LEBITARRENA 15
15
Gizonezkoaren sexu-kutsadura
1Honela mintzatu zitzaien Jauna Moisesi eta Aaroni: 2«Esan israeldarrei: Gizonezkoa, sexu-jarioa duenean, kutsatu bihurtzen da.#sexu-jarioa Zen 5,2; 2 Sm 3,29. 3Nahiz hazia kanpora isuri nahiz barruan geratu, sexu-jarioa beti da kutsagarria, eta gizona kutsatu bihurtzen du. 4Jariodunak erabilitako etzalekua nahiz eserlekua kutsatua gelditzen da. 5Jariodunaren etzalekua ukitzen duenak arropak eta gorputza garbituko ditu eta kutsaturik geldituko da arratsa arte. 6Jariodunak erabilitako eserlekuan esertzen denak arropak eta gorputza garbituko ditu eta kutsaturik geldituko da arratsa arte. 7Jarioduna bera ukitzen duenak arropak eta gorputza garbituko ditu eta kutsaturik geldituko da arratsa arte. 8Jariodunak garbi dagoen norbaiti listua botatzen badio, honek arropak eta gorputza garbituko ditu eta kutsaturik geldituko da arratsa arte. 9Jariodunak zaldiz ibiltzean erabilitako zela kutsatua geldituko da. 10Jariodunak azpian edukitako zernahi ukitzen duena kutsaturik geldituko da arratsa arte. 11Aurrez eskuak uretan garbitzeke, jariodunak norbait ukitzen badu, honek arropak eta gorputza garbituko ditu eta kutsaturik geldituko da arratsa arte. 12Jariodunak ukitutako buztinezko ontzia hautsi egingo da; zurezkoa uretan garbituko da.
13«Kutsatzen zuen sexu-jarioa amaitu eta gero, zazpi egun itxaron beharko du gaixoak berriro garbi geratzeko; arropak garbituko ditu, ur bizitan bainatu eta garbi geldituko da. 14Zortzigarren egunean, bi usapal edo bi usakume harturik, Jaunaren aurrera, elkarketa-etxolaren sarrerara, joango da eta apaizari emango dizkio. 15Apaizak bata barkamen-oparitzat eta bestea erre-oparitzat eskainiko ditu. Honela, jariodunaren aldeko garbikuntza-ohikunea egingo du Jaunaren aurrean.
16«Hazi-isuria duen gizonezkoa bainatu egingo da eta kutsaturik geldituko arratsa arte.#Hazi-isuria Dt 23,11-12. 17Hazia gainera erori zaion arropa nahiz larrua uretan garbituko da eta kutsaturik geldituko arratsa arte.
18«Gizon-emakumeak, sexu-harremanak izan dituztenean, bainatu egingo dira eta kutsaturik geldituko arratsa arte.#sexu-harremanak kutsagarri Ir 19,15; 1 Sm 21,5-6; 2 Sm 11,11.
Emakumearen sexu-kutsadura
19«Hilerokoa izanik, odoljarioa duen emakumea zazpi egunez geldituko da kutsaturik; emakumea ukitzen duena kutsaturik geldituko da arratsa arte. 20Hilerokoa izanik erabiltzen duen etzalekua nahiz eserlekua kutsatua gelditzen da. 21Haren etzalekua ukitzen duenak arropak eta gorputza garbituko ditu eta kutsaturik geldituko da arratsa arte. 22Hark erabilitako eserlekua ukitzen duenak arropak eta gorputza garbituko ditu eta kutsaturik geldituko da arratsa arte. 23Hura etzanda edo eserita egondako lekuan dagoen edozer gauza kutsaturik geldituko da arratsa arte. 24Aldi horretan emakumearekin etzaten den gizonezkoa haren lohidura beraz kutsatzen da, eta zazpi egunez geldituko da kutsaturik; erabiliko duen etzalekua ere kutsatua geldituko da.
25«Hilerokoaz kanpo edo hilerokoan ohi den baino luzaroago odoljarioa duen emakumea, kutsaturik geldituko da odoljarioak dirauen bitartean, hilerokoan bezala.#odoljarioa Mt 9,20. 26Odoljarioak dirauen bitarte osoan erabiltzen duen etzalekua nahiz eserlekua kutsatua gelditzen da, hilerokoan bezala. 27Horiek ukitzen dituena kutsatu bihurtzen da; arropak eta gorputza garbituko ditu eta kutsaturik geldituko da arratsa arte.
28«Odoljarioa amaitu eta gero, zazpi egun itxaron beharko du emakumeak, berriro garbi geratzeko. 29Zortzigarren egunean, bi usapal edo bi usakume hartuko ditu eta apaizari eramango dizkio, elkarketa-etxolaren sarrerara. 30Apaizak bata barkamen-oparitzat eta bestea erre-oparitzat eskainiko ditu. Honela, emakumearen aldeko garbikuntza-ohikunea egingo du Jaunaren aurrean, kutsatzen zuen odoljarioagatik.#emakumearen aldeko garbikuntza-ohikunea 2 Sm 11,4.
31«Ez daitezela axolagabe izan israeldarrak beren kutsadurei dagokienez, haien artean dudan bizilekua kutsatzeagatik hil ez daitezen.#Jauna israeldarren artean bizi 26,11-12; Zen 5,3; Ez 43,9. Ik. 2 Ko 6,16.
32«Hori da kutsagarri diren sexu-jarioari eta hazi-isurketari buruzko legea, 33hilerokoa duen emakumeari eta kutsaturik dagoen emakumearekin etzaten den gizonezkoari dagokien legea».
Currently Selected:
LEBITARRENA 15: EAB
Highlight
Copy
Compare
Share
Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso

: