YouVersion Logo
Search Icon

LEBITARRENA 21

21
Apaizei buruzko xedapenak
Apaizen bizitza pribatua
1Honela mintzatu zitzaion Jauna Moisesi: «Esan Aaronen seme apaizei: Ez bedi kutsa apaiza bere ahaideren baten gorpua ukituz,#Ez bedi kutsa apaiza Ez 44,25-27. 2hurbileko ahaideren batena —ama, aita, semea, alaba nahiz anaiarena— izan ezik. 3Arreba ezkongabeagatik ere kutsa daiteke, ezkongabe dagoen bitartean bere senitarteko baitu. 4Bere senitartekoen buru delarik#21,4 buru delarik: Esaldia iluna da eta zentzua eztabaidagarria., apaizari ez zaio zilegi kutsatzea, desohoraturik geldi ez dadin.
5«Apaizek ez dute burua erabat soilduko, ez bizarraren ertzak moztuko, ezta ere gorputzean ebakirik egingo.#burua soildu… 19,27+. 6Beren Jainkoari sagaratuak behar dute izan eta haren izena profanatzetik alde egin, beraiei baitagokie Jaunarentzat erre beharreko opariak eskaintzea. Beraz, santu izan behar dute.#Jainkoaren izena profanatu 18,21+.
7«Ez dute emaztetzat hartuko emagaldu edo desohoratua izandako emakumerik, ezta senarrak zapuztutakorik ere, apaizak Jainkoari sagaratuak baitaude.#ez zapuztutako emazterik Ez 44,22. 8Israeldar orok errespetatuko du apaizen izaera sakratua, beraiek eskaintzen baitute Jainkoaren oparia. Sakratutzat edukiko dituzte, santua bainaiz ni, Jauna, neuretzat sagaratzen ditudana.#neuretzat sagaratu 20,8+. Ik. 11,44+.
9«Apaiz baten alabak bere burua desohoratzen badu, emagaldu bihurtuz, bere aita desohoratzen du: bizirik erreko dute.
10«Apaiz nagusia apaizen buru da. Gantzuketa-olioa burura isuri ziotenean, apaizgoa hartu zuen eta jantzi sakratuak erabiltzen ditu. Hori dela eta, ez du ilea harro utziko, ezta arroparik urratuko ere#21,10 arroparik urratuko ere: Ik. 10,6 eta oh.;#apaizgoa hartu 8,1+. 11ez da kutsatu bihurtuko hildakoren batengana hurbilduz, ezta aita edo ama izanik ere. 12Ez da toki sakratutik aterako, Jainkoaren santutegia profana ez dezan, gantzuketa-olioz Jainkoaren zerbitzurako sagaraturik baitago. Neu naiz Jauna.
13«Apaiz nagusiak neskatxa birjina hartuko du emaztetzat, 14eta ez alarguna, ezta zapuztua, desohoratua edo emagaldu izandako emakumea ere. Bere senitarteko neskatxa hartuko du, 15desohoragarri izango bailitzateke ondorengoek senitartez kanpoko odola izatea. Neu naiz Jauna, hura neuretzat sagaratzen dudana».
Apaizgintzarako eragozpenak
16Honela mintzatu zitzaion Jauna Moisesi: 17«Esan Aaroni: Etorkizunean, gorputz-akatsen bat duen zuen ondorengoetariko inor ere ez da aldarera hurbilduko Jainkoaren oparia eskaintzera. 18Beraz, akastunik inor ez da gai zerbitzu horretarako: ez itsua, ez herrena, ez aurpegia desitxuratua edo gorputz-atalak oker dituena, 19ez zangoa edo besoa hautsirik duena, 20ez konkorra, ez mazkala, ez begi-lausoa, ez larruazaleko gaitzen bat duena, ez barrabilak lehertuak dituena. 21Gorputz-akatsen bat duen Aaronen ondorengoetariko inor ez da hurbilduko Jaunari erre beharreko opariak eskaintzera; akastunik inor ere ez da zerbitzu horretarako gai. 22Jan ditzake, bai, Jainkoari eskainiriko jakiak, opari guztiz sakratuak eta opari sakratuak; 23baina ez daiteke errezelaz beste aldera sar, ezta aldarera hurbil ere, akastuna izanik, santutegia eta bertan dagoena profana ez ditzan. Neu naiz Jauna, apaizak neuretzat sagaratzen ditudana».
24Dena adierazi zien Moisesek Aaroni, beronen semeei eta israeldar guztiei.

Currently Selected:

LEBITARRENA 21: EAB

Highlight

Copy

Compare

Share

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

Video for LEBITARRENA 21