YouVersion Logo
Search Icon

LEBITARRENA 13

13
Giza legena#13,1 legena: Antzinako hebrearrek legenari buruz zuten ideia ez da mugatzen gaur egun izen horrekin adierazten dugun gaitzera; larruazaleko gaitz desberdinak biltzen ditu, gaitz bakoitzaren identifikazio zehatza segurua ez delarik; halaber, jantzi nahiz etxetan sor daitezkeen lizun-mantxak ere adierazten ditu (13,47-59; 14,33-53).
1Honela mintzatu zitzaien Jauna Moisesi eta Aaroni:#legena Zen 12,10; Dt 24,8-9; 2 Erg 5; Mt 8,2+. 2«Norbaiti larruazalean handitua, zornea edota orbaina ateratzen bazaio, legenarena bezalako zauria sortuz, Aaron apaizarengana edo beronen ondorengoetariko apaiz batengana eramango dute. 3Apaizak larruazaleko zauria miatuko du; zauri gaineko ilea zuritua badu eta zauria azalekoa baino sakonagoa bada, legen-kasua da. Apaizak, miatu ondoren, kutsatutzat aitortuko du.
4«Larruazaleko orbaina zuria bada, baina azalekoa baino sakonagoa ez bada eta ilea zuritua ez badu, apaizak jendartetik aparte jarriko du gaixoa zazpi egunez.#jendartetik aparte 13,46; Zen 12,14-15. 5Zazpi egunen buruan berriro miatuko du, eta zauriak bere hartan, azalean zabaldu gabe, jarraitzen duela ikusten badu, beste zazpi egunez edukiko du jendartetik aparte. 6Zazpi egun horien buruan berriro miatuko du, eta zauria, azalean zabaldu gabe, zurbilduz doala ikusten badu, garbitzat aitortuko du; zorne hutsa da. Gaixoak arropak garbituko ditu eta garbi geldituko da.
7«Baina apaizarengana joan eta garbitzat aitortua izan ondoren, zornea zabaldu egiten bazaio azalean, apaizarengana agertuko da berriro. 8Apaizak, miatu ondoren, zornea azalean zabaldu zaiola egiaztatzen badu, kutsatutzat aitortuko du; legen-kasua da.
9«Norbaiti legenarena bezalako zauria sortzen bazaio, apaizarengana eramango dute. 10Apaizak miatu egingo du eta ikusten badu larruazalean handitu zuria duela, gaineko ilea zurituz doala eta haragi bizia ageri dela handituan, 11legen zaharra du gaixoak larruazalean. Apaizak kutsatutzat aitortuko du eta ez du aparte edukiko, benetan kutsatua baitago.
12«Baina apaiza ohartzen bada legena larruazalean gero eta zabalduagotuz doala, gaixoa burutik oinetaraino estaltzeraino, 13sakonago miatuko du; legenak gorputz guztia estali diola ikusten badu, garbitzat aitortuko du; dena zuri bihurtu denez, gaixoa garbi gelditu da. 14Baina haragi bizia agertzen zaion egunean, kutsatua geldituko da berriro. 15Orduan, apaizak haragi bizia miatuko du eta kutsatutzat aitortuko gaixoa, haragi bizia kutsatua baita; legen-kasua da. 16Baina haragi bizia berriro zuritzen bada eta, gaixoa apaizarengana joanik, 17honek zauriak zurituak dituela ikusten badu, garbitzat aitortuko du; garbi dago, izan ere.
18«Larruazalean zaldarra izan eta, sendatu eta gero, 19haren lekuan handitu zuria edo mantxa zuri-gorrixka ateratzen bazaio norbaiti, apaizarengana joango da. 20Apaizak miatu egingo du; mantxa azalekoa baino sakonagoa badu eta ilea zuritua, kutsatutzat aitortuko du; zaldarraren gainean sortu den legena da. 21Baina apaizak ikusten badu ile zuririk ez duela eta azalekoa baino sakonagoa ez dela, baizik eta zurbilduz doala, aparte edukiko du gaixoa zazpi egunez. 22Mantxa larruazalean zabalduz badoa, kutsatutzat aitortuko du apaizak; legen-kasua da. 23Baina toki berean jarraitzen badu eta zabaltzen ez, zaldarraren mantxa da; garbitzat aitortuko du apaizak.
24«Larruazalean suz eginiko erredura izan eta erretako tokian mantxa zuri-gorrixka edo zuria sortzen bazaio norbaiti, 25apaizak miatu egingo du; gaineko ilea zuritua badu eta mantxa azalekoa baino sakonagoa bada, erreduran sortu den legena da. Apaizak kutsatutzat aitortuko du; legen-kasua da. 26Baina ikusten badu ile zuririk ez duela eta azalekoa baino sakonagoa ez dela, baizik eta zurbilduz doala, aparte edukiko du gaixoa zazpi egunez. 27Zazpi egunen buruan berriro miatuko du eta mantxa azalean zabalduz badoa, kutsatutzat aitortuko du; legen-kasua da. 28Baina mantxak toki berean jarraitzen badu eta zabaltzen ez, baizik eta zurbilduz badoa, erreduraren handitua da. Apaizak garbitzat aitortuko du, erreduraren mantxa baita.
29«Gizon nahiz emakume bati buruan edo kokotsean azaleko gaitzen bat sortzen bazaio, 30apaizak alderdi gaixoa miatuko du. Ikusten badu azalekoa baino sakonagoa dela eta ilea horitua eta bakandua duela, kutsatutzat aitortuko du; ezkabia-kasua da, buruko edo bizarreko legena. 31Baina apaizak ezkabiak jotako aldea miatzean, azalekoa baino sakonagoa ez dela eta ilea ez dela belztu ikusten badu, aparte edukiko du gaixoa zazpi egunez. 32Zazpigarren egunean berriro miatuko du. Ikusten badu ezkabia ez dela zabaldu, ezta ilea horitu ere, eta ez dela azalekoa baino sakonagoa, 33ilea mozteko aginduko dio gaixoari, ezkabia duen lekuan izan ezik, eta aparte edukiko beste zazpi egunez. 34Zazpi egun horien buruan apaizak ezkabia miatuko du; ikusten badu larruazalean ez dela zabaldu eta azalekoa baino sakonagoa ez dela, garbitzat aitortuko du; gaixoak arropak garbituko ditu eta garbi geldituko da. 35Baina garbitzat aitortua izan ondoren, ezkabia larruazalean zabaltzen bazaio, 36apaizak berriro miatuko du eta, ezkabia azalean zabaldua duela egiaztatu ondoren, ez du ile horirik ba ote duen aztertu beharrik; gaixoa kutsatuta dago. 37Baina apaizaren ustetan ezkabiak bere hartan jarraitzen badu eta haren tokian ile beltza hazi bada, ezkabia sendaturik dago; garbi dago gaixoa, eta hala aitortuko du apaizak.
38«Gizon edo emakume bati larruazalean orbain zuriak ateratzen bazaizkio, 39apaizak miatu egingo du; orbain zuri-zurbilak dituela ikusten badu, gaitzak ez du garrantzirik; halakoa garbi dago.
40«Gizon bat, ilea erori eta burusoil gelditzen bada, garbi dago. 41Kopetako ilea erori eta soildurik gelditzen bada, garbi dago. 42Baldin buruko edo kopetako soilgunean mantxa zuri-gorrixka badu, legena ari zaio sortzen. 43Apaizak miatu egingo du, eta kopeta eta burusoileko mantxaren handitua zuri-gorrixka ageri bada, larruazaleko legenaren antzekoa, 44legenak jota dago gizona; kutsatuta dago eta hala aitortuko du apaizak buruan duen gaitzarengatik.
45«Legenak jotako gizonak arropak urratuak eramango ditu, ilea harro eta aurpegia erdi estalirik, eta “Kutsatua! Kutsatua!” oihu eginez ibiliko da. 46Gaitzak alde egin arte kutsatua izango da eta bakarrik biziko, kanpalekutik aparte.
Jantzien lizuna#13,47 lizuna: Hebreerazko hitza, orain arte legen itzulitakoa bera da (ik. 13,1 oh.).
47«Artilezko nahiz lihozko jantzian 48edo ehunean, larruan nahiz edozein larrukitan mantxa agertzen bada, 49eta mantxa berdexka nahiz gorrixka bada, lizun-kasua da eta apaizari erakutsi behar zaio. 50Apaizak miatu egingo du eta aparte edukiko zazpi egunez. 51Zazpi egunen buruan berriro miatuko du; lizuna jantzian nahiz ehunean, larruan nahiz larrukian zabaldu bada, gaitz galgarria da, eta gauza horiek kutsatuta daude. 52Beraz, lizuna duen gauza erabat erreko da, gaitz galgarria duenez gero; 53baina apaizak ikusten badu lizuna ez dela zabaldu esandako gauza horietako batean, 54garbitzeko aginduko du, eta beste zazpi egunez aparte edukiko. 55Garbitua eman ondoren, apaizak berriro miatuko du eta, lizuna zabaldu ez arren, lehengo itxura bera duela ikusten badu, kutsatuta dago eta erre egingo da, barru edo kanpoaldetik jana baitago. 56Baina apaizak ikusten badu lizuna zurbildu egin dela garbitua izan ondoren, lizuna duen zatia ebakiko dio jantzi, larru nahiz ehunari. 57Lizuna berriro agertzen bada, ordea, eta jantzian nahiz ehunean, larruan nahiz larrukian zabaltzen, erre egingo da. 58Garbitu bat eman ondoren lizuna joaten zaion jantzi, ehun, larru nahiz larrukia, berriro garbitu eta gero, garbi geldituko da.
59«Hori da artilezko nahiz lihozko jantziei, ehunei eta larru nahiz larrukiei buruzko legea, zer dagoen garbi eta zer kutsatuta erabakitzeko emana».

Currently Selected:

LEBITARRENA 13: EAB

Highlight

Copy

Compare

Share

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in