YouVersion Logo
Search Icon

DEUTERONOMIOA 15

15
Zazpigarren urtea: zorren barkamen-urtea
1«Zazpi urtez behin, zor guztiak barkatuko dituzue. 2Hona nola egingo duzuen: Jaunaren ohorez zorren barkamen-urtea aldarrikatzean, lagun hurkoari mailegu egin dionak barkatu egingo dio maileguz emana; ez du lagun hurko herritarra zorra itzultzera behartuko.#mailegua 23,20-21; 24,10-13; Ir 22,24+; Si 29,1+. 3Atzerritarra bai, behartu dezakezue zorrak ordaintzera; baina herritarrari barkatu egingo dizkiozue.
4«Egia da ez dela zuen artean behartsurik izango, oparo bedeinkatuko baitzaituzte Jaunak zeuen Jainkoak berak jabetzan emango dizuen lurraldean, 5arretaz obeditzen badiozue eta gaur nik emandako agindu guztiak betetzen saiatzen bazarete.#gaur nik emandako… 4,8+. betetzen saiatu 5,1+. 6Jaunak zeuen Jainkoak ondasunez beteko zaituzte, berak hitzeman bezala: nazio askori mailegu egingo diozue, baina inori maileguz eskatu beharrik ez duzue izango; nazio ugari menderatuko duzue, baina zuek ez zaituzte inork menpean hartuko.
7«Jaunak zeuen Jainkoak emango dizuen lurraldeko hiriren batean zuen herritarren bat behartsu bada, ez izan bihozgabe, ez laguntzarik ukatu senide behartsuari;#eman behartsuari Ir 22,24; Si 4,1-10; 1 Jn 3,17. 8eskuzabal izango zarete berarekin eta bere premia estaltzeko behar duena emango diozue maileguz. 9Ez dakizuela, gero, etor gogora pentsamendu zital hau: “Hurbil da zazpigarren urtea, zor guztiak barkatzen direnekoa”, herritar behartsuarekin zeken izan eta ezer eman gabe uzteko; zeren eta deiadar egingo baitio behartsuak Jaunari zuen aurka, eta bekatutzat hartuko zaizue zeuen jokabidea. 10Eman, beraz, eskuzabal, ez gogoz kontra, eta zeuen Jainko Jaunak zeuen eginkizun eta jarduera guztietan bedeinkatuko zaituzte.
11«Ez da herrian behartsurik faltako; horregatik agintzen dizuet zeuen herritarrekin, zeuen ardurapean dituzuen dohakabe eta behartsuekin, eskuzabal izateko.#Ez da behartsurik faltako Mk 14,7. Ik. 15,4.
Esklaboen askapena zazpigarren urtean
(Ir 21,1-6)
12«Zeuen herritar hebrearren batek, gizonezko nahiz emakumezko, bere burua halabeharrez esklabotzat saltzen badizue#15,12 bere burua esklabotzat saltzen badizue: Zorren barkamenak eta esklaboen askapenak zerikusi handia zuten elkarrekin, zeren maiz gertatzen baitzen norbaitek, zorrak ordaindu ezinik, bere burua saldu behar izatea., sei urtez egingo du lan zuentzat, baina zazpigarrenean libre utziko duzue.#herritarra esklabo Ir 21,2+. 13Libre uztean, ordea, ez duzue esku-hutsik bidaliko: 14hornitu zeuen artalde, larrain eta dolareko emaitzez, emaiozue Jaunari zeuen Jainkoari esker lortu dituzuen ondasunetatik. 15Izan gogoan zeuek ere esklabo izan zinetela Egipton eta Jaunak zeuen Jainkoak askatu zintuztela. Horregatik ematen dizuet gaur agindu hau.#zuek ere esklabo Egipton 5,15+. Jaunak askatu 7,8+.
16«Baina esklaboak, zeuek eta zuen familia maite zaituztelako eta zuenean ongi aurkitzen delako, ez duela alde egin nahi adierazten badizue, 17ziri bat hartu eta atearen kontra belarria zulatuko diozue#15,17 belarria zulatuko diozue: Honela adierazten zen esklaboa ugazabaren familiari zegokiola behin betiko., eta esklabo izango duzue betiko; berdin egingo duzue esklaboa emakumea bada ere.
18«Ez damu izan esklaboa libre utzi beharraz, sei urtez zuentzat lan eginez, jornalariak irabazten duen etekina halako bi eman baitizue, eta Jaunak zeuen Jainkoak bedeinkatu egingo zaituzte zeuen eginkizun guztietan.
Lehen abere-kumeak Jaunarentzat
(Ir 13,1-2.11-16)
19«Abere handi nahiz txikien lehen-kume arrak Jaunari zeuen Jainkoari sagaratuko dizkiozue; ez duzue lanean erabiliko zeuen behien lehen-kumerik, ezta ilerik moztuko ere ardien lehen-kumeari. 20Jaunak zuen Jainkoak beretzat aukeratuko duen lekura eramango dituzue urtero, eta beraren aurrean jango etxekoekin. 21Baina abereak akatsen bat badu —herrena nahiz itsua bada edo beste akatsen bat badu—, ez diozue Jaunari zeuen Jainkoari oparitzat eskainiko; 22bizi zareten hirian bertan jango duzue; denek jan ahal izango dute, baita legez garbi ez dagoenak ere, ehizakia —gazela nahiz oreina— jan ohi den bezala.#Ik. 12,15-16+. 23Odola, ordea, ez duzue jango, lurrera isuriko baizik, ura bezala.

Currently Selected:

DEUTERONOMIOA 15: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy