LEBITARRENA 22
22
Nola jan eta edan Jaunari opaldua
1Honela mintzatu zitzaion Jauna Moisesi: 2«Esan Aaroni eta beronen semeei, zenbait kasutan ez dutela hurbildu behar israeldarrek egiten dizkidaten eskaintza sakratuetara, nire izen santua profana ez dezaten. Esaiezu, bada:#izena profanatu 18,21+. 3Etorkizunean, zuen ondorengoetariko batek, bera kutsaturik dagoela, israeldarrek Jaunari eskainitako opari sakratuak aurkezten baditu, bota egingo duzue nire zerbitzutik. Neu naiz Jauna.#kutsaturik dagoela 11; 13; 15.
4«Legenak jota edo sexu-jarioarekin dagoen apaizak ez du opari sakraturik jango, garbikuntza egin arte; berdin gorpu batek kutsaturiko zerbait ukitu edo hazi-isuria duenak,#Legenak jota 13,1-46. sexu-jarioarekin 15,2+. gorpu bat ukitu 5,2+; 21,1-4. hazi-isuria 15,16+. 5eta kutsagarri den narrastia nahiz gizakia ukitu duenak.#narrasti nahiz gizaki kutsagarria 11,26; 13,45; 15. 6Gauza horiek ukitu dituena kutsaturik geldituko da arratsa arte eta ez du opari sakraturik jango, gorputza uretan garbitu arte. 7Eguzkia sartzean, garbi geldituko da eta jan ahal izango ditu opari sakratuak, berarentzako janari baitira. 8Ez du jango berez hildako edo piztiaren batek sarraskituriko abererik, kutsa ez dadin. Neu naiz Jauna.#sarraskituriko aberea 17,15+.
9«Leial gorde behar dute apaizek Jaunak agindua, opariak direla eta, bekatuaren ondorenak jasan nahi ez badituzte; ez badute errespetatzen, hil egingo dira. Neu naiz Jauna, neuretzat sagaratzen ditudana.
10«Laikoek#22,10 Laikoek: Laikoak, hemen, apaiz-familiakideei —esklaboak barne— kontrajarriak daude. ez dezakete opari sakraturik jan, ezta ostatuz edo lansaripean apaizaren etxean daudenek ere.#Laikoek ez dezakete jan Ik. 1 Sm 21,2-7; Mt 12,3-4. 11Esklaboek, ordea —nahiz diruz erositakoek nahiz etxean jaiotakoek—, jan dezakete apaizaren janaritik.#etxean jaiotako esklaboa Ir 21,4. 12Laiko batekin ezkondutako apaizaren alabak ez dezake jan opari sakratuetatik apaizarentzat utzitakorik. 13Baina alargundu delako edo senarrak zapuztu duelako, seme-alabarik ere ez duelarik, ezkongabetan bezala aitaren etxera itzultzen bada, jan ahal izango du aitaren janaritik. Laikoek, dena den, ez dezakete hartatik jan.
14«Norbaitek oharkabean opari sakratuetatik zerbait jaten badu, jan duenaren ordaina eta bosteko bat gehiago itzuliko dio apaizari.#ordaina eta bosteko bat gehiago 5,16.24; 27.
15«Apaizek ez dituzte profanatuko israeldarrek Jaunari eskainiriko opari sakratuak, berari bakarrik dagozkionak;#opari sakratuak 5,14-16. 16erru izugarria bereganatuko lukete, opari horiek jango balituzte. Neu naiz Jauna, opariak sagaratzen ditudana».
Sakrifizioetarako abereak
17Honela mintzatu zitzaion Jauna Moisesi: 18«Esan Aaroni, beronen semeei eta israeldar guztiei: Norbaitek, israeldarra nahiz Israelen bizi den etorkina izan, botoren bat betetzeko edo norberaren borondatez egin ohi diren erre-oparietakoren bat Jaunari eskaini nahi badio,#israeldar nahiz etorkin 16,29+. 19abere arra eta akats gabea aurkeztuko du, Jaunak atseginez onar diezaion: zekorra, aharia nahiz akerra.#abere akats gabea 1,3; 3,1; Dt 17,1; Ml 1,8; Heb 9,14. 20Ez aurkeztu abere akastunik, ez baitizue Jaunak onartuko.
21«Norbaitek botoren bat betetzeko edo bere borondatez abelgorria nahiz abere xehea elkartasun-oparitzat Jaunari eskaini nahi badio, inolako akatsik gabea eskainiko du, Jaunak atseginez onar diezaion;#elkartasun-oparia 3,1+. 22beraz, ez abere itsurik edo gorputz-atalen bat hautsia duenik, ez zauri zornetsurik edo larruko gaitzen bat duenik. Ez eraman horrelakorik Jaunaren aldarean oparitzat erretzeko. 23Oparia borondatezkoa bada, zilegi da gorputz-atalak oker dituen zekorra nahiz aharia eskaintzea; baina botoa betetzeko egina bada, ez dizue Jaunak horrelakorik onartuko. 24Ez aurkeztu inola ere barrabil mazpildu, lehertu, erauzi nahiz ebakiak dituen abererik. Ez duzue horrelakorik egingo zeuen lurraldean. 25Ezta atzerritarren eskutik ere, ez duzue onartuko horrelako abererik Jainkoari eskaintzeko, jasan duen mutilazioa akatsa baita: ez dizue Jaunak onartuko».
26Honela mintzatu zitzaion Jauna Moisesi: 27«Zekorra, arkumea edo antxumea, jaio ondoren, zazpi egunez geldituko dira amaren ondoan; zortzigarren egunetik aurrera, gai dira opari gisa Jaunaren ohorez erretzeko.#zazpi egunez amaren ondoan Ir 22,29. 28Hala ere, ez hil egun berean behia edo ardia eta berauen umea#22,28 27-28 tx.etako xedapenak kanaandar erlijio-usadioei aurka egiteko ezarriak dira, segur aski..
29«Jaunari esker oneko oparia eskaintzean, eskaini berak atseginez onartzeko eran, 30eta oparigaia egunean bertan jan, biharamunerako ezer utzi gabe. Neu naiz Jauna.#biharamunerako ezer utzi gabe 7,15+.
31«Bete arretaz nire aginduak. Neu naiz Jauna. 32Israeldarrok, ez gero profanatu nire izen santua, baizik eta aitortu santua naizela. Neu naiz Jauna, neuretzat sagaratzen zaituztedana,#izena profanatu 18,21+. niretzat sagaratu 20,8+. Ik. 11,44+. 33eta zuen Jainko izateko Egiptotik atera zintuztedana. Neu naiz Jauna».#Egiptotik atera 11,45; 25,38.55; 26,13.45.
Currently Selected:
LEBITARRENA 22: EAB
Highlight
Copy
Compare
Share
Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso

: