LEBITARRENA 18
18
Sexu-harremanei buruzko debekuak
1Honela mintzatu zitzaion Jauna Moisesi:#Ezkontza errespetatu Ir 20,14+. 2«Esan israeldarrei: Neu naiz Jauna, zuen Jainkoa. 3Ez hartu zeuentzat orain arte bizi izan zareten Egiptoko jendearen usadioak edota sarraraziko zaituztedan Kanaango herrienak#18,3 Egipton zilegi ziren senide hurbilen arteko ezkontzak; Kanaan, berriz, sexu-lasaikeria guztien sinbolotzat hartzen da I.Z.n (ik. 18,27; Has 19,4-9)., ezta bizi ere herri horien legeen arabera.#Kanaango herrien usadioak 20,22-23; Ir 23,23-24; Dt 18,9; Jos 24,15. 4Bete nire erabakiak eta gorde nire legeak zeuen bizimoduan. Neu naiz Jauna, zuen Jainkoa.
5«Gorde, beraz, nire lege eta erabakiak: bizia ematen diote betetzen dituenari. Neu naiz Jauna.#legeek bizia eman Dt 4,1; 8,1; Ez 20,11.13; Es 4,4; Lk 10,28+; Ga 3,12.
6«Ez du inork bere odoleko emakumerekin sexu-harremanik izango#18,6 sexu-harremanik izango: Hebreerazkoak biluztasuna agerian jarri eufemismoaren bidez adierazten ditu sexu-harremanak. Segidan datozen debekuek intzestua galarazten dute.. Neu naiz Jauna.
7«Ez duzu zeure amarekin sexu-harremanik izango, zeure ama baita: aita eta ama, biak desohoratuko zenituzke.
8«Ez duzu sexu-harremanik izango zeure aitaren emazte batekin: aita desohoratuko zenuke.#aitaren emaztearekin 20,11; Has 35,22; Dt 23,1; 27,20; 1 Ko 5,1.
9«Ez duzu sexu-harremanik izango zeure arrebaordearekin, aitaren nahiz amaren alabarekin, ezta etxe berean haziak ez bazarete ere.#arrebaordearekin 20,17; Dt 27,22; Ez 22,11.
10«Ez duzu sexu-harremanik izango zeure bilobarekin, semearen nahiz alabaren alabarekin: zeure burua desohoratuko zenuke.
11«Ez duzu sexu-harremanik izango zeure aitaren emaztearen alabarekin: zure aitarengandik sortua da, eta arreba duzu.
12«Ez duzu sexu-harremanik izango zeure aitaren arrebarekin: zure aitaren odol berekoa da.#aitaren arrebarekin 20,19.
13«Ez duzu sexu-harremanik izango zeure amaren ahizparekin: zure amaren odol berekoa da.
14«Ez duzu zeure aitaren anaia desohoratuko, beronen emaztearekin sexu-harremanak izanez: zeure izeba duzu.
15«Ez duzu sexu-harremanik izango zeure errainarekin, zure semearen emaztea baita.#errainarekin 20,12; Has 38,16.26; Ez 22,11.
16«Ez duzu sexu-harremanik izango zeure koinatarekin: zeure anaia desohoratuko zenuke.#koinatarekin 20,21; Mt 14,3-12. Ik. Dt 25,5-10.
17«Ez duzu sexu-harremanik izango aldi berean emakume batekin eta beronen alaba edo bilobarekin —emakumearen semearen nahiz alabaren alabarekin—, haren odol berekoak baitira: itsuskeria izango litzateke.#emakume batekin eta alabarekin 20,14; Dt 27,23.
18«Emaztea bizirik dagoela, ez zara beraren ahizparekin ezkonduko: honekin harremanak izatean, bien arteko etsaigoa sortuko zenuke.#emaztearen ahizparekin Ik. Has 29,15-30.
19«Ez duzu sexu-harremanik izango hilerokoa duen emakumearekin, kutsaturik baitago.#hilerokoa duen emakumearekin 15,24; 20,18; Ez 22,10.
20«Ez duzu sexu-harremanik izango zeure herritarraren emaztearekin, kutsaturik geldi ez zaitezen.#emakume ezkonduarekin 20,10; Ir 20,14+; 2 Sm 11,4; Ez 22,11.
21«Ez duzu zeure haurrik Molok#18,21 Molok: Edo Molek: Jainko pagano baten izena. Umeak Jainkoaren ohorez erretzea kanaandar erritua zen, Israelen ere sartu zena (ik. 2 Erg 16,3), nahiz eta legeak gaitzesten zuen. jainkoaren ohorez hilko, zeure Jainkoaren izena profanatuz. Neu naiz Jauna.#haurrak oparitzat hil 20,2-5; Dt 12,31; 2 Erg 17,17; Jr 7,31; Sal 106,37-38. Jainkoaren izena profanatu 19,12; 20,3; 22,2.32; Ez 36,20-22; Am 2,7.
22«Ez zara gizonezkoekin emakumeekin bezala etzango: higuingarritasuna litzateke.#gizonezkoarekin etzan 20,13; Has 19,15; Ep 19,22; Erm 1,27.
23«Ez duzu abereekin haragizko bekatua egingo, kutsaturik geldi ez zaitezen; emakumea ere ez da abereekin elkar batuko: ustelkeria litzateke.#abereekin haragizko bekatua 20,15-16; Ir 22,18; Dt 27,21.
24«Ez kutsatu horrelako jokaerez; horrela kutsatu dira, hain zuzen, zuen aurretik jaurtiko ditudan herriak. 25Lurraldea bera ere kutsatu egin da; nik zigortu egin dut bere gaiztakeriagatik, eta hark okaztatu eta kanpora bota ditu bere biztanleak.#lurraldeak biztanleak okaztatu 18,28; 20,22.
26«Zuek, beraz, bertako nahiz etorkin, gorde nire lege eta erabakiak eta ez egin higuingarritasun horiek.#bertako nahiz etorkin 16,29+. 27Zuen aurretik lurralde horretan bizi izan direnek higuingarritasun guztiok egin dituzte, eta lurraldea kutsaturik gelditu da. 28Zuek ez ezazue berriro kutsa, eta lurraldeak ez zaituzte okaztatu eta kanpora botako, bertan bizi izan diren herriak bezala. 29Izan ere, horrelako higuingarritasunik egiten dutenak herritik bota egingo dituzue.
30«Gorde, bada, agintzen dizuedana eta ez egin zuen aurreko biztanleek egin ohi dituzten higuingarritasunak. Ez zaitezte horiekin kutsa. Neu naiz Jauna».
Currently Selected:
LEBITARRENA 18: EAB
Highlight
Copy
Compare
Share
Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso

: