YouVersion Logo
Search Icon

JOAN 9

9
Jesusek itsu jaiotakoa sendatu
1Bidez zihoala, jaiotzatik itsua zen gizon bat ikusi zuen Jesusek. 2Eta ikasleek galdegin zioten:
—Maisu, zeinek egin zuen bekatu hau itsu jaiotzeko, beronek ala beronen gurasoek?#bekatua eta zigorra Ir 20,5; Ez 18,20; Lk 13,2-4.
3Jesusek erantzun zien:
—Ez beronek, ez beronen gurasoek, ez zuten bekatu egin, baizik eta Jainkoaren egintzak honengan ager daitezen jaio zen itsu.#ager daitezen 11,4. 4Egun-argi den bitartean, bidali nauenaren egintzak bete behar ditut; badator gaua, eta orduan ezin izango du inork lanik egin.#Aitaren egintzak 5,17. 5Munduan naizen bitartean, munduaren argia naiz.#munduaren argia 8,12+.
6Hau esanik, lurrera listua bota, listuaz lohia egin eta lohiaz itsuari begiak igurtzi zizkion.#listua Mk 8,23. 7Gero, esan zion:
—Zoaz garbitzera Siloeko ur-putzura#9,7 Siloeko ur-putzua: Jerusalemen hego-ekialdean zegoen, hiriko harresien barrutik. Bertatik ateratzen zen ura Etxola Jaietan (ik. Jn 7,37-39). (Siloek «Bidalia» esan nahi du).
Joan zen, bada, garbitu eta ikusten zuela itzuli zen.#Zoaz garbitzera 2 Erg 5,10. 8Auzokoek eta lehen eskean ikusi ohi zutenek esaten zuten:
—Ez al da hau eserita eskean egoten zena?
9Batzuek zioten:
—Bai, huraxe da.
Beste batzuek, berriz:
—Ez, ez da hura, haren antzeko bat baino.
Berak, ordea, zioen:
—Bai, neu nauzue.
10Haiek galdetu zioten:
—Nola ikusten duzu, bada, orain?
11Hark erantzun zien:
—Jesus delakoak listuaz lohia egin du, begiak igurtzi dizkit eta agindu: «Zoaz Siloera eta garbitu han»; joan, garbitu eta ikusten hasi naiz.
12Orduan, galdegin zioten:
—Non da orain gizon hori?
Hark erantzun:
—Ez dakit.
Fariseuak sendakuntza ikertzen
13-14Larunbata zen Jesusek lohia egin#9,13-14 lohia egin: Larunbatez galarazita zegoen lana zen (ik. 6. tx.). eta begiak ireki zizkion eguna. Horregatik, fariseuengana eraman zuten itsu izandako hura,#Larunbata zen 7,23+. 15eta fariseuek berriro galdegin zioten ea nola hasi zen ikusten. Hark erantzun zien:
—Lohia ezarri zidan begietan, garbitu nintzen eta ikusi egiten dut.
16Orduan, fariseuetariko batzuek zioten:
—Gizon hori ez dator Jainkoarengandik, ez baitu atseden-eguna errespetatzen.
Beste batzuek, berriz, zioten:
—Nola egin lezake bekatari batek horrelako mirarizko seinalerik?
Eta ez zetozen bat beren iritzietan.#larunbata atseden-egun 5,16.18. eztabaidak Jesusi buruz 7,43+.
17Orduan, berriro galdetu zioten itsuari:
—Eta zuk, zer diozu begiak ireki dizkizunaz?
Hark erantzun:
—Profeta dela.#Jesus profeta 4,19+.
18Judu-agintariek, ordea, ez zuten sinetsi nahi gizon hura itsu izan eta gero ikusten hasi zenik. Beraz, haren gurasoei deitu 19eta galdegin zieten:
—Hau al da zuen semea, itsu jaio zela diozuena? Nola ikusten du, bada, orain?
20Gurasoek erantzun zieten:
—Guk dakiguna da gure semea dela eta itsu jaio zela; 21baina orain nola ikusten duen edo begiak nork ireki dizkion, hori ez dakigu. Galdegin berari, badu adina-eta bere buruaren berri emateko.
22Gurasoek agintarien beldur zirelako erantzun zuten horrela, ordurako agintariek erabakia baitzuten Jesus Mesias zela aitortzen zuena beren elkartetik botatzea.#agintarien beldurrez 7,13+. elkartetik bota 12,42; 16,2. 23Horregatik esan zuten gurasoek: «Badu adina, galdegin berari».
24Agintariek itsu izandakoari bigarren aldiz dei egin eta esan zioten:
—Aitortu egia Jainkoaren aurrean#9,24 Aitortu egia Jainkoaren aurrean: H.h., Eman aintza Jainkoari. Formula hau zinez egia esanarazteko erabili ohi zen (ik. Jos 7,19).. Guk badakigu gizon hori bekatari dela.#Aitortu egia Jos 7,19; Ap 11,13.
25Hark erantzun zien:
—Ez dakit bekatari den ala ez. Dakidan gauza bakarra hauxe da: itsu nintzela eta orain ikusi egiten dudala.
26Haiek, berriro:
—Zer egin dizu? Nola ireki dizkizu begiak?
27Eta hark erantzun:
—Esan dizuet, eta ez didazue jaramonik egin. Zergatik nahi duzue berriro entzun? Zuek ere haren ikasle izan nahi duzue, ala?
28Haiek irainez bete eta esan zioten:
—Zeu zara, zu, haren ikasle; gu Moisesen ikasle gara. 29Guk ziur dakigu Moisesi Jainkoak hitz egin ziola, baina hori nongoa den ere ez dakigu.#nongoa Jesus 7,27+.
30Hark ihardetsi zien:
—Hori bai harrigarria! Zuek nongoa den ere jakin ez, eta horrek niri begiak ireki. 31Jakina da Jainkoak ez diola bekatariari entzuten, baizik eta berari begirune izan eta beraren nahia betetzen duenari entzuten diola Jainkoak.#Jainkoak ez dio bekatariari entzuten Is 1,15; Sal 66,18. beraren nahia betetzen duenari Sal 34,15; Es 15,29; 1 Jn 3,22. 32Egundaino ez dugu entzun itsu jaiotako bati inork begiak ireki dizkionik. 33Gizon horrek, Jainkoarengandik ez baletor, ezin izango luke ezer ere egin.#ezin ezer ere egin 3,2+.
34Haiek erantzun zioten:
—Goitik beheraino bekatari jaio zinen, eta zu guri irakatsi nahian?
Eta elkartetik kanpora bota zuten.#bekatari jaioa 9,2; Sal 51,5.
Bihotzeko itsukeria
35Jakin zuen Jesusek sendatutako itsua elkartetik kanpora bota zutela eta, harekin topo egitean, galdetu zion:
—Sinesten duzu Gizonaren Semearengan?#Gizonaren Semea 3,14-15; Mt 8,20+.
36Hark erantzun:
—Esadazu nor den, Jauna, sinets dezadan.
37Jesusek esan zion:
—Ikusi duzu. Zurekin ari dena bera da.#Zurekin ari dena 4,26.
38Orduan, Jesusen aurrean ahuspeztu eta esan zion:
—Sinesten dut, Jauna.
39Ondoren, esan zuen Jesusek:
—Mundu hau auzitan jartzera etorri naiz ni. Ondorioz, ikusten ez dutenek ikusi egingo dute, eta ikusten omen dutenak itsu bihurtuko.#auzitan jartzera 5,22+.
40Jesusekin zeuden fariseuetako batzuek, hori entzunik, esan zioten:
—Gu ere itsu ote gara?#juduak itsu Mt 15,14; 23,26.
41Jesusek erantzun zien:
—Itsu bazinete, ez zenukete bekaturik izango; baina ikusten duzuela diozuenez, zeuen bekatuzko egoeran irauten duzue.#ez zenukete bekaturik 15,22.

Currently Selected:

JOAN 9: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy