YouVersion Logo
Search Icon

MATEO 1

1
AURKEZPENA: DAVIDEN SEME ETA JAINKOAREN SEME DEN JESUSEN MISTERIOA (1,1—4,16)
Jesus birjinagandik jaioa.
Gurtua. Pertsegitua (1,1—2,23)
Jesusen genealogia
(Lk 3,23-28)
1Abrahamen eta Daviden ondorengo den Jesus Mesiasen arbasoen zerrenda #1,1 arbasoen zerrenda: H.h., genealogiaren liburua. Hasiera liburuko genealogiak (Has 5,1 etab.) ditu eredu. Baina Mateoren lehen hitz hauek liburu osoaren titulu ere izan daitezke eta, hartara, hau esan nahiko lukete: (Jesu Kristoren) historiaren liburua.:#Abrahamen ondorengo Has 15,2-5; 22,15-18; Jn 8,33-40; Ga 3,16. Daviden ondorengo (Seme) 12,23; 15,22; 20,30; 21,9.15; 22,41-45; 2 Sm 7,12; Lk 1,32; Jn 7,42; Eg 2,30; Erm 1,3-4; Ap 22,16.
2Abrahamek Isaak#Isaak Has 21,2-5. Jakob Has 25,26. Juda Has 29,35. sortu zuen; Isaakek Jakob; Jakobek Juda eta honen anaiak; 3Judak Fares#Fares… David Rt 4,18-22; 1 Kro 2,5-15. eta Zara, Tamarrengandik; Faresek Esrom; Esromek Aram;#Tamar Has 38. 4Aramek Aminadab; Aminadabek Naason; Naasonek Salmon; 5Salmonek Booz, Rahabengandik; Boozek Obed, Rutengandik; Obedek Jese,#Booz eta Rut Rt 4,13. Obed, Jese Rt 4,17. 6eta Jesek David erregea.#David erregea 1 Sm 16,13; 2 Sm 2,4; 5,3; Eg 13,22. David, Uriasen emaztea, Salomon 2 Sm 12,24.
Davidek Salomon sortu zuen, Uriasen emazte izanarengandik; 7Salomonek Roboam; Roboamek Abia; Abiak Asaf;#Roboamengandik… erbestealdira 1 Kro 3,10-16. 8Asafek Josafat; Josafatek Joram; Joramek Ozias; 9Oziasek Joatam; Joatamek Akaz; Akazek Ezekias; 10Ezekiasek Manases; Manasesek Amon; Amonek Josias, 11eta Josiasek Jekonias eta honen anaiak, israeldarrak Babiloniara erbesteratu#erbestealdia 2 Erg 24,12-16; Jr 27,20. zituzten garaian.
12Babiloniako erbestealdiaren ondoren, Jekoniasek#Jekonias eta ondorengoak 1 Kro 3,17.19. Salatiel sortu zuen; Salatielek Zorobabel; 13Zorobabelek Abiud; Abiudek Eliakim; Eliakimek Azor; 14Azorrek Sadok; Sadokek Akim; Akimek Eliud; 15Eliudek Eleazar; Eleazarrek Matan; Matanek Jakob, 16eta Jakobek Jose, Mariaren senarra; eta Mariagandik jaio zen Jesus, Mesias deritzana.
17Hona, beraz, zenbat gizaldi guztira: Abrahamengandik Davidengana hamalau; Davidengandik Babiloniako erbestealdira beste hamalau, eta Babiloniako erbestealditik Mesiasengana beste hamalau.
Jesusen sortzea
(Lk 2,1-7)
18Jesus Mesiasen sortzea honela gertatu zen: Maria,#Maria eta Jose Lk 1,27. Jesusen ama, Joserekin ezkontzeko hitzemana zegoen; eta, elkarrekin bizitzen hasi aurretik, haurdun gertatu zen Espiritu Santuaren egitez. 19Jose, Mariaren senarra, gizon zuzena zen; ez zuen hura salatu nahi, eta isilean uztea erabaki zuen. 20Asmo horrekin zebilela, Jaunaren aingerua#1,20 Jaunaren aingerua: I.Z.ean maiz erabiltzen den esakunea, Jainkoaren beraren esku-hartzea adierazteko (ik. Has 16,7 eta oh.).#Jaunaren aingerua 1,24; 2,13.19; 28,2; Has 16,7.13; 22,11.15; Ir 3,2.6; Lk 1,11; 2,9; Eg 5,19; 8,26; 12,7.23. agertu zitzaion ametsetan eta esan zion: «Jose, Daviden ondorengoa, ez izan beldurrik Maria zeure emaztetzat hartzeko, harengan sortua Espiritu Santuarengandik baitator. 21Semea izango du, eta zuk Jesus#1,21 Jesus: Hebreerazko Josue izenaren grekozko era; Jaunak salbatu esan nahi du.#Jesus izena 1,25; Lk 1,31; 2,21. ezarriko diozu izena, berak askatuko baitu bere herria bekatuetatik».
22Hau guztia, Jaunak profetaren bidez esana bete #Jaunak profetaren bidez esana bete 2,15.17.23; 4,14; 8,17; 12,17; 13,14.35; 21,4; 26,56; 27,9; Lk 4,21; 18,31; 24,25-27.44; Jn 12,38; Eg 1,16. zedin gertatu zen: 23Hara,#Hara… Is 7,14. birjinak haurdun gertatu eta semea izango du, eta Emmanuel jarriko dio izena#1,23 Is 7,14ko aipamena grekozko antzinako itzulpenaren arabera egiten da. (Emmanuel izenak «Jainkoa gurekin» esan nahi du).
24Esnatzean, Jaunaren aingeruak agindua egin zuen Josek, eta Maria emaztetzat hartu zuen. 25Eta ez zuten ezkontza-harremanik izan, Mariak semea izan zuen arte, eta Josek Jesus izena ipini zion.

Currently Selected:

MATEO 1: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy