YouVersion Logo
Search Icon

LEBITARRENA 20

20
Kultu debekatuak
1Honela mintzatu zitzaion Jauna Moisesi: 2«Esan israeldarrei: Norbaitek, israeldarra nahiz Israelen bizi den etorkina izan, seme-alabaren bat Molok#20,2 Molok: Ik. 18,21 oh. jainkoari oparitan eskaintzen badio, heriotza-zigorra izango du: harrika hilko du herriko jendeak.#umeak opari eskaini 18,21+. 3Neure aldetik, aurpegi emango diot horrelakoari eta herritik bota egingo dut, bere semea nahiz alaba eskaintzean nire santutegia kutsatu baitu eta nire izen santua profanatu.#nire izena profanatu 18,21+. 4Eta herriko jendeak ez ikusiarena egiten badu, hori egin duena heriotzara ez ematearren, 5neuk esku hartuko dut haren kontra eta haren familiaren kontra: bota egingo ditut herritik, bai bera, bai berarekin batera Moloki kultua emanez desleial izango#20,5 desleial izan: Ik. 17,7 oh. zaizkidan guztiak.
6«Aurpegi emango diot nekromante eta igarleengana jotzen duenari ere eta bota egingo dut herritik, idolatriaren pareko baita jokaera hori.#nekromante eta igarleengana jo 19,31+.
7«Gorde garbi zeuen burua, santu izan zaitezten, neu bainaiz Jauna, zuen Jainkoa.#santu izan 11,44+.
Sexu-harreman debekatuak
8«Bete arretaz nire legeak. Neu naiz Jauna, neuretzat sagaratu zaituztena.#neuretzat sagaratu 20,26; 21,8.15.23; 22,9.32.
9«Aita nahiz ama madarikatzen duenak heriotza-zigorra izango du. Gurasoak madarikatu dituenez gero, berea izango du heriotzaren errua#20,9 berea heriotzaren errua: H.h., bere gain beraren odola (eroriko da)..#aita-amak madarikatu Ik. 19,3+.
10«Norbaitek beste baten emaztearekin adulterioa egiten badu, heriotza-zigorra izango dute bi errudunek.#adulterioa egin 18,20+; Dt 22,22; Jn 8,2-11.
11«Norbait aitaren emazte batekin oheratzen bada, aita desohoratzen du: heriotza-zigorra izango dute bi errudunek. Berena izango dute heriotzaren errua.#aitaren emaztearekin 18,8+.
12«Norbait errainarekin oheratzen bada, heriotza-zigorra izango dute bi errudunek. Berena izango dute heriotzaren errua, egin duten ustelkeriagatik.#errainarekin 18,15+.
13«Norbait emakumeekin ohi bezala gizonezkoarekin oheratzen bada, higuingarritasuna egiten dute biek: heriotza-zigorra izango dute. Berena izango dute heriotzaren errua.#gizonezkoarekin 18,22+.
14«Norbait emakume batekin eta beronen amarekin ezkontzen bada, itsuskeria egiten du: erre egingo dituzte bera eta bi emakumeak. Ez da horrelako itsuskeriarik izango zuen artean.#emakume batekin eta amarekin 18,17+.
15«Norbaitek abere batekin haragizko bekatua egiten badu, heriotza-zigorra izango du, eta aberea ere hil egingo dute.#aberearekin 18,23+. 16Era berean, emakumea abere batekin elkar batzen bada, heriotzara emango dituzte emakumea eta aberea. Berena izango dute heriotzaren errua.
17«Norbait bere arrebaordearekin, aitaren nahiz amaren alabarekin, ezkontzen bada eta sexu-harremanak badituzte, lotsagarrikeria egiten dute eta herriaren begi-bistan zigortuko dituzte. Bere arrebaordearekin sexu-harremanak dituenak bere erruaren ondorenak jasan beharko ditu.#arrebaordearekin 18,9+.
18«Norbaitek hilerokoa duen emakumearekin oheratu eta sexu-harremanak baditu, agerian jartzen du —eta emakumeak berak ere bai— odoljarioaren iturria. Beraz, herritik bota egingo dituzte.#hilerokoa duen emakumearekin 18,19+.
19«Ez izan sexu-harremanik ez aitaren arrebarekin, ez amaren ahizparekin. Odol berekoak direnez gero, beren erruaren ondorenak jasan beharko dituzte biek.#izebarekin 18,12-14+.
20«Norbait izebarekin oheratzen bada, osaba desohoratzen du. Beren bekatuaren ondorenak jasan beharko dituzte: seme-alabarik gabe hilko dira.
21«Norbait koinatarekin ezkontzen bada, nazkagarrikeria egiten du; anaia desohoratu duenez gero, ez dute ondorengorik izango.#koinatarekin 18,16+.
22«Bete arretaz nire lege eta erabaki guztiak. Horrela, bizitzera eramango zaituztedan lurraldeak ez zaituzte okaztatu eta kanpora botako.#lurraldeak okaztatu 18,25+. 23Ez bizi zuen aurretik botatzen ditudan herrien legeen arabera; horrelako gauzak egin dituztelako, hain zuzen, ezin jasan izan ditut.#Ez bizi herrien arabera 18,3+. 24Zuei, berriz, haien lurraldearen jabe izango zaretela hitzeman dizuet. Neuk emango dizuet jabetzan eztia eta esnea darizkion lurralde#20,24 eztia… lurraldea: Ik. Ir 3,8 oh. hori.
«Neu naiz Jauna, zuen Jainkoa, beste herrietatik bereizi zaituztena.#lurraldearen agintzaria 14,34+. 25Beraz, zuek ere bereizi egingo dituzue abere garbiak kutsatuetatik, hegazti garbiak kutsatuetatik. Ez dezazuela bihur zeuen burua higuingarri, abereak, hegaztiak eta narraska dabiltzan piztiak direla eta; neuk egin dut bereizketa, kutsatuak zein diren jakin dezazuen.
26«Izan zaitezte niretzat sagaratuak, ni, Jauna, santua bainaiz, eta herri guztien artetik bereizi baitzaituztet nireak izateko.#Izan niretzat sagaratuak 11,44+.
27«Nekromante- edo igarle-lanbidea duen gizonak nahiz emakumeak heriotza-zigorra izango du: harrika hilko dituzte. Berena izango dute heriotzaren errua».#Nekromante edo igarle 19,31+.

Currently Selected:

LEBITARRENA 20: EAB

Highlight

Copy

Compare

Share

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in