YouVersion Logo
Search Icon

HEBREARREI 1

1
SARRERA (1,1-4)
Jainkoaren Semeak goi-agerpenari erabateko osotasuna eman
1Askotan eta era askotara hitz egin zien antzina Jainkoak gure arbasoei profeten bidez;#arbasoak Erm 4,16-18; 1 Ko 10,1. 2azken egun hauetan#1,2 azken egun hauetan: Hitz hauek Jainko Aitak erabaki eta Kristoren salbamen-egintzaz hasitako behin betiko salbamen-garaia adierazten dute (ik. 9,26; 1 Ko 10,11; 1 P 1,20)., berriz, bere Semearen bidez hitz egin digu. Seme horrexen esku utzi ditu gauza guztiak, egin ere berorren bidez egin baitzuen mundua.#azken egunak Dn 2,28; Ga 4,4; 1 Tm 4,1+. Semearen esku utzi ditu gauza guztiak Sal 2,8; Mt 21,38; 28,18. Semearen bidez egin zuen mundua Jn 1,3; 1 Ko 8,6; Kol 1,16. 3Bera da Jainkoaren aintzaren distira eta beronen izatearen irudia, eta berak eusten die gauza guztiei bere hitz ahaltsuaz, eta, bekatuen garbikuntza egin ondoren, Jainko handiaren eskuinaldean eseri da zeru goienetan#1,3 Jainko handiaren eskuinaldean: H.h., handitasunaren eskuinaldean. eseri da zeru goienetan: Kristo, hil ondoren, zerura igo zen, eta Jainkoak ohorezko tokian ezarri zuen, bere aintzan eta ahalmenean erdikide eginez..#Jainkoaren aintzaren distira 2 Ko 4,4; Kol 1,15. 4Eta aingeruak baino gehiago izatera iritsi da, ondaretzat jaso duen izena#1,4 ondaretzat jaso duen izena: Izen edo titulu hau Jainkoaren Semearena da. ere haiena baino askoz goragokoa denez gero.#izena Ef 1,21; Flp 2,9.
KRISTO AINGERUEN GAINETIK (1,5—2,18)
Kristo Jainkoaren Seme
5Izan ere, Jainkoak ez dio sekula inongo aingeruri esan:
Nire semea zara zu,
gaur zaitut nik sortu;
eta beste hau ere ez:
Aita izango nau hark ni,
eta seme izango dut nik hura. # Nire Semea… 5,5; Sal 2,7; Eg 13,33. Aita… 2 Sm 7,14; 1 Kro 17,13.
6Jainkoak bere lehen-semea munduan sarraraztean#1,6 munduan sarrarazi: Hitz hauek, Jesusen gizakundeko munduratzeari baino hobeto, beraren zeruratzeari, Jainkoaren aintzan hartua izateari, dagozkio., berriz, honela esaten du:
Adora dezatela bera
Jainkoaren aingeru guztiek. # Adora… Dt 32,43.
7Aingeruei buruz hau dio Jainkoak:
Haizearen antzeko egiten ditu
bere aingeruak,
sugarraren antzeko
bere zerbitzariak # 1,7 «Haizearen antzeko… bere zerbitzariak»: Sal 104,4aren aipamena grekozko itzulpenaren arabera egina da. Aingeruak Jainkoaren zerbitzari huts diren bitartean, Kristo Jainkoaren Semea da. .#Haizearen… Sal 104,4.
8Baina bere Semeaz hau esaten du:
Zure tronua, oi Jainko, betikoa da,
zure erregetza # 1,8 zure erregetza: Zenbait eskuizkribu garrantzitsuk haren erregetza dio.
zuzentasun-erregetza. # Zure tronua… Sal 45,7-8.
9 Zuzen dena izan duzu maite
eta oker dena gorroto;
horregatik, Jainkoak,
zeure Jainkoak # 1,9 horregatik Jainkoak, zeure Jainkoak: Honela ere itzul daiteke: horregatik, oi Jainkoa!, zeure Jainkoak ,
gantzutu zaitu, jai-giro pozgarrian,
lagunen artean aukeraturik.
10Eta beste hau ere badio:
Jauna, hasieratik sendo
ezarri zenuen lurra,
zure eskuek egina da zerua; # Jauna… Sal 102,26-28.
11 haiek galduko dira,
baina zuk iraungo;
jantzia bezala gastatuko dira,
12 soinekoa bezala tolestuko dituzu,
jantzia bezala aldatuko.
Zu, ordea, beti bera,
zure urteak amaigabeak.
13Jainkoak ez dio sekula inongo aingeruri esan:
Eseri tronuan nire eskuinean:
etsaiak oin-aulkitzat
jarriko dizkizut. # Eseri… 10,13; Sal 110,1; Mt 22,44+; Eg 2,34-35.
14Zer dira, bada, aingeru guztiak, Jainkoaren zerbitzura dauden espirituak, salbamena jaso behar dutenei laguntzera bidaliak, baizik?

Currently Selected:

HEBREARREI 1: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy