YouVersion Logo
Search Icon

EZEKIEL 42

42
Tenplu ondoko eraikinak
1Gizonak kanpoko atarirantz eraman ninduen, iparralderantz, eta hutsartearen eta tenplu atzeko eraikinaren aurrean dauden geletara sarrarazi ninduen. 2Eraikin-multzo hark, iparraldetik, berrogeita hamar metroko luzera zuen, eta hogeita bosteko zabalera. 3Alde batetik, hamar metroko zabaleraz tenplua inguratzen zuen hutsartera jotzen zuen, eta, beste aldetik, kanpoko atariko harrizko espaloira. Hiru galeria zituen bata bestearen gain#42,3 Tx.aren itzulpena zalantzazkoa da. Dena den, 1-14 zati osoko testua ulergaitza da eta zenbait tx. ia ulertezin gertatzen zaizkigu.. 4Gela aurrean, barneko atariaren aldetik, pasabide bat zegoen, bost metro zabal eta berrogeita hamar metro luze#42,4 berrogeita hamar metro luze: Grekozko itzulpenaren arabera; hebreerazkoak metro bateko bidea dio.; iparraldetik zuen sarrera. 5Goreneko gelak beste bi solairuetakoak baino estuagoak ziren, galeriek tokia kentzen zieten eta. 6Gelak hiru oinetan zeuden, baina ez zuten zutaberik atarikoek bezala, baizik eta gero eta estuagoak ziren gorantz. 7Gelen aurrean, kanpoko atariaren aldera, horma zegoen, hogeita bost metro luze zena. 8Izan ere, kanpoko atari aldera jotzen zuten gela haien luzera ere hogeita bost metrokoa zen; tenplura jotzen zuten gelena, berriz, berrogeita hamarrekoa. 9Gela haien azpian, eraikinaren ekialdetik, sarrera bat zegoen kanpoko ataritik zetozenentzat. 10Sarrera hura atariko horma hasten zen tokian zegoen.
Hegoaldetik#42,10 Sarrera… zegoen: Grekozko itzulpenaren arabera; hebreerazkoak Atariko hormetan zehar dio, hitzok hurrengo esaldiari loturik ematen dituelarik. Hegoaldetik: Grekozko itzulpenaren arabera; hebreerazkoak ekialdetik dio. ere, hutsartearen eta tenplu atzeko eraikinaren aurrez aurre, beste gela-multzo bat zegoen. 11Pasabidea zuten aurrean, eta neurri, antolamendu eta sarrera-irteerei zegokienez iparraldekoak bezalakoxeak ziren. 12Hegoaldeko gelen azpian, pasabidearen muturrean, sarrera bat zegoen, babes-hormaren aurrez aurre; ekialdetik sartzen zen. 13Esan zidan gizonak: «Hutsartera jotzen duten ipar eta hegoaldeko gelak sakratuak dira. Jaunari sakrifizioak eskainiko dizkioten apaizek hor jango dituzte opari guztiz sakratuak, eta hor ipiniko dituzte beste opari sakratuak ere, labore-opariak nahiz barkamen- eta ordain-opariak, toki sakratua baita.#opari sakratuak apaizentzat Lb 2,3-10; 6,18-19; 7,6. 14Santutegira sartuko diren apaizak ezin izango dira kanpoko atarira irten, Jaunaren zerbitzuan erabilitako jantziak aurrez gela horietan utzi gabe, sakratuak baitira jantzi horiek. Arropaz aldatuko dira herriari dagokion esparrura ateratzeko».#apaiz-jantziak utzi 44,19.
Kanpoko hormaren neurriak
15Gizonak, tenplu barneko eraikinen neurketak amaitu zituenean, ekialdeko atetik irtenarazi ninduen, eta tenpluaren inguruak neurtzeari ekin zion. 16Ekialdeko alderdia neurtu zuen makilaz, eta ekialdeak berrehun eta berrogeita hamar metroko luzera zuen.#makila 40,3+. 17-19Gauza bera egin zuen iparralde, hegoalde eta mendebaldeko alderdiekin, eta denek luzera bera zuten: berrehun eta berrogeita hamar metro. 20Horrela neurtu zituen lau alderdiak. Dena hormaz inguratua zegoen: berrehun eta berrogeita hamar metroko karratua zen, eta Jainkoari sagaraturiko esparrua eta esparru profanoa bereizten zituen.#hormaz inguratua 40,5.

Currently Selected:

EZEKIEL 42: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy