YouVersion Logo
Search Icon

EZEKIEL 31

31
Faraoia zedro handi bat bezalakoa
1Hamaikagarren urtean, hirugarren hilaren#31,1 Hamaikagarren… hilaren: K.a. 587. urteko maiatza/ekaina. batean, honela mintzatu zitzaidan Jauna: 2«Gizaseme, esan Egiptoko errege faraoiari eta haren jendetzari:
«Noren pareko zu,
zeure handitasunean?
3Libanoko zedro baten antzeko zara:
adar bikainak
eta gerizpe ederreko hostaila ditu,
eta enbor luzea,
adaburua hodeietaraino
iristen zaiona.
4Euriek hazarazi zuten,
lurpeko urek luzarazi:
hauek haren ingurua
ureztatzen zuten lehenengo,
landako beste zuhaitzen artetik
isurtzen gero.
5Beste zuhaitzak baino garaiago
egin zen,
adarrak ugaritu
eta luzatu egin zitzaizkion,
ura oparo baitzuen hazteko.
6Hegazti guztiek
egiten zituzten habiak
haren adarretan,
basapiztia guztiek kumeak azpian,
herri guztietako jendea bizi zen
beraren babespean.#Hegaztiek habiak 17,23+.
7Bikaina zen bere handitasunagatik,
bere adarren luzeragatik,
ura oparo baitzuten
haren sustraiek.
8Jainkoaren baratzeko#31,8 Jainkoaren baratze: Hau da, Eden (ik. 28,13; 31,9.18; Has 2,8:9). zedroak
ez ziren haren pareko,
zipresek ez zuten
hark bezalako adarrik,
ezta platanoek ere
halako hostailarik;
Jainkoaren baratzean
ez zen hura bezain zuhaitz ederrik.
9Nik edertu nuen hostaila mardulez,
eta inbidia zioten
Edengo zuhaitz guztiek,
Jainkoaren baratzeko zuhaitzek.
10«Beraz, hau diot nik, Jainko Jaunak: Asko luzatu, adaburua hodeietaraino goratu eta harrotu egin delako,#harrotu egin da 28,2; Has 11,4; Is 2,12-17. 11zapuztu egin dut eta munduko erregerik ahaltsuenaren#31,11 munduko erregerik ahaltsuena: Nabukodonosor Babiloniako erregea (ik. 26,7 oh.). esku utzi, beraren gaiztakeriak merezi bezala erabil dezan. 12Atzerritarrek, nazioen arteko ankerrenek, eraitsi dute eta bertan behera utzi mendietan. Haren adar hostotsuak haran eta erreka-zuloetara erori dira hautsita; haren gerizpean bizi ziren herriek ihes egin eta bakarrik utzi dute. 13Hegazti guztiak pausatu dira enbor erorian, basapiztiak gorde haren adar artean. 14Hau dena, ur-bazterreko zuhaitzik hodeietaraino goratu ez dadin gertatu da, eta ongi ureztaturiko arbolarik besteen gain altxa ez dadin. Izan ere, denek hil behar baitute, gizakiek bezalaxe, eta lur azpiko mundura joan, hildakoen tokian daudenekin elkartzera.
15«Hau diot nik, Jainko Jaunak: Zedroa Hildakoen Egoitzara jaitsi zen egunean, dolu eragin nion naturari: itsas leizea itxi nuen, haren ur-lasterrak eta ur handiak geldiaraziz; beragatik Libano mendia ilundu nuen, eta landa zabaleko zuhaitzak ihartu. 16Hildakoekin elkartzera Hildakoen Egoitzara jaitsarazi nuenean, haren erorketaren burrunbaz dardara eragin nien nazioei. Lur azpiko munduan, Edengo zuhaitz guztiak, Libanoko aukeratuen eta ederrenak, ongi ureztatuak, poztu egin ziren haren kontura.#Hildakoen Egoitza, lur azpiko mundua 26,20+. 17Hauek ere, berarekin batera, Hildakoen Egoitzara jaitsi ziren, gerran hildakoak bezalaxe; haren euskarri ziren eta haren gerizpean bizi ziren nazioen artean. 18Edengo zuhaitzen artean, zein zu bezalakoa ospe eta handitasunean? Halere, Edengo zuhaitzekin batera bota zaituzte lur azpiko mundura; sinesgabeen artean zaude, gerran hildakoekin batera. Hauxe da faraoiaren eta haren jendetzaren amaiera. Nik, Jainko Jaunak, esana».

Currently Selected:

EZEKIEL 31: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy