YouVersion Logo
Search Icon

HASIERA 33

33
Jakobek Esaurekin topo egin
1Jakobek, begiak jasorik, Esau ikusi zuen laurehun gizonekin etortzen. Orduan, Lea, Rakel eta hauen bi neskameen artean banatu zituen seme-alabak.#Jakobek Esaurekin topo Es 16,7. 2Aurrean neskameak jarri zituen beren semeekin, gero Lea bere seme-alabekin; azkenik, Rakel eta Jose. 3Aurretik joan zen bera, eta zazpi aldiz ahuspeztu zen lurrean bere anaiarengana hurbildu ahala. 4Lasterka bideratuz, Esauk, besarkatu eta lepotik heldurik, laztandu egin zuen Jakob, eta negarrari eman zioten biek.#besarkatu eta negar 45,14-15. Ik. 46,29; Lk 15,20. 5Esauk, Jakoben emazte eta seme-alabak ikusi zituelarik, galdegin zion:
—Zein dituzu horiek?
Jakobek erantzun:
—Jainkoak zure zerbitzari honi eman dizkion seme-alabak.
6Orduan, beren semeekin hurbildurik, neskameak ahuspeztu egin zitzaizkion. 7Lea ere hurbildu zen bere seme-alabekin, eta ahuspeztu. Azkenik, Jose eta Rakel, hurbilduz, ahuspeztu egin ziren.
8Esauk galdegin zion:
—Zertarako dira ikusi ditudan abere-talde horiek guztiak?
Jakobek erantzun:
—Zure abegi ona nahi nuen irabazi.
9Esauk, orduan:
—Neurearekin nahikoa dut, anaia; zurea zeuretzat.
10Eta Jakobek:
—Ez, otoi; begiko banauzu, hartzazu nire esku-erakutsia, zu ikustea Jainkoa bera ikustea bezain pozgarri gertatu baitzait eta hain ongi hartu bainauzu.#esku-erakutsia 32,14. 11Onartu, bada, ekarri dizudan oparia, Jainkoa aldeko izan baitut, eta ez zait ezer falta.
Hainbeste erregutu zionez, onartu egin zion Esauk.
12Honek esan zion:
—Goazen; zure ondoan joango naiz.
13Baina Jakobek erantzun zion:
—Badakizu ondo, jauna, haurrak ahulak direla, eta errapeko bildots eta axuriak ere baditut. Egun bakar batez behartzea aski litzateke, abere txiki guztiak hiltzeko. 14Bihoa ene jauna bere zerbitzari honen aurretik, eta nik poliki-poliki egingo dut bidea, aurrean doazen abereen eta haurren martxan, Seirrera#33,14 Seir: Ik. 32,4 oh., ene jaunarengana, iritsi arte.
15Esauk esan zion:
—Neure gizon batzuk behintzat utziko dizkizut.
Jakobek erantzun:
—Zertarako? Aski dut, jauna, egin didazun abegi ona.
16Hala, egun hartan, Esau Seirrera itzuli zen. 17Jakob, berriz, Sukot#33,17 Sukot: Jordanez ekialdera, Jabok errekaren iparraldera zegoen tokia. Izenak etxolak esan nahi du. aldera joan zen. Han etxea eraiki zuen beretzat, eta oihal-etxolak abere-taldeentzat. Horra zergatik eman zitzaion leku hari Sukot —hau da, «Etxoleta»— izena.
Jakob Kanaanen
18Mesopotamiatik heldu zelarik, Jakob Kanaan lurraldean dagoen Sikem #33,18 Mesopotamia: Ik. 25,20 oh. Sikem: Mesopotamiatik itzultzean, Abraham kokatu zen hiri berean jartzen da Jakob bizitzen (ik. 12,6 eta oh.). hirira onik iritsi zen, eta hiri ondoan ezarri zuen kanpalekua. 19Hau ezarri zueneko lursaila Sikemgo buruzagi zen Hamorren semeei erosi zien, zilarrezko ehun txanpon ordainduz.#lursaila Sikemen 48,22; Jos 24,32; Jn 4,5. Ik. 23,17-18. 20Han aldarea eraiki zuen eta El-i, Israelen Jainkoari, sagaratu zion.#aldarea eraiki 12,7+.

Currently Selected:

HASIERA 33: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy