LEBITARRENA 23
23
Israelgo Jaiegunak
1Honela mintzatu zitzaion Jauna Moisesi: 2«Esan israeldarrei: Hona, Jauna gurtzeko elkarrekin bilduz ospatuko dituzuen festaburuak.#festaburuak Ir 23,14-19; 34,18-23; Zen 28—29; Dt 16,1-17.
Larunbata
3«Sei egunez egingo duzue lan, baina zazpigarrena larunbata da, atseden-egun berezia. Batzar sakratua eginez ospatuko duzue. Ez duzue inolako lanik egingo. Nonahi bizi zaretela ere, Jaunari sagaraturiko atseden-eguna izango duzue.#larunbata Ir 20,8+.11+. Nonahi bizi zaretela 3,17+.
Pazkoa eta Legamia gabeko Ogien Jaia
4«Hona hemen batzar sakratua eginez ospatuko dituzuen festaburuen egutegia: 5«Lehen hilaren hamalauan, ilunabarrean, Pazkoa#23,5 Pazkoa: Ik. Ir 12,11 oh. ospatuko duzue Jaunaren ohorez.#Pazkoa Ir 12,1+.
6«Hilabete beraren hamabostean Legamia gabeko Ogien Jaia#23,6 Legamia gabeko Ogien Jaia: Ik. Ir 12,15 oh. ospatuko duzue Jaunaren ohorez. Zazpi egunez legamia gabeko ogia jango duzue.#Legamia gabeko Ogien Jaia Ir 12,15+; Zen 28,16-25. 7Astearen lehen egunean batzar sakratua egingo duzue eta ez da ohiko lan arruntik egingo. 8Asteko egun bakoitzean opariak erreko dituzue Jaunaren ohorez. Zazpigarrenean batzar sakratua egingo duzue berriro eta ez da ohiko lan arruntik egingo».
Lehen Gari-sorten Jaia#23,9 Gari-sorten Jaia: Jai hau, segur aski, lurreko lehen fruituen eskaintzaren baliokidea da (ik. Ir 23,19; 34,26).
9Honela mintzatu zitzaion Jauna Moisesi: 10«Esan israeldarrei: Nik emango dizuedan lurraldean sartu eta bertako uzta bil dezazuenean, lehenengo gari-sorta apaizari eramango diozue.#lurraldearen emaitza 14,34+. lehenengo gari-sorta Dt 26,1-11. Ik. 19,23-25. 11Apaizak, errituzko keinua eginez aurkeztuko dio Jaunari, atseginez onar dezan. Larunbat biharamunean aurkeztuko du. 12Egun berean urtebeteko bildots akats gabea eskainiko diozue Jaunari erre-oparitzat; 13gainera, olioz oraturiko zortzi kilo ogi-irin garbi labore-oparitzat eta litro bat ardo isur-oparitzat. Jaunak atseginez onartuko du bere ohorez erretako oparia. 14Ez duzue uztaren emaitzarik jango, ez ogirik, ez gari errerik, ez gari berririk, Jaunari oparia eramango diozuen eguna arte. Betiko lege izango duzue hau belaunez belaun, biziko zareten edonon.
Asteen Jaia#23,15 Asteen Jaia: Ik. Ir 23,16 oh.
15«Gari-sorten oparia aurkeztuko duzuen egunetik, hau da, larunbat biharamunetik hasita, zazpi aste zenbatuko dituzue;#Asteen Jaia Zen 28,26-31. 16berrogeita hamar egun izango dira, beraz, zazpigarren larunbat biharamuna arte, eta orduan beste labore-opari bat eskainiko diozue Jaunari: 17bi ogi eramango dituzue zeuen etxetik, errituzko aurkezpen-keinua eginez Jaunari lehen fruitu gisa eskaintzeko; ogiak zortzi kilo ogi-irinez eginak eta legamiaz erreak izango dira.#lehen fruitu gisa 2,14+. 18Ogiez gainera, urtebeteko zazpi bildots akats gabe, zekor bat eta bi ahari eramango dituzue, Jaunari erre-oparitzat eskaintzeko, dagozkien isur-opariekin batera. Eta Jaunak atseginez onartuko du bere ohorez erretako oparia. 19Gainera, barkamen-oparirako aker bat eta elkartasun-oparirako bi bildots eskainiko dituzue. 20Errituzko keinua eginez aurkeztuko ditu apaizak opariok, bi bildotsak barne, lehen fruitu gisa eskainiriko ogiekin batera. Jaunari sagaratuak izango direnez, opariok apaizari dagozkio. 21Egun berean batzar sakratua egingo duzue eta ez da ohiko lan arruntik egingo. Betiko lege izango duzue hau belaunez belaun, biziko zareten edonon.
22«Zeuen uzta biltzean, ez duzue soro-bazterrekoa moztuko, ezta eroritako galburuak batuko ere. Pobreentzat eta etorkinentzat utziko dituzue. Neu naiz Jauna, zuen Jainkoa».#uzta biltzean 19,9+.
Oroitzapen Eguna
23Honela mintzatu zitzaion Jauna Moisesi: 24«Esan israeldarrei: Zazpigarren hilaren lehena#23,24 Zazpigarren hilaren lehena: Antzina zazpigarren hilaren lehena Urte Berri eguna zen, urtea udazkenean hasten baitzen. Geroagoko judaismoak berriro ezarri du egutegi hori. atseden-eguna izango duzue. Oroitzapen Eguna ospatuko duzue, poz-irrintziz eta batzar sakratua eginez. 25Ez da ohiko lan arruntik egingo, eta oparia erreko duzue Jaunaren ohorez».
Barkamen Eguna#23,26 Barkamen Eguna: Ik. 16,1 oh.
26Honela mintzatu zitzaion Jauna Moisesi:#Barkamen Eguna 16,1+. 27«Zazpigarren hilaren hamarrean Barkamen Eguna ospatuko duzue. Batzar sakratua izango duzue, baraua egingo eta oparia erreko Jaunaren ohorez. 28Ez duzue inolako lanik egingo, Barkamen Egun berezia baita, Jaunaren, zuen Jainkoaren, aurrean zuen alde barkamen-ohikunea egingo den eguna. 29Egun horretan barau egiten ez duen edonor herritik bota egingo dute. 30Eta lan egiten duena neuk desagerraraziko dut herritik. 31Ez egin, bada, inolako lanik. Betiko lege izango duzue hau belaunez belaun, biziko zareten edonon. 32Atseden-egun berezia eta barau-eguna izango duzue; hilaren bederatziko ilunabarretik biharamuneko ilunabarrera ospatuko duzue».
Etxola Jaia#23,33 Etxola Jaia: Ik. Ir 23,16 oh.
33Honela mintzatu zitzaion Jauna Moisesi: 34«Esan israeldarrei: Zazpigarren hilaren hamabostean hasita, zazpi egunez Etxola Jaia ospatuko duzue Jaunaren ohorez.#Etxola Jaia Zen 29,12-39; Za 14,16-19; Esd 3,4; Ne 8,14-18. 35Lehenengo egunean batzar sakratua izango duzue eta ez da ohiko lan arruntik egingo. 36Zazpi egun horietan opariak erreko dituzue Jaunaren ohorez. Zortzigarren egunean batzar sakratua izango duzue berriro eta era berean oparia erreko Jaunaren ohorez. Batzar-egun honetan ere ez da ohiko lan arruntik egingo.
Azkena
37«Horiek dira Jaunaren festaburuak, eta horietan batzar sakratua ospatuko duzue, Jaunaren ohorez opariak eskaintzeko: erre-opariak eta labore-opariak, elkartasun-opariak eta isur-opariak, jai bakoitzari dagokion arabera; 38hori guztia, asteroko atseden-eguneko opariez gain eta nork bere borondatez edo botoren bat betetzeko Jaunari eskainitako opari eta sakrifizioez gain.
Etxola Jaiari buruz
39«Zazpigarren hilaren hamabostean, uzta bildu ondoren, zazpi egunez egingo duzue jai Jaunaren ohorez, lehen egunean eta zortzigarrenean atseden hartuz. 40Lehen egunetik arbola jorien fruituak, palmondo-erramuak eta zuhaitz hostotsuen eta erreka-bazterreko sahatsen adarrak eskuetan harturik, zazpi egunez zuen poza adieraziko duzue Jaunaren, zeuen Jainkoaren, aurrean.#poza adierazi Dt 16,13-15. 41Urtero ospatuko duzue zazpi eguneko jai hau zazpigarren hilean. Betiko lege izango duzue hau belaunez belaun. 42Zazpi egunez etxoletan biziko zarete jaiotzaz israeldar zareten guztiok, 43zuen ondorengo belaunaldiek jakin dezaten etxoletan bizitzen jarri nituela israeldarrak, Egiptotik atera nituenean. Neu naiz Jauna, zuen Jainkoa».
44Moisesek Jaunaren ohorez ospatu behar zituzten festaburuak adierazi zizkien israeldarrei.
Currently Selected:
LEBITARRENA 23: EAB
Highlight
Copy
Compare
Share
Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso