eta Medaba hiriak
suntsituak direlako:
burua soil eta bizarra motz
daramate guztiek.#burua soil eta bizarra motz Jr 48,37+.
3Dolu-jantziz dabiltza kalean;
aieneka eta negarrez urtzen denak,
etxe gain eta plazetan.
4Hexbon eta Elale garrasika ari dira;
Jahatzetik ere entzun daitezke
haien oihuak.
Horregatik,
ikaraz daude Moabeko gudariak
eta adorea galdurik.
5Nire barruak garrasi dagi
Moabengatik:
ihesi doa jendea Tzoar-eraino,
ihesi Eglat-Xelixiaraino.
Negarrez doaz
Luhit-eko aldapan gora,
garrasi erdiragarriak darizkiela,
Horonaimgo bidean.
6Nimrimgo erreka agortu egin da,
belarra ihartu, larrea zimeldu:
hostorik ere ez dago berde.
7Horregatik, beren ondasunak bildu
eta Sarats errekaz beste aldera
daramatzate.
8Moabeko muga-bira osoan
zabaldu dira garrasiak,
Eglaim-eraino deitoreak,
Beer-Elimgo mugetaraino aieneak.
9Dibongo#15,9 Dibon: Qumrango eskuizkribu eta antzinako itzulpenen arabera; hebreerazkoak Dimon dio. urak
odolez beteak daude,
baina oraindik ere
zoritxar handiagoak
bidaliko dizkiot Diboni:
lehoiak jango ditu
Moaben onik aterako direnak,
lurralde hartan bizirik geldituak».

Currently Selected:

ISAIAS 15: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy