YouVersion Logo
Search Icon

LEBITARRENA 1

1
SAKRIFIZIOETARAKO ARAUAK (1,1—5,26)
Erre-opariak
1Jaunak dei egin zion Moisesi eta honela mintzatu zitzaion elkarketa-etxolatik:#elkarketa-etxola Ir 25,22; 40,1-35; Heb 9,1-14. 2«Esan israeldarrei: Zuetako batek Jaunari oparia eskaini behar badio, abere bat aukeratuko du, abelgorria nahiz abere xehea. 3Erre-oparitzat eskaini beharrekoa abelgorria bada, zekor akats gabea eskainiko da eta elkarketa-etxolaren sarrerara eramango, Jaunak atseginez onar dezan.#Erre-oparia 6,2-6; Os 6,6; Sal 51,18-21; Mk 12,33. 4Eskaintzaileak eskua ezarriko dio buruan, eta Jaunak bere bekatuen ordaintzat onartuko dio. 5Zekorra Jaunaren aurrean hilko du; apaizek, Aaronen ondorengoek, odola aurkeztuko dute eta odolaz elkarketa-etxolaren sarreran dagoen aldarea zipriztinduko dute alde guztietatik.#odola aurkeztu 17,11; Ir 24,8; Heb 9,11-14.18-26. 6Gero, eskaintzaileak erre-oparigaia larrutu eta zatitu egingo du; 7apaizek sua egingo dute aldare gainean eta egurra jarriko sutan; 8egurraren gainean haragi-zatiak atonduko dituzte, buru eta gantzekin batera. 9Uretan garbituko dituzte hesteak eta hankak, eta guztia erabat erreko du apaizak aldarean. Erre-oparia da hau, Jaunak atseginez onartzen duen#1,9 Jaunak atseginez onartu: Ik. Ir 29,18 oh. oparia.#Jaunak atseginez onartu Has 8,21; Ir 29,18; Zen 28,2; Ez 20,41.
10«Erre-oparitzat eskaini beharrekoa abere xehea bada, arra eta akats gabea eskainiko da, aharia nahiz akerra; 11eskaintzaileak aldarearen iparraldean hilko du, Jaunaren aurrean; gero, apaizek haren odolaz aldarea zipriztinduko dute alde guztietatik; 12zatitu egingo du apaizak, eta zatiok, buru eta gantzekin batera, aldarean sutan jarritako egurraren gainean atonduko ditu. 13Uretan garbituko dituzte hesteak eta hankak, eta guztia erabat erreko du apaizak aldare gainean. Erre-oparia da hau, Jaunak atseginez onartzen duen oparia.
14«Jaunari erre-oparitzat eskaini beharrekoa hegaztia bada, usapala nahiz usakumea eskainiko da. 15Apaizak aldarean aurkeztuko du eta, burua moztu eta odola aldarearen albo batean isuri ondoren, aldarean erreko. 16Paparoa eta lumak kenduko dizkio eta aldarearen ekialdera botako, errautsen tokira. 17Gero, ebakia egingo dio hego artean, baina hegaztia bitan banandu gabe, eta aldareko egurraren gainean erreko du. Erre-oparia da hau, Jaunak atseginez onartzen duen oparia.

Currently Selected:

LEBITARRENA 1: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy