LEBITARRENA 19
19
Nola behar den Jainkoa zerbitzatu
1Honela mintzatu zitzaion Jauna Moisesi: 2«Esan israeldarren elkarte osoari: Izan santu, ni, Jauna, zuen Jainkoa, santua naiz eta.#Izan santu 11,44+.
3«Izan begirune gurasoei, eta errespetatu nik aginduriko atseden-eguna. Neu naiz Jauna, zuen Jainkoa.#begirune gurasoei 20,9; Ir 20,12+; Ez 22,7. errespetatu larunbata 23,3; Ir 20,8+; Ez 22,8; Mt 12,1+.
4«Ez jo sasijainkoengana#19,4 sasijainkoengana: H.h., ezerezengana, sasijainkoak adierazteko ohiko era. eta ez egin metal urtuzko idolorik. Neu naiz Jauna, zuen Jainkoa.#Ez jo sasijainkoengana Ir 20,3+; Mt 4,10. ez egin idolorik 26,1; Ir 20,4+; Is 44,16-17.
5«Jaunari elkartasun-opariak egitean, eskaini hark atseginez onartzeko eran:#elkartasun-opariak 3,1+. 6oparigaia jan, opaldua izan den egunean eta biharamunean jango duzue; baina hirugarren egunerako sobera gelditua erre egingo duzue. 7Norbaitek hirugarren egunean jango balu, ez litzaioke Jaunari atsegin izango: gaitzesgarria da haragi hori. 8Horretatik jan dezanak bere hobenaren ondorenak jasan beharko ditu, Jaunari sagaratua profanatu baitu: herritik bota egingo dute.
9«Zeuen uzta biltzean, ez duzue soro-bazterrekoa moztuko, ezta eroritako galburuak biltzen ibiliko ere.#uzta biltzean 23,22; Dt 24,19-22. 10Ez dituzue atzean utzitako mahats-hondarrak bilduko, ezta lurrera eroritakoak jasotzen ibiliko ere. Pobreentzat eta etorkinentzat utziko dituzue. Neu naiz Jauna, zuen Jainkoa.
11«Ez ostu, ez esan gezurrik, ez egin iruzurrik zeuen herritarrari.#Ez ostu Ir 20,15+. ez esan gezurrik 5,21-22. 12Ez egin gezur-zinik Jaunaren izenean, zeuen Jainkoaren izena profanatuz. Neu naiz Jauna.#Ez egin gezur-zinik 5,24; Ir 20,16+; 1 Erg 21,10.13; Jr 5,2; Mt 5,33; 26,60; Eg 6,13. Jainkoaren izena profanatu 18,21+.
13«Ez zapaldu lagun hurkoa, ez larrutu. Ez utzi biharamuna arte ordaindu gabe langilearen lansaria.#Ez zapaldu lagun hurkoa 5,21.23; Ir 22,20-21+; Dt 24,14; Ml 3,5. lansaria ordaindu Dt 24,15; St 5,4. 14Ez madarikatu gorra, ez ipini itsuari bidean oztoporik. Horrela erakutsiko duzue begirune diozuela Jainkoari. Neu naiz Jauna.#itsuari oztopoak Dt 27,18. Ik. Jb 29,15; Mt 15,14+.
15«Ez egin bidegabekeriarik epaiketan, ez jende xehearen alde jarriz, ez handikiari mesede eginez: epaitu zuzenbidez zeuen herritarra.#epaitu zuzenbidez Ir 23,1-3.6+. 16Ez ibili herritarraren izena belzten; ez egin salaketa faltsurik lagun hurkoa heriotzara kondenarazteko. Neu naiz Jauna.#lagun hurkoa heriotzara kondenatu Ez 22,9.12.
17«Ez eman biderik zeuen barrenean anaiarenganako gorrotoari; baina ez izan herritarra zentzarazteko beldur ere, harengatik bekaturik egin ez dezazuen.#herritarra zentzarazi Mt 18,15+. 18Ez hartu mendekurik, ez izan erresuminik herritarrekin. Maitatu lagun hurkoa zeuen burua bezala. Neu naiz Jauna.#mendekua Erm 12,19. erresumina Na 1,2; Sal 103,9; Si 10,6. Maitatu lagun hurkoa 19,34; Mt 5,43+.
19«Bete itzazue nire legeak. Ez elkar batu bi mota ezberdinetako abereak, ez erein bi mota ezberdinetako haziak, ez jantzi bi mota ezberdinetako ehunez eginiko arroparik.#Ez elkar batu Dt 22,9-11.
20«Norbaitek emakumezko esklabo batekin sexu-harremanak baditu, emakumea beste bati hitzemana zegoelarik eta jaregite-sari bidez edo beste nolabait libre izatera iritsi gabe, kalte-ordaina eman beharko du#19,20 kalte-ordaina eman beharko du: Grekozko itzulpenak ikertu egingo dituzte dio; latinezkoak, berriz, zigortu egingo dituzte.; baina errudunak ez dituzte heriotzara emango, emakumea ez baitzen librea. 21Gizonak ahari bat eramango du elkarketa-etxolaren sarrerara, Jaunari ordain-oparitzat eskaintzeko.#ordain-oparia 5,14+. 22Ordain-opariko ahariaren bidez, bekatuaren barkamen-ohikunea egingo du apaizak Jaunaren aurrean eta barkatua izango du gizonak bekatua.
23«Kanaan lurraldean sartuko zaretenean eta fruta-arbolak landatu, arbolen fruitua kutsatutzat#19,23 kutsatutzat: H.h., erdaingabetzat; erdaingabea kutsatutzat jotzen da. edukiko duzue hiru urtez; beraz, ez duzue jango.#Kanaan lurraldea 14,34+. 24Laugarren urtean, fruitu guztiak Jaunari sagaratuko dizkiozue gorespen-ospakizun batean. 25Bosgarren urtetik aurrera jan ahal izango dituzue. Horrela egiten baduzue, gero eta ugariagoak izango dira zuen uztak. Neu naiz Jauna, zuen Jainkoa.
26«Ez jan haragia aberea hil duzuen toki berean#19,26 hil duzuen toki berean: H.h., odolaren gainean edo odolarekin batera (hau da, odolustu gabe) (ik. 1 Sm 14,32-33). Errituzko usadio paganoak aipatzen dira segur aski, hurrengo tx.etan bezala.. Ez jardun aztikeria eta sorginkeriatan.#aztikeria eta sorginkeria Dt 18,10-11; 2 Erg 17,17; 21,6; 2 Kro 33,6. 27Ez moztu ile-adatsaren ertzak inguru guztian, ezta bizarraren ertzak ere.#Ez moztu ile-adatsa, bizarra 21,5; Dt 14,1; Jr 48,37. 28Ez egin ebakirik soinean dolua adierazteko, ez marraztu tatuajerik larruazalean. Neu naiz Jauna.
29«Ez desohoratu zeuen alaba prostituzio sakratura bultzatuz, lurraldeko biztanleek beren burua itsuskeria horretara eman ez dezaten.#prostituzio sakratua Dt 23,18; Jr 2,20.
30«Errespetatu nik aginduriko atseden-eguna eta izan begirune nire santutegiari. Neu naiz Jauna.#atseden-eguna 19,3+. santutegiari begirune 26,2; Ez 22,8.
31«Ez jo nekromanteengana, ez ibili igarleak kontsultatzen, kutsaturik geldi ez zaitezten. Neu naiz Jauna, zuen Jainkoa.#Ez jo nekromanteengana… 20,6.27; Dt 18,11; 1 Sm 28,3; Is 8,19.
32«Zutitu errespeturik handienaz zaharren aurrean; horrela erakutsiko duzue begirune diozuela zeuen Jainkoari. Neu naiz Jauna.#zaharrei errespetua Nk 5,12.
33«Ez erabili gaizki zuen lurraldera bizitzera etorritako atzerritarra.#Ez erabili gaizki atzerritarra 19,13+. 34Bertako bat bezala, zuetako bat bailitzan, hartuko duzue etorkina eta zeuen burua bezala maitatuko, etorkin izan baitzineten zeuek ere Egipton. Neu naiz Jauna, zuen Jainkoa.#etorkina/bertakoa 16,29+. etorkina maitatu 25,35; Dt 10,19. Ik. 19,18+.
35«Ez egin bidegabekeriarik, luzera, pisua nahiz edukiera neurtzeko neurri faltsuak erabiliz.#bidegabekeriarik ez Ez 45,9. 36Balantza zuzenak, pisu zuzenak eta neurri zuzenak erabiliko dituzue. Neu naiz Jauna, zuen Jainkoa, Egiptotik atera zintuztena.#neurri zuzenak Dt 25,13-16; Ez 45,10-11; Os 12,8; Am 8,5; Es 11,1.
37«Bete arretaz nire lege eta erabaki guztiak. Neu naiz Jauna».
Currently Selected:
LEBITARRENA 19: EAB
Highlight
Copy
Compare
Share
Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso