YouVersion Logo
Search Icon

EGINAK 12

12
Santiago hila eta Pedro atxilotua
1Aldi hartan, Herodes#12,1 Herodes: Herodes Agripa I.a, Herodes Handiaren biloba. 41etik 44ra bere erregetzapean bildu zituen aitonaren lehengo lurraldeak. erregea eliz elkarteko batzuei gogor erasotzen hasi zen. 2Santiago#Santiago Mt 4,21; Mk 10,35-40., Joanen anaia, ezpataz hilarazi zuen 3eta, hori juduei atsegin zitzaiela ikusirik, Pedro ere preso hartu zuen. Pazko-astea#Pazko-astea Mt 26,2+. Pedro preso 4,3; 5,18. zen. 4Atxilotu eta kartzelan sarrarazi zuen, bada, eta launa gudariko lau talderen zainpean jarri, Pazko ondoren herriaren aurrean agerrarazteko asmotan. 5Pedro kartzelan zaindua zeukaten bitartean, eliz elkartea Jainkoari otoitzean#eliz elkartea otoitzean 1,24-25; 4,24; 12,12. Ik. 6,6; St 5,16. ari zitzaion kartsuki haren alde.
Pedro kartzelatik askatua
6Herodesek hura atera behar zuen aurreko gauean, Pedro lo zegoen bi soldaduren artean, bi katez loturik, eta guardiak atean kartzela zaintzen. 7Bat-batean, Jaunaren aingerua#12,7 Jaunaren aingerua: Ik. 7,38 oh.#Jaunaren aingerua Mt 1,20+. agertu eta gela guztia argiz bete zen. Aingeruak, saihetsean ukituz, Pedro esnarazi eta esan zion: «Jaiki, bizkor!» Bat-batean, kateak eskuetatik erori zitzaizkion. 8Gero, aingeruak esan zion: «Lotu gerrikoa eta jantzi oinetakoak». Hala egin zuen, eta aingeruak, berriro: «Jantzi soingainekoa eta jarraitu niri».
9Pedro haren ondoren atera zen; ez zekien aingeruaren bitartez gertatzen ari zena egia zen ala ez; ametsa zirudion. 10Lehenengo eta bigarren zaintzaile-taldeen ondotik igarota, kalera zeraman burdinazko ateraino iritsi ziren. Atea berez zabaldu eta kanpora irten ziren. Kale bat igaro ondoren, aingeruak bakarrik utzi zuen Pedro.#mirariz askatu 5,19. Ik. 16,25-26. 11Gertatuaz jabeturik, Pedrok esan zuen: «Orain bai dakidala Jaunak bere aingerua bidali duela, ni Herodesen eskuetatik eta judu-herriak niretzat zituen asmoetatik askatzera».
12Bere egoeraz oharturik, Markos izeneko Joanen#12,12 Joan Markos: Behin baino gehiagotan azaltzen zaigu Eginak liburuan, Pauloren eta Bernaberen misio-lagun bezala (12,25; 13,5.13). Berak sortuko du azken bi hauen arteko etena (ik. 15,37-39). Bernaberen lehengusua zen (Kol 4,10), eta Paulorekin batera aurkitzen dugu haren eskutitz batzuetan (Kol 4,10; Flm 24; ik. 2 Tm 4,11). Pedrorekin harremanak izan zituen (ik. 1 P 5,13). Markos honi egotzi dio tradizioak izen bereko ebanjelioaren idazketa. ama Mariaren etxera joan zen; lagun asko zegoen han bildua otoitzean. 13Jo zuen kanpoko atea, eta Arrosa izeneko neskatxa atera zen nor ote zen ikustera; 14Pedroren ahotsa ezagutzean, pozaren pozez, atea irekitzea ahaztuta, barrura joan zen lasterka, Pedro atean zegoela iragartzera. 15«Burutik zaude zu!», esan zioten. Baina hark baietz, egia zela. Orduan, esan zuten: «Haren aingerua izango da».
16Bitartean, Pedrok ate-joka ziharduen. Ireki eta ikusi zutenean, zur eta lur gelditu ziren. 17Hark isiltzeko keinu egin zien eskuaz, eta Jaunak kartzelatik nola atera zuen kontatu zien. Azkenean, esan zien: «Jakinarazi hau Santiagori#12,17 Santiago: Santiago hau, Jaunaren anaia (ik. Ga 1,19), ez zen izan Hamabien taldekoa. Esku handia izan zuen Jerusalemen, eliz elkartearen zuzendari bezala (ik. 15,13), judu-kristauen alderdiburu zelarik. Berari egotzi dio tradizioak Santiagoren gutuna. eta beste senideei». Ondoren, atera eta beste toki batera joan zen.#eskuaz isiltzeko keinu 13,16; 19,33; 21,40. Santiago 15,13; 21,18; 1 Ko 15,7; Ga 1,19; 2,12. senideak 1,15+.
18Eguna zabaltzean, ez zen iskanbila makala sortu gudarien artean, non ote zen Pedro. 19Herodesek bilatzeko agindu zuen, baina ezin izan zuen aurkitu. Orduan, guardiak juzgatu eta hilarazi#12,19 hilarazi: Ihes egiten utzitakoen zigorra jasan behar izaten zuten kartzelazainek. egin zituen. Ondoren, Judeatik Zesareara jaitsi eta bertan gelditu zen Herodes aldi batean.
Herodesen heriotza
20Herodes#Herodes 12,1. oso haserre zegoen garai hartan Tiro eta Sidongoekin. Hauek elkar hartu zuten erregeagana aurkezteko, eta, Blasto, erregearen etxezaina, beren alde jartzea lortu ondoren, bakezko konponbide bat eskatu zioten erregeari; izan ere, Herodesen lurraldetik hartzen zuten bizitzeko behar zutena. 21Erabakitako egunean, Herodesek, errege-jantzitan eta bere aulkian eseririk, hitzaldia egin zien. 22Jendea deiadarka hasi zen: «Jainkoa mintzo da#Jainkoa mintzo da 8,10; 14,15; 28,6; 2 M 9,12., ez gizakia».
23Baina bat-batean, Jaunaren aingeruak#Jaunaren aingeruak jo 2 M 9,5-9. jo zuen Herodes, Jainkoaren ohorea beretzat hartu zuelako, eta harrek jana hil zen#12,23 hil zen: Herodes Agripa I.aren heriotza 44an izan zen. Jendaurrean zegoela, bat-bateko gaitzetik hil zen, Flavio Josefok, garaiko historialari juduak, kontatzen duenez..
24Jainkoaren mezua zabalduz#Jainkoaren mezua zabalduz 6,7+. eta ugalduz zihoan. 25Bernabe eta Saulo, berriz, Jerusalemen beren egitekoa bete ondoren, itzuli egin ziren, Joan Markos berekin harturik.#Jerusalemera opariak eraman 11,29-30.

Currently Selected:

EGINAK 12: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy