YouVersion Logo
Search Icon

EZEKIEL 48

48
Iparraldeko leinuen zatiak
1«Hona hemen leinuen izenak, dagozkien zatiekin#48,1 dagozkien zatiekin: Leinuei dagozkien zatiak zerrenda paraleloak dira, bata bestearen azpian jarriak, zati bakoitzak lurraldearen zabalera osoa hartzen duelarik; zazpi, Jaunarentzat, hiriarentzat eta printzearentzat bereizitako zatien goialdean kokatzen dira, eta beste bostak behealdean.. Danen zatia iparraldeko muturrean dago, Hetlon, Hamateko sarrera eta Hatzar-Enonetik igarotzen den mugaren kontra, Damasko eta Hamat herrialdeen artean; ekialdeko mugatik Mediterraneo itsasoraino hedatzen da. 2-7Eta jarraian, ondorengo leinu hauen zatiak, ekialdetik mendebaldera hedatuz, ordena honetan: Axer, Neftali, Manases, Efraim, Ruben eta Juda.
Jaunaren zatia
8«Judaren zatiaren ondoren, ekialdeko mugatik Mediterraneo itsasoraino, Jaunarentzat bereizitako zatia egongo da: hamabi kilometro eta erdi izango da luze, leinu bakoitzaren zatia bezalaxe; erdian santutegia egongo da.#Jaunarentzat zatia 45,1. 9Jaunarentzat bereiziko den zatia hamabi kilometro eta erdi izango da luze, eta hamar zabal#48,9 hamar zabal: Ik. 45,1 oh.. 10Eremu sakratu honetatik zati bat apaizentzako izango da: ekialdetik mendebaldera hamabi kilometro eta erdi izango da luze, eta bost kilometro zabal iparraldetik hegoaldera. Erdian nire santutegia egongo da. 11Eremu hau apaiz sagaratuentzat, Tzadoken ondorengoentzat, izango da, zintzo bete baitzuten Jaunaren zerbitzua eta, lebitarrek ez bezala, ez zuten Jainkoa baztertu, israeldarrak harengandik aldendu zirenean.#Tzadoken ondorengoak 40,46+. 12Horregatik, Jaunarentzako bereizitako eremu guztiz sakratuaren zati bat dagokie, lebitarrenaren ondoan. 13Lebitarren zatia apaizena bezalakoa izango da, hamabi kilometro eta erdi luze eta bost kilometro zabal.#Lebitarren zatia 45,5. 14Lurralde osoko alderdirik onena den horretan ezin izango da lurzatirik trukatu, ez saldu, ez laga, Jaunari sagaratua baita.
15«Gainerako zatia, bi kilometro eta erdi zabal eta hamabi kilometro eta erdi luze, alde profanoa izango da, hiritarren bizileku eta abereen bazkaleku. Erdian hiria kokatuko da:#hiriaren zatia 45,6. 16alde bakoitzetik bi mila berrehun eta berrogeita hamar metro dituen karratua izango da.#hiriaren neurriak Ap 21,15-17. 17Hiriaren lau aldeetan ehun eta hogeita bost metro zabaleko hiri-lurrak izango dira. 18Eremu sakratuaren ondoan, bost kilometro luzeko bi zati geldituko dira: bata hiriaren ekialdean, eta bestea mendebaldean. Zati horietako emaitzez, hirian lan egiten dutenak mantenduko dira. 19Edozein leinutako israeldarrak etor daitezke hirira lanera. 20Oro har, Jaunarentzat eta hiriarentzat bereiziriko zatia karratua izango da, hamabi kilometro eta erdi alde bakoitzetik. 21Gainerakoa printzearentzat izango da. Hari dagokiona, eremu sakratu eta hiri-barruti izateko bereizitakoaren alde bietan egongo da: batetik, hamabi kilometro eta erdiko zati horren mugetatik ekialdeko mugaraino, eta, bestetik, Mediterraneo itsasoraino. Printzeari dagokion zati honen erdian egongo dira Jaunari sagaraturiko zatia eta santutegia,#printzearen zatia 45,7. 22baita lebitarrentzako eta hiriarentzako bereizitako lurzatiak ere, Judaren zatia izango duelarik iparraldean, eta Benjaminena hegoaldean.
Hegoaldeko leinuentzako zatiak
23-27«Hegoalderantz, ondorengo beste leinu hauen zatiak daude, ekialdeko mugatik Mediterraneo itsasoraino hedatuz, ordena honetan: Benjamin, Simeon, Isakar, Zabulon eta Gad.
28«Gaden hegoaldeko muga lurralde guztiaren muga izango da: ekialdetik, Tamar-tik Meriba-Kadexeko oasiraino eta handik, Egiptoko errekari jarraituz, Mediterraneo itsasoraino. 29Hau da Israelgo leinuen artean banatuko duzuen lurraldea, hauek leinuei dagozkien ondare-zatiak. Nik, Jainko Jaunak, esana.
Jerusalemgo ateak
30-31«Jerusalemgo hiriak hamabi ate izango ditu, eta bakoitzak Israelgo leinu baten izena izango du. Iparraldeko harresiak, bi kilometro eta laurden luze, hiru ate izango ditu: Ruben, Juda eta Lebirenak.#hiriaren ateak Ap 21,12-13. 32Ekialdeko harresiak ere, beste bi kilometro eta laurden luze, beste hiru ate izango ditu: Jose, Benjamin eta Danenak. 33Hegoaldeko harresiak, luzera berekoak, beste hiru ate: Simeon, Isakar eta Zabulonenak. 34Azkenik, mendebaldeko harresiak ere luzera bera eta beste hiru ate izango ditu: Gad, Axer eta Neftalirenak. 35Hiriaren perimetroa bederatzi kilometrokoa izango da.
«Aurrerantzean, “Jauna bertan dago”#48,35 Jauna bertan dago: Hiriaren izena Ezekielen pentsamenduaren laburbildumatzat har daiteke. Izenaren esanahia, bestalde, Isaiasen Emmanuel izenak adierazten duenaren oso hurbilekoa da (ik. Is 7,14). deituko da hiria».#hiriaren izena Is 1,26; Za 8,3.

Currently Selected:

EZEKIEL 48: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy