YouVersion Logo
Search Icon

SOFONIAS 1

1
1Hona hemen Jaunak Sofoniasi zuzendu zion mezua, Amonen seme Josias#1,1 Josias: K.a. 640tik 609ra izan zen errege. Sofonias: Jeremias profetaren garaikoa da. Judako errege zela. Sofonias Kuxiren semea zen, hau Gedaliasena, hau Amariasena eta hau Ezekiasena.#Josias 2 Erg 22,1; Jr 1,2.
JAUNAREN EGUNA (1,2—2,3)
Jaunak lur osoa zigortuko
2Honela dio Jaunak:
«Lurrean den guztia suntsituko dut:
3gizaki eta abere,
hegazti eta arrain.
Gaizkileei estropezu eragingo diet,
eta gizakia lurretik garbituko.#Gizaki eta abere Jr 7,20. hegazti eta arrain Os 4,3.
Jaunak Juda eta Jerusalem zigortuko
4«Judaren aurka eta Jerusalemgo
bizilagun guztien aurka
luzatuko dut eskua.
Baalen#1,4 Baal: Kanaandar jainkorik garrantzitsuenaren izena. kultuaren aztarnak
leku honetatik garbituko ditut,
baita haren zerbitzari eta apaizen
oroitzapena ere.#Baalen kultuaren aztarnak 2 Erg 23,4-5.
5Etxe gainetan ortziko izarrak
gurtzen dituztenak garbituko ditut,
baita, ni gurtzeko zin-hitza emanik,
Milkom jainkoaren#1,5 izarrak gurtu: Manases eta Amon erregeek astroen kultuari indar eman zioten Juda erresuman; mesopotamiar erlijioarena zen, berez, kultu hori (2 Erg 21,3-5.21-22). Milkom jainkoa: Antzinako itzulpenen arabera; hebreerazkoak beren erregea edo beren Melek dakar, hitza jainko baten izentzat hartzen duelarik. Milkom amondarren jainko nazionala zen (ik. 1 Erg 11,7.33). izenean
zin egiten dutenak ere;#Etxe gainetan gurtu 2 Erg 23,12. ortziko izarrak Dt 4,19+.
6orobat garbituko ditut,
niri, Jaun honi, bizkar emanik,
bilatzen ez nautenak
eta niregana jotzen ez dutenak».#Jaunari bizkar eman Is 1,4; 9,12. bilatu Os 5,15+.
7Isilik Jainko Jaunaren aurrean,
Jaunaren eguna gainean baita!
Prestatua du Jaunak sakrifizioa#1,7 sakrifizioa: Sakrifizioak hilketa eta otordua ditu berekin. Hilak izateko ala otorduan parte hartzeko gonbidatu ote ditu Jaunak? Ez da garbi azaltzen zein diren gonbidatuak.,
sagaratu ditu bertara deituak.#Isilik Jaunaren aurrean Am 6,10+. Jaunaren eguna 1,14; 2,2-3; Jl 1,15+. sakrifiziora deituak Ap 19,17-18.
8Honela dio Jaunak:
«Sakrifizio-egunean zigortuko ditut
buruzagiak eta erregearen etxekoak
eta atzerriko erara
jantzita dabiltzanak.
9Egun hartan zigortuko ditut, baita,
atalarri gainetik salto eginez
tenplura sartzen direnak
eta beren Jaunaren etxea#1,9 atalarri gainetik salto egin: Ez dakigu garbi esaera honen esanahia. Badaiteke idolatriazko usadioren bat izatea, 1 Sm 5,5ean ageri denez. beren Jaunaren etxea: Tenpluari buruz esana bezala hartu dugu, baina beren nagusiaren etxe bezala ere uler daiteke.
gogorkeriaz eta iruzurrez
irabazitakoarekin
betetzen dutenak».
10Honela dio Jaunak:
«Egun hartan garrasiak
izango dira Arrain-atean#1,10 Arrain-ate: Hiriaren ipar-mendebaldeko sarrera zen; inguru horretan auzo berria eraikia zen.,
aieneak Hirialde Berrian,
burrunba handia mendixketan.#Arrain-ate Ne 3,3. Hirialde Berria 2 Erg 22,14.
11Egin aiene,
Hiri barreneko bizilagunak,
merkatarienak#1,11 Hiri barren: H.h., Mortairu, Jerusalemgo auzoa. merkatari: H.h., Kanaango herri; Kanaan hitzak merkatari esan nahi du. egin baitu,
dirudunak galduak baitira.#merkatariak Is 23,8; Za 14,21.
12Orduan, kriseiluaz aztertuko dut Jerusalem,
kontuak eskatuko dizkiet
patxada osoan bizi direnei,
beren baitan diotenei:
“Jaunak ezin du ezer egin,
ez onik, ez gaitzik”.#Jaunak ezin ezer egin Jr 5,12; Sal 10,4.11; 14,1; 73,11; 94,7.
13Beren ondasunak
lapurtu egingo dizkiete,
etxeak hondatu.
Etxeak jasoko dituzte,
baina ez dira bertan biziko;
mahastiak landatuko dituzte,
baina ez dute
hango ardorik edango».#probetxugabeko lana Am 5,11+.
Gainean da Jaunaren haserre-eguna
14Gainean da Jaunaren egun handia!
Gainean da, berehala dator!
Oihu garratzak izango dira
Jaunaren egunean:
ausartenak ere garrasi egingo du.#Jaunaren eguna 1,7+. berehala dator Jl 2,1.
15Haserre-eguna izango da,
larritasun- eta nahigabe-eguna,
hondamendi handiko eguna,
ilunpe- eta goibeltasun-eguna,
hodei- eta laino beltzaren eguna.#ilunpe-eguna Am 5,18+.
16Turuta-hotsak eta guda-oihuak
izango dira egun hartan
hiri harresidun
eta dorre garaien aurka.#Turuta-hotsak Jl 2,1+.
17Honela dio Jaunak:
«Larritasuna sartuko diet
gizakumeei,
eta itsuak bezala ibiliko dira,
nire aurka bekatu egin baitute.
Hautsa bezala zabalduko dute
haien odola,
simaurra bezala
haien haragia».#itsuak bezala Dt 28,29; Jb 12,25; Nk 4,14. simaurra bezala Jr 9,21; Sal 79,2-3.
18Ezin izango dituzte
beren zilar-urreek ere salbatu
Jaunaren haserre-egunean:
haren grinaren sugarrak
lur osoa irentsiko du.
Beldurgarria benetan,
lurtar guztiak suntsituko baititu.#zilar-urreek salbatu ez Ez 7,19; Es 11,4. Jaunaren haserrea 2,2; 3,8; Na 1,2. grinaren sugarra 3,8; Dt 4,24; 32,22; Heb 12,29.

Currently Selected:

SOFONIAS 1: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy