YouVersion Logo
Search Icon

HASIERA 20

20
Abraham, Sara eta Abimelek
1Abraham, zegoen tokitik Negeveko eskualdera abiatu zen eta Gerar hirian jarri zen bizitzen atzerritar gisa, Kadex eta Xur-en artean.#Abraham Gerar-en 12,10-20+. 2Han zegoelarik, Sara bere emaztea, arreba zuela#20,2 arreba zuela: Ik. 12,10 eta 13 oh.ak eta 26,7. zioen. Orduan, Gerarko errege Abimelekek Sara eraman ziezaiotela agindu zuen. 3Baina, gau hartan, Jainkoa agertu zitzaion Abimeleki ametsetan, esanez: «Hil egingo zara, hartu duzun emakumea ezkondua baita».#Jainkoa ametsetan agertu 31,24; 46,2; 1 Erg 3,5; Mt 1,20; 2,13.19.
4Baina Abimelekek ez zuen oraindik inolako harremanik izan Sararekin. Horregatik esan zion:
—Jauna, galdu egin behar al duzu errugabe den herri bat? 5Ez al dit, bada, berak esan arreba zuela? Andreak ere neba zuela zioen. Nik fede onez eta zintzo jokatu dut.
6Jainkoak erantzun zion ametsetan:
—Bai, badakit fede onez jokatu duzula; horregatik, ez dizut utzi Sararekin harremanak izaten, nire aurka bekatu egin ez zenezan.#ez dizut utzi 31,7; 1 Sm 25,26; Ju 24. 7Orain, ordea, itzul iezaiozu gizon horri bere emaztea; profeta denez, zure alde erregutuko du eta ez duzu galduko bizia. Itzultzen ez badiozu, berriz, zinez hilko zarete zu zeu eta zuretar guztiak.
8Goizean goiz jaikirik, Abimelekek bere zerbitzari guztiak deitu zituen, ametsaren berri emateko. Denak harriturik gelditu ziren. 9Etorrarazi zuen Abimelekek Abraham, eta esan zion:
—Baina zer egin didazu? Zer kalte egin dizut, ni neu eta nire herria halako bekatu handiaren arriskuan jartzeko? Ez duzu ongi jokatu nirekin. 10Zer dela-eta jokatu duzu horrela?
11Abrahamek erantzun zion:
—Neure baitarako pentsatu nuen: «Segur aski leku honetan ez zegok Jainkoarekiko begirunerik; nire emazteaz jabetzeko, hil egingo naitek».#Jainkoarekiko begirunea 42,18; Es 3,7; 16,6. 12Gainera, egiaz nire arreba duzue Sara aitaren aldetik, nire amarenetik ez bada ere, eta emaztetzat hartu nuen. 13Horrela, Jainkoak neure aitarenetik atzerrira bidean jarri ninduenean, esan nion Sarari: «Norabait sartzen garenean, esazu, arren, neba nauzula».
14Orduan, Abimelekek itzuli egin zion Abrahami emaztea. Era berean, ardiak, behiak eta morroi-mirabeak eman zizkion oparitzat, 15eta esan zion:
—Hor duzu zeure aurrean nire lurralde guztia. Geldi zaitez bizitzen gogokoen duzun lekuan.
16Sarari, berriz, esan zion:
—Adizu, zure nebari zilarrezko mila txanpon eman dizkiot. Opari honek egiaztatzen die zuretarrei eta denei errugabea zarela; honela, denek jakingo dute ez duzula inolako okerrik egin#20,16 zilarrezko mila txanpon: Segur aski, Abimeleken emaitzak balio sinbolikoa eta era berean juridikoa du. Opari honek… okerrik egin: H.h., Begi-estalkia bezala izango da zuretzat zuretarren eta guztien aurrean, eta zuzenetsia izango zara. Ezagutzen ez ditugun usadioak aipatzen dira. Dena den, gaur egun ere arabiarren artean estalkiak bereizten du emakume ezkondua ezkongabeagandik (ik. Tamarren pasadizoa 38. kap.an)..
17Abrahamek Jainkoari otoitz egin eta Jainkoak sendatu egin zituen Abimelek, honen emaztea eta mirabeak, berriro seme-alabak izan ahal zitzaten.#Jainkoari otoitz 18,22+. 18Izan ere, Jaunak agor bihurtuak zituen Abimeleken etxekoak, Sara Abrahamen emaztea zela eta.

Currently Selected:

HASIERA 20: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy