YouVersion Logo
Search Icon

LUKAS 22

22
Pazko-afaria eta nekaldia (22,1—23,56a)
Jesusen kontra zelatan
(Mt 26,1-5.14-16; Mk 14,1-2.10-11; Jn 11,45-53)
1Hurbil zen Legamia gabeko Ogien Jaia, Pazko-jaia ere deitua.#Legamia gabeko Ogien Jaia Mt 26,17+. Pazko-jaia Ir 12,1-20; Dt 16,1-8. 2Apaizburu eta lege-maisuak Jesus nola hilko zebiltzan, baina herriaren beldur ziren.#Jesus nola hilko 19,47+. Ik. Mt 26,3-4+. herriaren beldur 20,6+. 3Orduan, Satanas sartu zen Hamabien taldeko Judasengan, Iskariote deituarengan.#Satanas Judasengan sartu Jn 13,2.27. Ik. 4,13. 4Judas apaizburu eta tenpluko guardiaburuengana#22,4 tenpluko guardiaburuak: Tenpluko zainketaren arduradun ziren lebitarrak (ik. 10,32 oh.). joan zen, haien eskuetara Jesus nola eman hitz egitera. 5Poztu egin ziren haiek, eta Judasi dirua ematea erabaki zuten. 6Honek onartu egin zuen, eta jendeak jakin gabe Jesus haien eskuetara emateko egokiera bila hasi zen.
Azken afarirako prestaketak
(Mt 26,17-19; Mk 14,12-16)
7Iritsi zen Legamia gabeko Ogien Jaieguna, Pazko-bildotsa hil behar zeneko eguna. 8Orduan, Pedro eta Joan bidali zituen Jesusek, esanez:
—Zoazte guretzat Pazko-afaria prestatzera.
9Haiek galdetu zioten:
—Non prestatu behar dugu?
10Jesusek erantzun:
—Hara, hirian sartzean, ur-suila daraman gizon batekin egingo duzue topo. Jarraitu berari sartuko den etxeraino, 11eta esan bertako nagusiari: «Maisuak galdetzen dizu non duen ikasleekin Pazko-bildotsa jateko tokia». 12Hark gela zabal bat erakutsiko dizue goian, jantzirik; prestatu hantxe.
13Joan ziren, eta dena Jesusek esan bezala gertatu zitzaien, eta Pazko-afaria prestatu zuten.
Azken afaria: hona nire gorputz-odolak!
(Mt 26,26-29; Mk 14,22-25; 1 Ko 11,23-25)
14Ordua etorri zenean, Jesus mahaian jarri zen apostoluekin.#apostoluak 6,13+. 15Eta esan zien: «Banuen gogoa sufritu aurretik Pazko-afari hau zuekin egiteko!#Banuen gogoa 12,50. 16Zeren, egia esan, ez baitut Pazkorik gehiago ospatuko Jainkoaren erreinuan bere betera iritsi arte».#Jainkoaren erreinuan bete 13,29; 22,30; Mt 8,11.
17Eta, kopa harturik, esker oneko otoitza egin eta esan zuen: «Hartzazue eta eman elkarri. 18Zeren, egia esan, ez baitut gaurdanik gehiago ardorik edango Jainkoa errege izaten hasi arte».#Jainkoa errege 4,43+.
19Gero, ogia hartu zuen eta, esker oneko otoitza egin ondoren, zatitu eta ikasleei eman zien, esanez: «Hau nire gorputza da, zuentzat ematen dena. Egizue hau nire oroigarri».#Ik. 9,16; 24,30; Mt 15,36; Eg 27,35; 1 Ko 10,16.
20Berdin egin zuen koparekin afalondoan, esanez: «Kopa hau itun berria da, zuentzat isurtzen den nire odolaz Jainkoak ezarria#22,20 zuentzat isurtzen den nire odolaz Jainkoak ezarria: H.h., zuentzat isurtzen den nire odolean..#Kopa 1 Ko 10,16. ituna, odola Mt 26,28+.
Judasen saldukeriaren iragarpena
(Mt 26,20-25; Mk 14,17-21; Jn 13,21-30)
21«Baina begira, nirekin mahaian dago salduko nauena#22,21 salduko nauena: H.h., salduko nauenaren eskua..#nirekin mahaian salduko nauena Sal 41,10; Jn 13,18.21. 22Gizonaren Semea badoa, erabakia dagoenez; baina dohakabea salduko duena!»#Gizonaren Semea 5,24+. erabakia dagoenez Eg 2,23; 4,28; 13,29.
23Orduan, ikasleak elkarren artean galdezka hasi ziren, nork egin ote zezakeen horrelakorik.
Nor handiena? Ikasleei agintzaria
(Mt 19,28; 20,25-27; Mk 10,42-44)
24Ikasleak eztabaidan hasi ziren beren artean, beraietan zein ote zen handiena.#Nor handiena 9,46. 25Jesusek esan zien: «Herrietako erregeek menpean hartzen dituzte herriak, eta agintedunek “Ongile” izena nahi izaten dute berentzat. 26Zuek ez jokatu horrela. Zuen artean nagusiena izan bedi gazteenaren pareko, eta agintaria zerbitzariaren pareko.#zerbitzuaren handitasuna Mt 20,26+. 27Zein ote da handiago, mahaian dagoena ala zerbitzatzen ari dena? Ez ote mahaian dagoena? Bada, ni zerbitzari bezala nago zuen artean.#Jesus zerbitzari Jn 13,4-16.
28«Zuek sendo iraun duzue nirekin nire probaldietan. 29Eta nik erregetza ematen dizuet, Aitak neuri eman zidan bezala:#erregetza ematen dizuet 12,32; Ap 2,26-28; 5,10. 30ni errege izango naizenean, nire mahaian jan eta edango duzue, eta tronuetan eseriko zarete, Israel herriko hamabi leinuak epaitzeko.#Ik. 13,29+; Ap 3,20-21.
Gainean da probaldia. Pedroren ukoen iragarpena
(Mt 26,31-35; Mk 14,27-31; Jn 13,37-38)
31«Simon, Simon! Satanasek beretzat nahi zaituzte, garia galbahean bezala zuek astintzeko.#Satanas Mk 1,13+. garia galbahean bezala Am 9,9. 32Baina nik otoitz egin dut zure alde, sinesmena gal ez dezazun. Eta zuk, niregana bihurtzean, sendo itzazu senideak».#sendotu senideak Mt 16,17-19; Jn 21,15-17.
33Pedrok esan zion:
—Jauna, prest nago zurekin kartzelara eta heriotzara ere joateko.#prest heriotzara joateko ere Jn 11,16; Eg 21,13.
34Jesusek, orduan:
—Egia esan, Pedro, gaur oilarrak jotzerako, hiru aldiz ukatuko duzu ni ezagutzen nauzula.#hiru aldiz ukatuko 22,55-62.
35Ondoren, ikasleei esan zien:
—Falta izan al zenuten ezer, poltsarik eta zakutorik eta oinetakorik gabe bidali zintuztedanean?
Haiek erantzun:
—Ezer ere ez.#bidali zintuztedanean 9,3; 10,4.
36Jesusek, berriro:
—Orain, bada, poltsa duenak har dezala eta berdin zakutoa duenak; eta ezpatarik ez duenak sal dezala soingainekoa, hura erosteko.#ezpata 12,51; 22,49; Mt 10,34. 37Zeren, egia esan, niregan bete beharra baita Liburu Santuak dioena: Bekatarien kidekotzat jo zuten. Izan ere, nireak laster egingo du.#Bekatarien… Is 53,12. Ik. 23,32.
38Haiek esan zioten:
—Jauna, baditugu hemen bi ezpata.
Baina Jesusek erantzun:
—Aski da!
Oliamendiko otoitz larria
(Mt 26,36-46; Mk 14,32-42)
39Ondoren, Jesus atera eta Oliamendirantz#22,39 Oliamendi: Ik. Mt 21,1 oh. abiatu zen, ohi zuenez, eta ikasleak ere bai haren ondoren.#Oliamendirantz 21,37; Jn 18,1-2. 40Hara iristean, Jesusek esan zien: «Egizue otoitz, tentaldian ez erortzeko».#tentaldian ez erortzeko 11,4; 22,46.
41Eta, haiengandik harrikada bat bide aldendurik, belauniko honela egiten zuen otoitz:#Jesus otoitzean 3,21+; Heb 5,7. 42«Aita, nahi baduzu, urrun ezazu niregandik edari samin#22,42 edari samin: H.h., kopa/edalontzi; ik. Mk 10,38 oh. hau. Hala ere, egin bedi zure nahia, ez nirea».#Aita 11,2+. edari samin hau Mt 20,22+. zure nahia Mt 6,10+; Jn 12,27-29; Flp 2,8.
43Zeruko#22,43 Zeruko: 43-44 tx.ak falta dira balio handiko zenbait eskuizkribu zaharretan. aingeru bat agertu zitzaion, kemen emanez. 44Eta, larriak harturik, oraindik lehiatsuago egiten zuen otoitz. Izerdia tantaka zerion lurrera, odola bezain lodi. 45Otoitzetik jaikirik, ikasleengana joan zen; nahigabearen nahigabez lokarturik aurkitu zituen, 46eta esan zien: «Nola zaudete lo? Jaiki eta egin otoitz, tentaldian ez erortzeko».#tentaldian ez erortzeko 22,40+.
Jesus atxilotua
(Mt 26,47-56; Mk 14,43-50; Jn 18,3-12)
47Jesus hizketan ari zela, jende-multzo bat azaldu zen; Hamabietako bat, Judas zeritzana, zetorren haien buru, eta Jesusengana hurbildu zen musu ematera.#Judas haien buru Eg 1,16. 48Jesusek esan zion: «Judas, musu batez saltzen al duzu Gizonaren Semea?»#Gizonaren Semea 5,24+.
49Gertatzera zihoanaz oharturik, Jesusen inguruan zeudenek esan zioten: «Jauna, erasoko al diegu ezpataz?»
50Eta haietako batek apaiz nagusiaren morroia jo eta eskuineko belarria moztu zion.#apaiz nagusiaren morroia Jn 18,26. 51Baina Jesusek esan zuen: «Utzi! Aski da!»
Eta, belarria ukiturik, sendatu egin zion.
52Orduan, haren aurka etorriak ziren apaizburu, tenpluko guardiaburu#22,52 tenpluko guardiaburu: Ik. 22,4 oh. eta zaharrei esan zien: «Ezpataz eta makilaz etorri zarete lapur baten bila bezala. 53Egunero tenpluan zuekin nintzen, eta ez zenidaten eskurik bota. Baina oraintxe da zuen ordua, ilunpearen nagusialdia#22,53 ilunpearen nagusialdia: Ik. 4,13 oh.».#Egunero tenpluan zuekin 19,47+. ilunpearen nagusialdia 4,13.
Pedrok Jesus ukatu
(Mt 26,57-58.69-75; Mk 14,53-54.66-72; Jn 18,15-18.25-27)
54Jesus preso hartu eta apaiz nagusiaren etxera eraman zuten. Pedrok urrutitik jarraitzen zion. 55Batzuk patio erdian sua piztu eta haren inguruan eseri ziren, eta haien artean eseri zen Pedro ere.
56Neskame batek, Pedro sutondoan eseria ikustean, begira jarri eta esan zuen:
—Hau ere Jesusekin zebilen.
57Baina hark ukatu, esanez:
—Emakume, ez dinat ezagutzen hori.
58Handik berehala, beste batek ikusi eta esan zion Pedrori:
—Hi ere haietakoa haiz.
Pedrok, orduan:
—Ez, mutil!
59Handik ordubete ingurura, beste batek berriro esan zuen:
—Bai, hau ere Jesusekin bizi huen, galilearra#22,59 galilearra: Mt 26,73an Pedrori bere hizketa-doinuarengatik antzeman ziotela esaten zaigu. duk eta.
60Pedrok erantzun zuen:
—Ez zekiat zertaz ari haizen, mutil!
Eta une berean, oraindik hizketan ari zela, oilarrak jo zuen. 61Itzuli zen Jauna eta Pedrori begiratu zion. Gogoratu zitzaion Pedrori Jaunak esandakoa: «Gaur oilarrak jo baino lehen, hiru aldiz ukatuko nauzu»,#Jaunak esandakoa 22,34. 62eta, kanpora irtenik, negarrari eman zion saminki.
63Jesus preso zeukatenak isekaz ari zitzaizkion eta joka. 64Begiak estalirik, honela galdetzen zioten: «Asma ezak, profeta, nork jo hau?»
65Eta beste hitz iraingarri asko esaten zioten.
Jesus judu-biltzarraren aurrean
(Mt 26,59-66; Mk 14,55-64)
66Eguna zabaldu zuenean, herriko zaharren kontseilua, apaizburuak eta lege-maisuak bildu ziren, eta Jesus Biltzar Nagusira eraman zuten. 67Honela esan zioten:
—Mesias baldin bazara, esaguzu.
Hark erantzun:
—Baietz esaten badizuet, ez didazue sinetsiko#Mesias 2,11+. 68eta, galdetzen badizuet, ez didazue erantzungo. 69Baina hemendik aurrera Gizonaren Semea Jainko ahalguztidunaren eskuinean eserita egongo da.#Gizonaren… Sal 110,1. Ik. 24,26; Eg 2,36; 7,56.
70Orduan, denek esan zuten:
—Zu zara, beraz, Jainkoaren Semea?
Hark erantzun zien:
—Zeuek diozue, neu naiz.#Jainkoaren Semea 1,35+.
71Haiek, orduan:
—Ba ote dugu lekuko beharrik? Geuk entzun diogu bere ahotik.

Currently Selected:

LUKAS 22: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy