YouVersion Logo
Search Icon

DEUTERONOMIOA 29

29
Jainkoak israeldarren alde eginak gogoratu
1Moisesek israeldar guztiei dei egin eta esan zien: «Ikusi duzue Jaunak faraoiari, beraren funtzionario eta herrialde osoari Egipton zeuen begi aurrean egina: 2ezaugarri handiak, mirari eta egintza ikaragarriak.#mirari eta egintza ikaragarriak 4,34+. 3Hala ere, Jaunak adimena itsutu egin dizue gaurdaino eta ez zarete gauza izan ikusten eta entzuten zenutena ulertzeko.
4«Berrogei urtez ibilarazi zaituzte Jaunak basamortuan, eta ez zaizkizue ez arropak, ez oinetakoak, hondatu.#Berrogei urtez basamortuan 2,7; 8,2+. 5Ez duzue ogi beharrik izan jateko, ezta ardo edo pattar beharrik ere edateko. Jauna arduratu da zuetaz, bera dela Jauna zeuen Jainkoa aitor zenezaten.
6«Gero, hona iritsi zarete. Hexbongo errege Sihon eta Baxango errege Og gure aurka borrokatzera irten zaizkigu bidera eta garaitu egin ditugu;#Sihon eta Og 1,4+. 7haien lurraldeak hartu eta Ruben eta Gaden leinuei eta Manasesen leinu erdiari eman dizkiegu ondaretzat.#Ruben, Gad eta Manasesen leinu erdia 3,12-13+.
8«Bete arretaz itun honen xedapenak, zeuen eginkizun guztietan arrakasta izan dezazuen.
Itunaren lotura zorrotza
9«Denok zaudete gaur hemen Jaunaren zeuen Jainkoaren aurrean: leinuburuak#29,9 leinuburuak: Antzinako zenbait itzulpenen arabera; hebreerazkoak zuen buruzagiak, zuen leinuak dio., herri-arduradun eta funtzionarioak, gizonezkoak,#Denok Jaunaren aurrean 4,10+. 10haur eta emakumeak, baita kanpalekuan egurgile eta ur-ekarle diren etorkinak ere. 11Jaunak zuen Jainkoak gaur zuekin egiten duen ituna onartzeko eta ezartzen dizuen konpromisoaz zeuen buruak lotzeko zaudete hemen. 12Itunaren bidez, bere herri egiten zaituzte Jainkoak eta bera zuen Jainko izango da, zuen arbaso Abraham, Isaak eta Jakobi zin eginez hitzeman zien bezala.#Israel Jaunaren herri 7,6+; Ir 6,7+. 13Ez du ituna zuekin bakarrik egiten, eta konpromisoa ez dagokizue zuei soilik; 14gaur hemen, Jaunaren geure Jainkoaren aurrean gaudenontzat ez ezik, gaur gurekin hemen ez direnentzat ere balio du.
15«Gogoan duzue Egipton bizi izan garela eta bidean aurkitu ditugun herrien artetik igaro garela. 16Ikusi ahal izan dituzue haiek gurtzen dituzten idolo higuingarriak, zurezko, harrizko, zilarrezko eta urrezko irudiak.#giza eskuz eginiko idoloak 4,28+. 17Ez dadila zuen artean inor izan, gizon nahiz emakume, senitarte nahiz leinu, Jaunari zeuen Jainkoari bizkarra emango dionik, herri horien jainkoei kultu emateko; ez dadila zuen artean horrelako fruitu garratz eta pozoitsurik emango duen landarerik hazi.#herrien jainkoei kultu eman 6,14+; 29,25. fruitu garratz eta pozoitsu 32,32; Eg 8,23; Heb 12,15. 18Itun honen xedapenak entzutean, ez dezala zuetako inork, bere buruaz pozik, hau pentsa: “Neure jarrera setatsu eta guzti, zorionak ez dit huts egingo, lursail ureztatuak ez baitu egarririk#29,18 lursail ureztatuak ez baitu egarririk: Honela ere itzul daiteke: ur-ugaritasunak egarria kentzen baitu. Testua ez da argia eta interpretazio ezberdinak hartzen ditu; agian esaera zaharra da, bere ametsak ase dituenaren poz betea adierazteko (ik. Lk 12,19).”. 19Ez, Jauna ez dago prest horrelakoari barkatzeko. Desleialkeria jasan ezin duen Jaunaren haserrea piztu egingo da gizaki haren aurka, eta liburu honetan idatzitako madarikazio guztiak gainera etorriko zaizkio; Jaunak haren oroitzapena bera ere ezabatu egingo du mundutik.#liburu honetan idatzitako madarikazioak 28,61; 29,26; Ap 22,18. oroitzapena ere ezabatu 9,14+. 20Jaunak apartatu egingo du Israelgo leinu guztietatik, bere zoritxarrerako, legearen liburu honetan idatzitako madarikazioen arabera.
Erbestealdia etorkizunean
21«Geroko gizaldiek —zuen atzetik etorriko diren ondorengoek nahiz urrutiko herrialdeetatik etorriko diren atzerritarrek— herri honek jasandako ezbeharrak eta Jaunak eragindako gaitzak ikusi eta esango dute:#ezbeharrak eta gaitzak 28,59. 22“Lurralde guztia sufreak eta gatzak erreta dago; ez daiteke hor ez erein, ez landarerik erne eta hazi. A zer hondamendia, Jaunak bere haserre-suminean erraustu zituen Sodoma eta Gomorra, Adma eta Tzeboim hiriena bezalako hondamendia!”#Sodoma eta Gomorra Has 18,16+. Adma eta Tzeboim Has 19,24-25; Os 11,8. 23Eta herri guztiek galdetuko dute: “Zergatik tratatu ote du horrela Jaunak herrialde hori? Zer dela-eta piztu zaio haserre izugarri hori?” 24Eta erantzungo diete: “Zergatik? Jaunak berorien arbasoen Jainkoak Egiptotik atera zituenean beroriekin egindako ituna baztertu#ituna baztertu 1 Erg 19,10; Jr 22,9. 25eta ezagutzen ez zituzten eta berorienak ez ziren jainko arrotzak gurtzen eta beraien aurrean ahuspezten hasi zirelako; 26horregatik piztu zen Jaunaren haserrea herrialde horren kontra, horregatik bidali zizkion liburu honetan idatzitako madarikazio guztiak. 27Jaunak, haserre-suminez eta amorru biziz, beren lurraldetik atera eta gaur egun daudeneko atzerrira bota zituen”.#beren lurraldetik atera 4,27+; 1 Erg 14,15.
28«Gauza ezkutuak Jaunak gure Jainkoak bakarrik ezagutzen ditu; hark agertutakoak, ostera, guretzat eta gure ondorengoentzat dira, lege honetan esaten den guztia bete dezagun.

Currently Selected:

DEUTERONOMIOA 29: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy