YouVersion Logo
Search Icon

SALMOAK 12

12
12. (11.) SALMOA
Mundu galduaren erdian erregua
1 Koru-zuzendariarentzat. Zortzi hariko musika-tresnaz. Daviden salmoa.
2Salba gaitzazu, Jauna!
Bukatu dira fededunak, galdu da leialtasuna gizartean!#galdu da leialtasuna Is 57,1; Jr 5,1; Mi 7,2.
3Faltsukeriaz hitz egiten diote elkarri,
ezpainez lausengari, bihotzez maltzur.#faltsukeriaz hitz egin, mihi maltzurra 52,4+; 55,22; 59,8.13; 120,2; 140,4; Is 59,3-4; Jr 9,2-10.
4Ebaki beza Jaunak ezpain lausengari oro,
handikeriaz mintzo diren mihiak.#mihi harroa 31,19.
5Honela baitiote: «Mihiak egiten gaitu indartsu;
geure ezpainez baliatzen garelarik, nor nagusitu guri?»
6Baina Jaunak dio: «Errukarriak zapaltzen dituztelako,
behartsuak intzirika ari direlako,
oraintxe jaikiko naiz eta salbatuko dut hasperenka ari dena».
7Jaunaren hitzak jatorrak dira,
zilar garbia#12,7 zilar garbia: Ondoren, esanahi iluneko bi hitz datoz jatorrizkoan., zazpitan birfindua.#Jaunaren hitzak jatorrak 18,31; 119,140; Es 30,5.
8Zeuk, Jauna, zeuk babestuko gaituzu beti,
zeuk babestuko horrelako jendearengandik:
9jirabiran dabiltzan gaiztoengandik,
gizartean nagusi den gaiztakeriatik.#Jaunaren hitzak jatorrak 18,31; 119,140; Es 30,5.

Currently Selected:

SALMOAK 12: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy