YouVersion Logo
Search Icon

LEBITARRENA 12

12
Emakumearen garbikuntza haurra izan ondoren
1Honela mintzatu zitzaion Jauna Moisesi: 2«Esan israeldarrei: Emakumea, mutikoa izaten badu, zazpi egunez kutsaturik geldituko da, hilerokoa duenean bezala.#hilerokoa 15,19. 3Zortzigarren egunean mutikoa erdainduko dute#12,3 erdainduko dute: Erdainkuntzari buruz, ik. Has 17,10 oh.;#erdainkuntza Has 17,12; Lk 1,59; 2,21; Flp 3,5. Ik. Has 17,10+. 4baina amak beste hogeita hamahiru egun itxaron beharko du galdu duen odoletik garbi gelditzeko; ez du ezer santurik ukituko, ezta santutegian sartuko ere, garbikuntza-egunak bete arte.#garbikuntza-egunak Lk 2,22. 5Baina neskatoa izaten badu, bi astez geldituko da kutsaturik, hilerokoarekin bezala, eta beste hirurogeita sei egun itxarongo du odoletik garbi gelditzeko.
6«Seme nahiz alabagatik garbikuntza-egunak betetzean, apaizarengana joango da, elkarketa-etxolaren sarrerara, eta urteko bildotsa eramango dio erre-oparirako eta usakumea edo usapala barkamen-oparirako. 7Apaizak Jaunaren aurrean eskainiko ditu, amaren aldeko garbikuntza-ohikunea eginez, eta hura garbi geldituko da bere odoljariotik.
«Horra hor semea nahiz alaba izaten duen emakumeari buruzko legea.
8«Bildots bat erosteko ahalbiderik ez duen emakumeak bi usapal edo bi usakume har ditzake, bata erre-oparirako eta bestea barkamen-oparirako. Apaizak emakumearen aldeko garbikuntza-ohikunea egingo du, eta hura garbi geldituko da».#bi usapal Lk 2,24. Ik. 5,7+.

Currently Selected:

LEBITARRENA 12: EAB

Highlight

Copy

Compare

Share

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in