YouVersion Logo
Search Icon

HASIERA 39

39
Jose, Potifarren etxean
1Jose Egiptora eraman zuten ismaeldarrek. Egiptoar batek, Potifarrek hain zuzen, faraoiaren funtzionario eta guardiaburuak, erosi zien.#Jose Egipton Sal 105,16-22; Jkd 10,13-14; Eg 7,9-10.
2Bere nagusi egiptoarraren etxean bizi zen Jose. Dena ongi ateratzen zitzaion, Jauna berekin baitzuen.#Dena ongi atera 39,23; 1 Sm 18,14; Sal 1,3. Jauna berekin zuen 26,3+. 3Ohartu zen nagusia Josek berekin zuela Jauna eta denetan ongi ateratzen laguntzen ziola. 4Josek, bada, Potifarren estimua irabazi zuen, eta honek bere zerbitzurako hartu eta etxezain egin zuen eta ondasun guztien arduradun.
5Orduz gero, Jose zela eta, Jaunak egiptoarraren etxea bedeinkatu egin zuen, etxean nahiz landan zituen gauza guztiak bedeinkatu zituen. 6Dena Joseren gain utzi zuen, bada, Potifarrek eta aurrerantzean ez zen ezertaz arduratu, berak jaten zuenaz#39,6 berak jaten zuena: Egiptoarrek janariei buruz zeukaten arduraz, ik. 43,32. Jatorduak errituzko erlijio-usadioz inguraturik zeuden. izan ezik.
Jose eta Potifarren emaztea
Itxura ederrekoa zen Jose.#Itxura ederrekoa 1 Sm 16,12. 7Denboralditxo bat iragan ondoren, nagusiaren emazteak, Joserengan begiak jarri eta esan zion:
—Zatoz nirekin ohera.#Zatoz nirekin Es 7,10-23; Koh 7,26; 1 Ko 6,13.
8Josek ezezkoa eman zion, esanez:
—Nire nagusiak ez du etxeko ezeren ardurarik, nire gain utzi baitu den-dena. 9Etxe honetan ez da ni baino goragokorik, eta ez dit ezer galarazi zeu izan ezik, bere emazte zaituelako. Nolatan egin, bada, halako gaiztakeriarik? Nolatan egin bekatu Jainkoaren aurka?#bekatu egin Jaunaren aurka 2 Sm 12,13; Sal 51,6.
10Egunero esan eta esan ari zitzaion arren, Josek ez zion onartu berarekin oheratzea.
11Behin batean, etxean sartu beharra izan zuen Josek, lanarengatik. Ez zegoen une hartan beste zerbitzaririk barruan. 12Orduan, nagusiaren emazteak soinekotik heldu eta esan zion: «Zatoz nirekin!» Baina Josek soinekoa haren eskuetan utzi eta ihes egin zuen etxetik.#etxetik ihes Es 5,8.
13Andreak, bere eskuetan soinekoa utzita kanpora ihes egin ziola ikusirik, 14etxeko zerbitzariei oihu egin zien, deiadarka esanez: «Begira hebrear hau! Gure lepotik barre egiteko ekarri digute! Nirekin oheratu nahi zuen, baina oihuka hasi natzaio#oihuka hasi Dn 13,24. 15eta, nire oihu eta deiadarrak entzutean, bere soinekoa utzi eta ihes egin du kanpora».
16Bere aldamenean ezarri zuen Joseren soinekoa, senarra etxeratu arte. 17Honi gauza bera kontatu zion: «Zuk ekarri diguzun esklabo hebrear hori nirekin gozatzeko asmoz etorri zait, 18baina oihuka eta deiadarka hasi naizenean, bere soinekoa utzi eta ihes egin du kanpora».
19«Hara zer egin didan zure esklaboak» ziotson emazteak. Hitz hauek aditzean, haserre bizitan jarri zen nagusia.#haserre jarri Es 6,34. 20Jose atxilotu eta erregearen presoak zeuden kartzelan sartu zuen.
Jose espetxean
Jose kartzelan preso zegoen. 21Alabaina, Jauna berekin zuen eta bere onginahia agertu zion. Hala, kartzelako arduradunaren estimua irabazi ahal izan zuen, 22eta honek bere gain utzi zion preso guztien ardura. Han barruan egiten zen guztia, Joseren aginduz egiten zen. 23Kartzelako arduradunak ez zion Joseri bere gain utzitako ezeren konturik eskatzen. Berekin zuen, bai, Jauna, eta egiten zuen guztietan ongi ateratzen laguntzen zion.

Currently Selected:

HASIERA 39: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy