YouVersion Logo
Search Icon

HASIERA 42

42
1Jakin zuen Jakobek bazela Egipton garia, eta honela mintzatu zitzaien semeei: «Zertan zaudete elkarri begira? 2Egipton garia badela jakin dut. Jaitsi, bada, garia erostera, bizi ahal gaitezen eta ez goseak hil».#semeak Egiptora bidali Eg 7,12.
3Jaitsi ziren, bada, Joseren hamar senideak Egiptora garia erostera. 4Jakobek ez zuen Benjamin, Joseren anaia, beste senideekin bidali nahi izan, zorigaitzen bat gertatuko ote zitzaion beldurrez.#Benjamin 35,16-18.
5Besteak bezala, beraz, Israelen semeak ere Egiptora joan ziren garia erostera, Kanaan lurraldean gosete handia zenez gero.
Senideek Jose ezagutu ez
6Jose zen lurralde hartako nagusia; berak saltzen zion garia jende guztiari. Heldu ziren, bada, Joseren senideak eta ahuspeztu egin zitzaizkion. 7Ikusi orduko ezagutu zituen Josek bere senideak. Baina ez zien bere burua ezagutarazi; gainera, zakar mintzatu zitzaien:
—Nondik zatozte?
Haiek erantzun:
—Kanaan lurraldetik, garia erostera.
8Ezagutu zituen, bai, Josek bere senideak, baina hauek ez bera. 9Jose haietaz izandako ametsez#42,9 haietaz izandako ametsak: Ametsok 37,5-11n datoz. oroitu zen, eta honela hitz egin zien:
—Zelatariak zarete zuek, lurralde honetako alderdi zaindu gabeak miatzera etorriak.#ametsez oroitu 37,5-11.
10Haiek erantzun:
—Ez, jauna; zure zerbitzariok garia erostera etorri gara. 11Aita bat beraren semeak gaituzu; gizon zintzoak gara eta ez zelatariak.
12Josek esan zien:
—Ez horixe! Zuek lurralde honetako alderdi zaindu gabeak miatzera etorri zarete.
13Haiek, ordea:
—Zure zerbitzariok hamabi ginen, aita bat beraren semeak, Kanaan lurraldekoak; gazteena aitarekin da orain eta bestea ez da gure artean.#bestea ez da gure artean 37,28-33; 44,28.
14Josek, berriro:
—Horixe zelatariak zaretela! 15Eta besterik frogatu nahi baduzue, ekatzue hona zeuen anaia gazteena. Bien bitartean, ala faraoia!, ez zarete hemendik aterako. 16Bidali zeuetariko bat anaiaren bila; gainerakoak preso geldituko zarete; honela frogatuko duzue egia diozuela. Bestela, ala faraoia!, zelatariak zarete.
17Eta kartzelara sartu zituen hiru egunerako.
Josek beste proba bat ezarri anaiei
18Hirugarren egunean Josek esan zien: «Egizue nire esana eta bizirik aterako zarete, nik neuk ere begirune baitiot Jainkoari.#begirune Jainkoari 20,11+. 19Egia baldin badiozue, geldi bedi zuetariko bat preso, guztiok egon zareten kartzela horretan. Gainerakook joan zintezkete garia eramatera etxekoen gosea asetzeko. 20Gero, ekarri zeuen anaia gazteena. Orduan frogatuko duzue egia diozuela eta ez zarete hilko».
Onartu zuten proposamena. 21Bien bitartean honela ziotsoten elkarri: «Ai ene! Geure anaiari eginikoa ari gara ordaintzen. Estuasunean ikusi eta erreguka ari zitzaigunean, ez genion jaramonik egin. Hara nondik datorkigun oraingo larrialdi hau!»#anaiari eginikoa 37,18-27. ez genion jaramonik egin Es 21,13.
22Rubenek esan zien: «Esan nizuen nik mutikoari kalterik ez egiteko, baina ez zenidaten jaramonik egin. Orain, haren heriotzaren kontua eskatzen zaigu».#Esan nizuen 37,21-22.
23Ez zekiten Josek ulertzen ziela, itzultzaile baten bitartez mintzatzen baitzitzaien.
24Josek, haiengandik urrunduz, negarrari eman zion. Gero, berriro etorri eta beraiekin mintzatzen jarraitu zuen. Azkenik, Simeon hartu eta beraien aurrean atxilotu zuen.#negarrari eman 43,30; 45,2.14-16; 46,29; 50,17. 25Gero, haien zakuak gariz bete, bakoitzari bere dirua itzuli eta biderako jan-edariak emateko agindu zuen. Eta hala egin zieten.
26Zakuak asto gainean kargatu eta alde egin zuten.
27Gaua igarotzeko gelditu zirenean, batek, astoari pentsua emateko zakua ireki zuelarik, dirua zaku-muturrean aurkitu zuen. 28Anaiei esan zien:
—Dirua itzuli egin didate. Begira nire gari-zakua.
Asaldaturik eta zur eta lur eginik, honela ziotsoten elkarri:
—Zergatik egin ote digu hau Jainkoak?
Anaiak etxera itzuli
29Kanaan lurraldera iristean, beren aita Jakobi kontatu zioten gertatutako guztia, esanez: 30«Lurralde hartako jaun den gizonak zakar hitz egin digu, eta zelataritzat hartu gaitu. 31Guk, gizon zintzoak garela eta ez zelatariak esan diogu. 32Hamabi anaia ginela, aita bat beraren seme; anaia bat ez zegoela jadanik gurekin eta gazteena aitarekin zela Kanaanen. 33Orduan, lurralde hartako jaun den gizonak esan digu: “Honela jakingo dut gizon zintzoak zaretela: zuetako bat nirekin geldituko da; besteok hartu etxekoen gosea asetzeko garia eta joan. 34Ekardazue gero zeuen anaia gazteena, eta orduan jakingo dut zelatariak ez, baizik gizon zintzoak zaretela. Ondoren itzuliko dizuet anaia, eta lurralde honetan ibili ahal izango zarete”».
35Zakuak husterakoan, nork bere diru-zorroa zaku-muturrean zeukan. Diru-zorroak ikustean, beldurtu egin ziren aita-semeak. 36Orduan, Jakobek esan zien:
—Semerik gabe utzi behar nauzue: Jose falta dut, Simeon ere bai eta, orain, Benjamin kendu nahi didazue. Zoritxarra zoritxarraren gain niretzat!
37Rubenek esan zion aitari:
—Utzi Benjamin nire kontu, eta neuk itzuliko dizut. Itzuliko ez banizu, hil nire bi semeak!#neuk itzuliko dizut 43,9; 44,32.
38Jakobek, orduan:
—Ez da jaitsiko nire semea zuekin, hila baitu bere anaia eta bera bakarrik gelditzen zait Rakelengandik. Bidean zoritxarren bat gertatuko balitzaio, agure hau Hildakoen Egoitzara jaitsaraziko zenukete atsekabez.#agure hau hilaraziko 44,29.31.

Currently Selected:

HASIERA 42: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy