YouVersion Logo
Search Icon

DEUTERONOMIOA 31

31
MOISESEN AZKEN JARDUERA (31,1—34,12)
Moisesek Josue bere ondorengo izendatu
1Moisesek israeldar guztiei berriro hitz egin 2eta esan zien: «Baditut dagoeneko ehun eta hogei urte eta ez naiz gauza daukadan kargurako; gainera, Jaunak esan dit: “Ez duzu horko Jordan hori igaroko”.#Ez duzu Jordan igaroko 3,23-28. 3Jauna bera, zuen Jainkoa, igaroko da zuen aurretik, berak suntsituko ditu horko herriak eta beren lurraldetik botako. Josue joango da zuen buru, Jaunak esan bezala.#Josue buru 1,38+; 3,28. 4Jaunak Sihon eta Og errege amortarrei eta beraien lurraldeei egindakoa bera egingo die herri horiei ere, suntsitu alegia.#Sihon eta Ogi eta haien lurraldeei egina 2,24—3,7. 5Jaunak zuen eskura jarriko ditu; zuek, nik agindu bezala jokatuko duzue haiekin.#nik agindu bezala jokatuko haiekin 7,1-5; 20,16-18. 6Izan bihotz eta adore! Ez izan beldur eta ez ikaratu haien aurrean, Jauna bera, zuen Jainkoa, baitoa zuekin; ez zaituzte inola ere utziko».#Izan bihotz eta adore! 3,28+.
7Ondoren, Moisesek Josueri dei egin eta israeldar guztien aurrean esan zion: «Izan bihotz eta adore! Zeuk sarraraziko duzu herria arbasoei zin eginez Jaunak agindutako lurraldean eta zeuk banatuko lurraldea ondaretzat. 8Jauna bera joango zaizu aurretik eta zeurekin izango duzu; ez zaitu inola ere utziko. Ez izan beldur! Ez kikildu!»#Jauna zeurekin 20,1+. Ez izan beldur! 1,29+.
Legearen irakurketa nagusia zazpi urtez behin
9Moisesek lege hau idatziz jarri eta Jaunaren itun-kutxa zeramaten lebitarren eta Israelgo herri-arduradun guztien esku utzi zuen. 10Eta agindu hau eman zien: «Zazpi urtez behin, zorren barkamen-urtean, Etxola Jaietan,#zorren barkamen-urtea 15,1-2. Etxola Jaia 16,13-15. 11Israel osoa Jaunaren zuen Jainkoaren aurrean, berak aukeratuko duen lekuan aurkeztean, lege hau irakurriko diozue herri osoari ozenki.#Jaunak aukeratutako lekua 12,5+. 12Bildu herri osoa —gizon-emakumeak, haurrak eta zuen hirietan bizi diren etorkinak— denek entzun dezaten, Jaunari zuen Jainkoari begirune izaten ikasi eta lege honen xedapen guztiak betetzen saia daitezen.#Bildu herria Jaunaren aurrean 4,10+. Jaunari begirune 4,10+. lege honen xedapenak 27,3+. betetzen saiatu 5,1+. 13Horrela, legeaz ezer ez dakiten zuen seme-alabek ere entzungo dute eta ikasiko Jaunari zuen Jainkoari begirune izaten, Jordanez beste aldean jabetzan hartuko duzuen lurraldean biziko zareten denbora guztian».#seme-alabek entzun 4,9-10; 6,7.20-25; 11,19; 32,46.
Jainkoa Moisesi eta Josueri agertu
14Orduan, Jaunak esan zion Moisesi: «Hurbil duzu heriotza-eguna. Egiozu dei Josueri, eta aurkez zaitezte biok elkarketa-etxolan, Josueri neure aginduak eman diezazkiodan». Hala, Moises eta Josue elkarketa-etxolan aurkeztera joan ziren. 15Han, Jauna agertu zitzaien laino-adarrean; hau etxola-sarreran zegoen.#Jauna agertu laino-adarrean Ir 33,9-10.
Israeldarrak Jaunarekiko desleial
16Jaunak esan zion Moisesi: «Begira, laster hilko zara#31,16 hilko zara: H.h., zeure arbasoekin elkartuko zara., eta herria, sartzera doan lurraldeko jainko arrotzei jarraituz, nirekiko desleial izango da; utzi egingo nau eta zurekin eginiko ituna hautsiko.#jainko arrotzei jarraitu 4,25-28; Ir 34,15-16; Ep 2,17; Ez 16,15. 17Orduan, nire haserrea piztuko da israeldarren kontra eta bertan behera utziko ditut; ezkutatu egingo diet aurpegia eta irentsi egingo dituzte. Jasan beharko dituzten zoritxar eta atsekabe izugarriek jotzean, ohartuko dira, ni, Jaun hau, beraiekin ez nengoelako gertatu zitzaizkiela zoritxar guztiak.#nire haserrea piztu 6,15; 7,4; 11,17; Ep 2,14. ni beraiekin ez nengoelako 1,42; Ep 6,13; Sal 42,11. Ik. 4,7+. 18Baina orduan eta gehiago ezkutatuko diet aurpegia, jainko arrotzengana bihurtuz egingo duten gaiztakeriagatik.
Oharpen eta oroitzapenerako kantika
19«Idatzi orain esango dizudan kantika; irakatsi israeldarrei eta errepika dezatela, kantika hori lekuko izango baitut beraien kontra. 20Izan ere, arbasoei zin eginez agindu nien lurraldera —esnea eta eztia darizkion lurraldera— eramango ditudanean, asetzeraino jango dute israeldarrek, gizendu eta jainko arrotzengana bihurtuko dira, kultu emateko; mespretxatu egingo naute eta nire ituna hautsiko.#arbasoei aginduriko lurraldea 1,35+. ase eta Jaunarengandik aldendu 6,10-12; 8,11-14; 32,15. ituna hautsi Jr 11,10; 31,32. 21Eta zoritxar eta atsekabe izugarri horiek gertatzean, kantika hau lekuko izango dute beren kontra, ondorengoek ere gogoan eta ahoan izango baitute. Izan ere, ondotxo dakit zer asmo darabiltzan gogoan herri honek, zin eginez agindutako lurraldera eraman baino lehenagotik ere».
22Egun hartan, beraz, Jaunak esaniko kantika idatzi eta israeldarrei irakatsi zien Moisesek.
Jainkoak Josue Moisesen ondorengo berretsi
23Gero, agindu zion Jaunak Nunen seme Josueri: «Izan bihotz eta adore! Zuk eramango dituzu israeldarrak zin eginez agindu diedan lurraldera, eta ni zeurekin izango nauzu».#Josueri agindu 31,7-8.
Jaunaren legea israeldarren aurkako testigu
24Moisesek, lege honen xedapen guztiak liburuan idatzi zituenean, 25agindu hau eman zien Jaunaren itun-kutxa zeramaten lebitarrei: 26«Hartu legearen liburua eta ezarri Jaunaren zeuen Jainkoaren itun-kutxaren alboan; han egongo da zuen kontrako lekuko gisa. 27Ezagunak ditut zuen errebeldiak eta lepagogorkeria. Orain, ni zuekin bizi izan naizen artean ere, Jaunaren aurka errebelde izan bazarete, zer ez ote da izango ni hil eta gero?»#errebelde izan 9,7+.
Moisesek oharpen-kantika israeldarrei irakatsi
28Moisesek jarraitu zuen: «Bil daitezela nire ondora leinuetako arduradun eta funtzionario guztiak; kantikaren bertsoak nahi dizkiet adierazi. Zeru-lurrak jarriko ditut lekuko,#Zeru-lurrak lekuko 4,26+. 29bai baitakit, ni hiltzean, erabat galbideratuko zaretela, nik agindutako bidetik aldenduz. Eta azkenik, zoritxarra iritsiko zaizue, Jaunari gaizki iruditzen zaiona egingo baituzue, zeuen jokabideaz hura haserraraziz».#ni hiltzean Ik. Eg 20,29-30. Jaunari gaizki iruditzen zaiona egin 4,25+.
30Orduan, Moisesek kantikaren bertso guztiak adierazi zizkion israeldarren elkarte osoari.

Currently Selected:

DEUTERONOMIOA 31: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy