YouVersion Logo
Search Icon

EZEKIEL 10

10
Jaunaren aintzak tenplutik alde egin
1Kerubinen buru gainean zegoen sabaiaren gainean, tronu-itxurako zerbait ikusi nuen, zafiro harriaren antzekoa.#sabaia, tronua 1,22.26+. 2Esan zion Jaunak lihoz jantzitako gizonari: «Sartu kerubinen azpiko gurpil artera; hartu handik eskuak bete txingar gori eta barreiatu hirian». Eta gizona sartu egin zen neure begi-bistan.#txingarrak barreiatu Ap 8,5.
3Gizona sartu zenean, kerubinak tenpluaren eskuinaldera zeuden, eta lainoak barruko ataria betetzen zuen. 4Jaunaren aintza kerubinen gainetik altxatu eta tenpluko sarrerara joan zen; lainoak tenplua bete zuen, eta Jaunaren aintzaren distirak ataria.#lainoak tenplua bete 43,5; Ir 40,34-35; 1 Erg 8,10-11; 2 Kro 5,13. 5Kerubinen hegal-hotsa kanpoko atariraino iristen zen, Jainko Ahaltsuak hitz egitean ateratzen duen ahotsa bailitzan.#hegal-hotsa 1,24; 3,12-13. 6Lihoz jantzitako gizona gurpil ondoan zegoen, Jaunak sua gurpilen artetik, kerubinen artetik, hartzeko agindu zionean joana baitzen. 7Kerubin batek eskua luzatu zuen kerubinen artean zegoen sutarantz, hartu eta lihoz jantzitako gizonaren eskuetan ipini zuen. Honek hartu eta alde egin zuen. 8Kerubinak hegalpean giza besoaren antzeko zerbait zuela ikusi nuen. 9Lau gurpil ere ikusi nituen kerubinen ondoan, gurpil bat kerubin bakoitzaren ondoan; gurpilek urre-harriaren distira zuten.#Ik. 1,15-21. 10Berdinak ziren laurak, bata bestearen barruan sartuta bezala zeuden. 11Aurrera egitean, lau aldeetarantz joan zitezkeen, itzuli gabe; izan ere, burua norantz, harantz joaten baitziren haiek, ibiltzerakoan itzuli gabe. 12Eta kerubinen gorputz osoa, haien bizkarrak, besoak eta hegoak, baita lauren gurpilak ere, distiraz beteak zeuden inguruan. 13Gurpil haiei «Karroza#10,13 Karroza: Hitzaren esanahia ez da segurua. Zirkulu eta zurrunbilo bezala ere ulertu ohi da. Hitz bera gurpil itzuli dugu 10,2.6 tx.etan.» izena ematen zitzaiela entzun nuen. 14Kerubinek launa aurpegi zituzten: lehena zezen-aurpegia#10,14 zezen-aurpegia: 1,10ekoaren arabera emana; testuak kerubin-aurpegia dakar. zen, bigarrena gizaki-aurpegia, hirugarrena lehoi-aurpegia eta laugarrena arrano-aurpegia.#Kerubinak 1,5-14. 15Kerubinek gora egin zuten (Kebar ibai inguruan ikusi nituen bizidunak ziren#10,15 Parentesi arteko adierazpenaren xedea bi ikuskariak (1. kap.koa eta honako hau) harmonizatzea da (ik. 20. tx.).). 16Kerubinek aurrera egitean, gurpilek ere aurrera egiten zuten haien ondoan, eta ez ziren haien ondotik aldentzen, kerubinek lurretik altxatzeko hegoak zabaltzen zituztenean; 17kerubinak gelditzen zirenean, gurpilak ere gelditu; haiek gora egitean, gurpilek ere bai, izakiekin bat eginda baitzeuden.
18Jaunaren aintza tenpluko sarreratik altxatu zen eta kerubinen gainean kokatu.#Jauna kerubinen gainean 9,3; 11,22; 1 Sm 4,4; 2 Sm 6,2; Sal 18,11; 80,2; 99,1. 19Orduan, kerubinak hegoak zabaldu, lurretik altxatu eta, neure begi aurrean, gurpilekin batera irten ziren. Jaunaren aintza tenpluaren ekialdeko ate-sarreran gelditu zen; Israelgo Jainkoaren aintza kerubinen gainean nabari-nabari zegoen. 20Kebar ibai ondoan Israelgo Jainkoaren azpian ikusiak nituen izaki bizidunak ziren, eta ohartu nintzen haiek kerubinak zirela. 21Lau kerubinek launa aurpegi eta launa hego zituzten eta, hegalpean, giza besoen itxurakoak. 22Aurpegiak, Kebar ibai ondoan ikusiak nituen aurpegien antzekoak ziren#10,22 Jatorrizkoak bi hitz gehitzen ditu, zentzurik gabeak eta grekozko itzulpenean ageri ez direnak.. Zuzen-zuzen zihoan bakoitza aurrera.

Currently Selected:

EZEKIEL 10: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy