YouVersion Logo
Search Icon

EGINAK 25

25
Paulok enperadoreagana jo
1Festo, bere probintziako kargua hartzera etorri eta handik hiru egunera, Zesareatik Jerusalemera igo zen. 2Berehala aurkeztu zitzaizkion apaizburuak eta judu handikiak, Paulo salatzera#Paulo salatzera 24,1+.. 3Mesede bat eskatu zioten arrenka: Paulo Jerusalemera ekar zezala, bidean zelata jartzea pentsatua baitzuten hura garbitzeko.#Pauloren aurka zelatan 23,12-22. Ik. 9,23+. 4Baina Festok erantzun zien Paulok Zesarean egon behar zuela preso eta bera ere laster zihoala hara. 5«Beraz —esan zien—, zuen artean aginterik dutenak betoz nirekin Zesareara eta, gizon honek errurik badu, sala bezate».#Zesarean salatu 23,30.
6Festok ez zuen Jerusalemen zortzi/hamarren bat egun besterik egin, eta gero Zesareara jaitsi zen. Hurrengo egunean, auzi-mahaian eseri eta Paulo ekartzeko agindu zuen. 7Paulo azaldu zenean, Jerusalemdik jaitsitako juduek erdian hartu zuten, frogatu ezineko salaketa asko eta handiak#salaketa asko eta handiak 24,5-6. frogatu ezinekoak 24,13; 25,11. Ik. Mk 14,55-59; Lk 23,14-15. eginez. 8Paulok honela zioen bere buruaren alde:
—Ez naiz errudun, ez juduen legearen kontra, ez tenpluaren kontra, ezta enperadorearen kontra ere.#bere buruaren alde 22,1+. Ez naiz errudun 18,14+. legearen eta tenpluaren kontra 6,13+. enperadorearen kontra 16,21; 17,7; 18,13; 24,5.
9Festok, juduei atsegin ematearren#juduei atsegin ematearren 24,27+., galdetu zion Paulori:
—Nahi al duzu Jerusalemera joan, zure arazoa han epai dezadan?
10Paulok erantzun zion:
—Enperadorearen auzi-mahai aurrean nago; hementxe behar dut izan epaitua. Nik ez diet juduei batere kalterik egin, zeuk ere ongi dakizun bezala. 11Benetan errudun baldin banaiz eta heriotza merezi duen zerbait egin badut, ez diot heriotzari uko egingo. Baina nire kontra egiten dituzten salakuntzek funtsik ez badute, ez du inork eskubiderik ni horien eskuetara emateko. Enperadoreagana jotzen dut#25,11 Enperadoreagana jo: Ez dakigu zein kasutan egin ote zitekeen enperadoreaganako goradei hau. Segur aski Erromako hiritarrek zuten soilik eskubidea. Nolanahi ere, goradei honek eramango du Paulo Erromara.#Enperadoreagana jotzen dut 25,21.25; 26,32; 28,19.!
12Festok, kontseilukoekin hitz egin ondoren, erantzun zion:
—Enperadoreagana jo duzu, enperadoreagana joango zara.
Paulo, Agriparen eta Berenizeren aurrean
13Handik zenbait egunen buruan, Agripa erregea eta Berenize#25,13 Agripa eta Berenize: Agripa II.a alegia, Herodes Agripa I.aren semea, Berenize eta Drusila bezala. Kalzis-ko (Libia) errege izan zen Agripa II.a 48tik 53ra. 53tik aurrera beste zenbait lurraldetako kargua ere hartu zuen. Harekin bizi izan zen Berenize. Oso aipatuak izan ziren judu-printzesa honek Titorekin, Jerusalemen konkistatzaile eta gero Erromako enperadore izan zenarekin, eduki zituen maite-harremanak. iritsi ziren Zesareara, Festo agurtzera. 14Eta egun asko egin baitzituzten han, Festok Pauloren arazoaren berri eman zion erregeari, esanez: «Badut hemen Felixek preso utzi zuen#Felixek preso utzi zuen 24,27. gizon bat. 15Jerusalemera joan nintzenean, juduen apaizburu eta zaharrak beraren aurka auzia jartzera etorri zitzaizkidan, kondenatzeko eskatuz.#Ik. 25,1-6. 16Nik erantzun nien, erromatarren artean ez dela ohitura inor errudun jotzea, lehenbizi bere salatzaileekin aurrez aurre hizketatu gabe, eta leporatzen zaionari buruz defendatzeko aukera eman gabe. 17Beraz, nirekin Zesareara etorri ziren haiek eta, hurrengo egunean, batere luzapenik gabe, auzi-mahaian eseri nintzen eta gizon hori ekartzeko agindu nuen. 18Baina salatzaileak aurkeztu zirenean, ez zioten nik uste nuen okerrik#okerrik ez 18,14+; 23,29. batere leporatu. 19Beren erlijioari buruzko gorabeherak baino ez zituzten, eta hila den eta Paulok bizi dela dioen Jesus izeneko bati buruzkoak bereziki.#erlijio-gorabeherak 18,15; 23,29. 20Nik ez bainekien auzi hura nondik nora eraman, Jerusalemera joan nahi al zuen#Jerusalemera joan nahi al zuen 25,9. galdetu nion, han epai zezaten. 21Baina Paulok gora jo zuen, auzia enperadore jaunak#25,21 enperadore jaunak: H.h., Augustok. Agintean zegoen enperadorearen deitura zen; une hartan Neron zen (54tik 68ra).#Paulok enperadoreagana jo 25,11-12. erabaki zezala eskatuz; beraz, kartzelan zain zezatela agindu nuen, enperadoreagana bidali arte».
22Agripak esan zion Festori:
—Neuk ere gustura entzungo nioke#Neuk ere entzungo nioke Ik. Lk 9,9; 23,8. gizon horri.
—Bihar entzungo diozu —erantzun zion Festok.
23Biharamunean, beraz, Agripa eta Berenize etorri ziren ospe handiz eta entzutegian sartu ziren, gudalburuak eta hiriko handikiak#errege eta handikien aurrean Ik. Mt 10,18; Mk 13,9; Lk 21,12-13. berekin zituztela. Paulo ekartzeko agindu 24eta honela mintzatu zen Festo: «Agripa errege eta gurekin zaudeten gainerako jaunok, hona hemen gizona. Judu guztiak, bai Jerusalemen eta bai hemen, bizia zor duela oihukatuz#bizia zor duela oihukatuz 21,36; 22,22; 25,2.7. Ik. 25,11. etorri zaizkit. 25Garbi ikusi dut, hala ere, ez duela heriotza merezi duenik ezer#heriotza merezi duen ezer ez 18,14+. egin; baina enperadore jaunarengana jo duenez gero, harengana bidaltzea erabaki dut. 26Ez dut, ordea, enperadore jaunari honetaz idazteko ezer garbirik. Horregatik ekarri dut zuen aurrera eta, batez ere, zure aurrera, Agripa erregea, hemengo galdeketaren ondoren zer idatzirik izan dezadan. 27Izan ere, zentzugabe iruditzen zait preso bat bidaltzea, leporatzen zaizkion erruak azaldu gabe».

Currently Selected:

EGINAK 25: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy