YouVersion Logo
Search Icon

EGINAK 24

24
Paulo Zesarean auzitara eramana (24,1—26,32)
Pauloren aurka salakuntza
1Handik bost egunera, Ananias#Ananias 23,2. Pauloren aurkako salakuntza 23,30; 25,2.15. apaiz nagusia Zesareara jaitsi zen, zahar batzuekin eta Tertulo zeritzan abokatu batekin. Eta Pauloren aurkako salakuntza azaldu zioten gobernariari. 2-3Deitu zioten Paulori, eta Tertulok honela hasi zuen salakuntza: «Felix agurgarria, zuri esker eta zuk zeure arduraz nazio honen onerako egin dituzun hobekuntzei esker, bakerik ederrenean bizi gara. Eta esker onez beterik gaude guztiarengatik beti eta nonahi. 4Ez zintuzket gehiegi nekatu nahi, baina entzun gaitzazu, otoi, unetxo batean, ohi duzun bihotz onez. 5Gizon hau guztiz galgarria dela ikusi dugu; mundu guztiko juduen artean sesioak pizten ari da, eta berau da nazaretarren sektako#24,5 nazaretarren sekta: Judaismoaren barruko sektatzat ematen dute etsaiek oraindik kristautasuna. Hitz bera erabiltzen da fariseuei (15,5) eta saduzearrei (5,17) buruz ere, baina hemen erdeinuzko zentzuan erabilia dago (24,14). buru;#Paulo sesio-sortzaile 16,20; 17,6. Ik. Lk 23,2. 6tenplua#tenplua kutsatu nahi 21,28. Ik. 6,13-14; 25,8. atxilotu dugu 21,30. bera ere kutsatu nahi izan du, eta horregatik atxilotu dugu. ( 6b-7#24,6b-7 Zenbait eskuizkribuk hau eransten du: Geure legearen arabera epaitu nahi izan dugu, 7 baina Lisias gudalburua sartu da tartean eta indar handiz eskuetatik kendu digu, 8 eta haren salatzaileak zure aurrean agertzeko agindu du.). 8Egiozu galdeketa eta zeuk ikusiko duzu egiazkoak direla leporatzen dizkiogun erru horiek».
9Juduek salakuntza hau ontzat eman zuten, dena hala zela esanez.
Paulo bere buruaren alde Felixen aurrean
10Orduan, gobernariak hitz egiteko baimena emanik, honela erantzun zuen Paulok: «Hainbat urtetan gure herriaren epaile zarela jakiteak ematen dit konfiantza neure buruaren defentsa#neure buruaren defentsa 22,1+. egiteko. 11Zeuk egiazta dezakezunez, hamabi egun besterik ez da Jerusalemera igo nintzela kultuan parte hartzera.#Paulo Jerusalemera igo 21,17.27. kultuan parte hartzera 8,28. Ik. 20,16. 12Eta ez nau inork tenpluan inorekin eztabaidan ikusi, ezta sinagogetan edo kalean jendea nahasten#jendea nahasten 24,5+. ere. 13Ezin dizute leporatzen dizkidaten gauzen frogarik aurkeztu. 14Hau bai, aitortzen dizut: horiek sektatzat daukaten Bide#Bide 9,2+. legea eta profetak 26,22; 28,23. Ik. Mt 7,12+. horren arabera zerbitzatzen dut geure arbasoen Jainkoa; baina nik Moisesen legean eta profeten liburuetan#24,14 sekta: Ik. 24,5 oh. Bide: Ik. 9,2 oh. Moisesen legean eta profeten liburuetan: H.h., legean eta profetetan: I.Z. osoa adierazteko era laburra. idatzirik dagoen guztia onartzen dut, 15eta Jainkoarengan badut itxaropena —horiek bezalaxe— hildako guztiak, on eta gaizto, piztuko direla.#piztueraren itxaropena 23,6+. Ik. Dn 12,2; Jn 5,28-29. 16Horregatik ahalegintzen naiz ni ere, neure kontzientzia Jainkoaren eta gizonen aurrean beti garbi gordetzen.#kontzientzia garbi 23,1+.
17«Urte askoren buruan, Jerusalemera etorria nintzen neure herritarrentzat limosnak ekartzera#limosnak ekartzera 11,29-30; 12,25; Erm 15,25-28; 1 Ko 16,1-4; 2 Ko 8—9; Ga 2,10. opariak eskaintzera 21,24.26. eta Jainkoari opariak eskaintzera. 18Garbikuntza egin ondoren, opari horiek eskaintzen ari nintzen tenpluan aurkitu nindutenean, ez jendartean eta iskanbilan. 19Baina Asia probintziako judu batzuk… #Asiako judu batzuk 21,27. Berauek agertu behar lukete zuregana, ni salatzera, nire kontra ezer badute. 20Eta bestela, esan dezatela hemen dauden hauek zer oker aurkitu zidaten#zer oker aurkitu zidaten 23,9. Biltzar Nagusiaren aurrean agertu nintzenean. 21Izatekotan ere, berauen aurrean honako hitz hauek goraki esatea: “Hildakoen piztuera espero dudalako#piztuera espero dudalako 23,6+. nago auzipean gaur zuen aurrean” ».
22Felixek, oso ongi baitzekien kristau-bidearen#kristau-bide 9,2+. berri, gerorako utzi zuen auzia, esanez: «Lisias gudalburua datorrenean erabakiko dut zuen arazoa».
23Paulo zainpean edukitzeko agindu zion ehuntariari, baina lasai samar utziz, berari laguntzera joatea adiskideei debekatu gabe.#Paulo lasai samar zainpean 27,3; 28,16.30.
Paulo kartzelan
24Handik egun batzuetara, judua zen bere emazte Drusilarekin#24,24 Drusila: Herodes Agripa I.aren (ik. 12,1 oh.) alaba gazteena. Bere lehen senarra utzia zuen, Felixekin ezkontzeko; hortik Felixen 25. tx.eko larritasuna. joan zen Felix eta, Paulori deiturik, Jesu Kristoganako sinesmenari buruz entzuten egon zitzaion. 25Baina Paulok zuzentasuna, nor bere buruaren nagusi izatea eta geroko epaia aipatu zizkionean#zuzentasuna… Mk 6,17-20; Lk 3,19. hurrengo egokiera dudanean 17,32., Felix larritu egin zen eta esan zion: «Bazoazke, oraingoz. Deituko dizut hurrengo egokiera dudanean».
26Paulok dirua emango zion itxaropena ere bazuen Felixek, eta horregatik sarritan deitzen zion, berarekin hitz egiteko. 27Bi urte geroago, Portzio Festo#24,27 Portzio Festo: Segur aski 60an izendatua eta 62an hila. jarri zen gobernari Felixen ordez, eta Felixek Paulo kartzelan utzi zuen, juduei atsegin gertatzearren#juduei atsegin gertatzearren 12,3; 25,9..

Currently Selected:

EGINAK 24: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy