YouVersion Logo
Search Icon

HASIERA 24

24
Isaak (24,1—25,18)
Isaakentzat emaztea hautatu
1Abraham zaharra zen, adinean aurreratua. Jaunak gauza guztietan bedeinkatua zuen. 2Etxeko bere morroi zaharrenari, zuen guztiaren arduradunari, esan zion Abrahamek:
—Ezarri eskua nire izterpean#24,2 nire izterpean: Keinu honek zina indartzen du eta ondorio handiko egiten (ik. 47,29).. 3Zin egidazu Jaunarengatik, zeru-lurren Jainkoarengatik, ez duzula nire semearentzat emazterik hartuko bizi naizen lurralde honetako kanaandarren alabetatik,#kanaandar emazterik ez 26,34; 27,46; 28,6-9; Ir 34,16; Dt 7,3-4; Esd 10; Ne 13,23-30. 4baizik eta nire sorterrira eta ahaideengana joango zarela, nire seme Isaakentzat emaztea hautatzera.#ahaideen artetik emaztea 28,2.
5Morroiak galdegin zion:
—Beharbada, neskak ez du lurralde honetara nirekin etorri nahi izango. Orduan, zure semea zure sorterrira eraman beharko ote dut?
6Abrahamek erantzun:
—Ez eraman hara nire semea. 7Zeruko Jainko Jaunak nire aitaren etxetik eta nire ahaideetatik hartu ninduen eta zin eginez agindu zidan: «Lurralde hau zure ondorengoei emango diet». Hain zuzen, berak bidaliko dizu aingerua aurretik, handik nire semearentzat emaztea hartu ahal izan dezazun.#Lurraldea ondorengoei 12,7+. 8Eta emakumeak zurekin etorri nahi ez badu, egin didazun zin-hitzetik aske geldituko zara. Dena den, ez eraman hara nire semea.
9Morroiak, orduan, bere nagusi Abrahamen izterpean eskua ezarri eta zin egin zion.
Rebeka, Betuelen alaba
10Bere nagusiaren hamar gamelu eta gauzarik hoberenak harturik, Mesopotamia aldera abiatu zen morroia, Nahor bizi zen hirira#24,10 Mesopotamia: Bi ibaien Aram deituriko lurraldea Mesopotamia iparraldea da; aramearrak bizi ziren han, hebrearren arbasoen ahaideak. Nahor bizi zen hirira: H.h., Nahor hirira; agian, Haran (ik.11,31), Abrahamen ahaideen bizilekua..
11Bertara iristeko zegoela, gameluak ur-putzu baten ondoan etzanarazi zituen. Arratsaldea zen, emakumeak ur bila joan ohi ziren sasoia.#ur-putzu baten ondoan 29,2-3; Ir 2,15; Jn 4,6-7. 12Bere baitan otoitzari eman zion, honela: «Jauna, nire nagusi Abrahamen Jainkoa, arren, aurki dezadala gaur bila nabilena; ager ezazu nire nagusi Abrahami diozun onginahia. 13Ni ur-putzu honen ondoan geldituko naiz. Hiriko neskatxak ura ateratzera datozenean, 14esango diot haietariko bati: “Eraitsi zeure pegarra edan dezadan”. Berak erantzungo balu: “Edazu, eta zure gameluei ere emango diet edaten”, izan bedi huraxe zeure zerbitzari Isaakentzat hautatu duzuna. Honela jakingo dut zeure onginahia agertu diozula nire nagusiari».
15Bere arteko otoitza amaitu baino lehen, horra non hurbiltzen den Rebeka, pegarra sorbaldan. Betuelen alaba zen; Betuel, berriz, Abrahamen anaia Nahorren eta Milkaren semea.#otoitza amaitu baino lehen Is 65,24; Sal 139,4. 16Neskatxa oso ederra zen, birjina eta ezkongabea. Ur-putzura jaitsi, pegarra bete eta igo egin zen. 17Abrahamen morroia lasterka bidera atera zitzaion eta honela mintzatu:
—Emadazu, arren, ur pixka bat zeure pegarretik.#Emadazu ura Jn 4,7.
18Hark erantzun:
—Edazu, jauna.
Eta, berehala pegarra besoetara eraitsirik, edaten eman zion.
19Edan zuenean, esan zion neskatxak:
—Zure gameluentzat ere ura ateratzera noa, ase arte edan dezaten.
20Hustu zuen pegarra askan, eta lasterka joan zen putzura ur gehiago hartzera, gamelu guztiei eman zien arte. 21Bien bitartean, morroia hari begira zegoen, isilean bere buruari galdezka bere bidaiaren helburua lorrarazi ote zion Jaunak.
22Gamelu guztiak ase zirenean, hartu zituen morroiak sei gramoko urrezko eraztuna eta ehun gramo baino gehiago zuten urrezko bi eskumuturreko, 23eta galdegin zion:
— Adizu! Noren alaba zara? Ba ote da zure aitaren etxean tokirik guretzat, gaua igarotzeko?
24Rebekak erantzun zion:
— Betuelen alaba naiz, Milkak Nahorri eman zion semearena.
25Gainera, esan zion:
—Bada gure etxean lasto eta belar ugari, eta baita gaua igarotzeko tokia ere.
26Orduan, morroiak, ahuspezturik, Jauna gurtu zuen, 27esanez: «Bedeinkatua Jauna, nire nagusi Abrahamen Jainkoa, onbera eta leiala izan baita ene nagusiarekin. Jaunak neure nagusiaren ahaideen etxerako bidean jarri nau».
Ezkontza-tratua
28Neskatxa lasterka joan zen etxera gertatu zitzaionaren berri amari ematera.
29-30Rebekak neba bat zuen, Laban izenekoa. Bere arrebak zeramatzan eraztuna eta eskumuturrekoak ikusi eta gizon bat mintzatu zitzaiola entzunik, Laban etxetik atera eta ur-putzu aldera joan zen korrika morroiarengana. Hau oraindik ur-putzutik hurbil zegoen, gameluen ondoan. 31Labanek esan zion: «Zertan zaude hor kanpoan? Zatoz etxera, Jaunak bedeinkatu hori! Atondua dut etxea, baita gameluentzako tokia ere».#abegikortasuna 18,3+.
32Labanek, etxean sartu, gameluei zamak kendu eta lastoa eta belarra eman zizkien. Ondoren, ura ekarri zien morroiari eta honen bidelagunei, oinak garbitzeko. 33Janaria aurrean jarri zien, baina morroiak esan zuen:
—Ez dut jango, esateko dudana esan aurretik.
Labanek erantzun zion:
—Esan, bada.
34Morroiak jarraitu zuen:
—Abrahamen morroia nauzu. 35Jaunak oparo bedeinkatu du nire nagusia eta aberats egin: ardi eta behiak, zilar eta urrea, morroi eta mirabeak, gamelu eta astoak eman dizkio.#Abrahamen aberastasuna 13,2+. 36Sarak, nire nagusiaren emazteak, nire nagusiari seme bat sortu dio bere zahartzaroan, eta honek semeari utzi dizkio bere ondasun guztiak. 37Neure nagusiak zin eragin zidan, esanez: «Ez duzu nire semearentzat emazterik hartuko bizi naizen lurralde honetako kanaandarren alabetatik. 38Aitzitik, nire aitaren etxera, nire ahaideengana joango zara nire semearentzat emaztea hartzera». 39Orduan, nagusiari esan nion: «Beharbada, neskak ez du nirekin etorri nahi izango». 40Hark erantzun zidan: «Ni Jaunaren zerbitzuan bizi izan naiz beti eta hark bere aingerua bidaliko du zurekin; zure bidaiaren helburua lorraraziko dizu, eta nire semearentzat emaztea hartuko duzu nire ahaideen artetik, nire aitaren etxetik. 41Nire ahaideengana joan ondoren, zin-hitzetik aske geldituko zara. Emaztea eman nahi ez badizute ere, zin-hitzetik aske geldituko zara». 42Beraz, gaur ur-putzura iristean, neurekiko esan dut: «Jauna, nire nagusi Abrahamen Jainkoa, egiten ari naizen bidaiaren helburua lorrarazi nahi badidazu, 43ur-putzu honen ondoan geldituko naiz; eta neskatxaren bat ura ateratzera datorrenean, hau esango diot: “Emadazu, arren, ur pixka bat zeure pegarretik”. 44Hark erantzungo balit: “Edazu zeuk, eta zure gameluentzat ere aterako dut ura”, izan bedi hori, Jauna, nire nagusiaren semearentzat hautatu duzun emaztea».
45«Nirekiko otoitza amaitu baino lehen, hona non azaldu den Rebeka, pegarra sorbaldan, eta ur-putzura jaitsi ura ateratzera. “Emadazu, arren, edaten”, esan diot. 46Eraitsi du berehala pegarra sorbaldatik eta esan dit: “Edazu, eta emango diet edaten zure gameluei ere”. Edan dut nik eta eman die edaten nire gameluei ere. 47Ondoren, galdegin diot: “Noren alaba zara?”. “Betuelena, Milka eta Nahorren semearena”, erantzun dit. Orduan, eraztuna ezarri diot sudurrean eta eskumuturrekoak. 48Ahuspeztu eta Jauna gurtu dut. Bedeinkatu dut Jauna, neure nagusi Abrahamen Jainkoa, zuzeneko bidetik ekarri nauelako, haren semearentzat neure nagusiaren iloba emaztetzat hartzeko. 49Orain, bada, esadazue nire nagusiarekiko onbera eta leial agertu nahi duzuen ala ez, nora jo jakin dezadan».
50Labanek eta Betuelek erantzun zioten:
— Jaunaren gauza da hau; ezin dizugu esan ez baietz, ez ezetz. 51Horra, hor duzu aurrean Rebeka. Hartzazu eta zoaz. Izan bedi zure nagusiaren semearen emazte, Jaunak esan bezala.
52Abrahamen morroia, hitzok entzun orduko, lurrean ahuspeztu zen, Jaunari eskerrak emanez. 53Atera zituen zilarrezko eta urrezko bitxiak eta soinekoak, eta Rebekari eman zizkion. Honen nebari eta amari ere egin zizkien opariak. 54Gero, morroia eta bidelagunak afaldu eta lotara joan ziren.
Biharamun goizean, jaikitzean, morroiak esan zuen:
—Uztazue neure nagusiagana itzultzen.
55Rebekaren nebak eta amak esan zioten:
—Bego oraindik neskatxa gurekin hamarren bat egun; gero joango zara.
56Morroiak esan zien:
—Ez nazazue atzerarazi, Jaunak nire bidaiari bukaera ona eman dionez gero. Uztazue neure nagusiagana itzultzen.
57Orduan, esan zioten:
—Deitu eta galde diezaiogun neskatxari berari.
58Deitu eta galdegin zioten Rebekari:
—Joan nahi al duzu berehala gizon honekin?
—Bai! —erantzun zuen.
59Orduan, amore eman zuten, beren arreba Rebeka eta honen inudea Abrahamen morroiarekin eta bidelagunekin joan zitezen, 60eta Rebekari, bedeinkatuz, esan zioten:
«Izan dezazula
ondorengo ugari, arreba!
Menpera ditzatela
zure ondorengoek
etsaien hiriak#24,60 etsaien hiriak: H.h., etsaien ateak.#etsaien hiriak 22,17.
61Jaiki ziren Rebeka eta honen mirabeak, gameluetara igo eta Abrahamen morroiarekin abiatu ziren denak.
Rebeka Isaaken emazte
62Isaak Lahai-Roiko#24,62 Lahai-Roi: Ik. 16,14 oh. ur-putzutik etorria zen, eta Negev lurraldean bizi zen.#Lahai-Roi 16,14; 25,11. 63Arrats batean, landara ibilaldi bat egitera joan eta, begiak jasorik, gameluak zetozela ikusi zuen. 64Rebekak ere jaso zituen begiak eta, Isaak ikusirik, gamelutik jaitsi zen, 65eta morroiari galdegin:
—Nor da landan zehar bidera datorkigun gizon hori?
Morroiak erantzun:
—Ene nagusia.
Orduan, Rebekak bere aurpegia estali zuen zapi batez.
66Eginiko guztia kontatu zion morroiak Isaaki. 67Honek bere ama Sararena izandako oihal-etxolara eraman zuen Rebeka. Emaztetzat hartu eta maite izan zuen. Honela poztu zuen Isaakek bere burua, ama hil ondoren.

Currently Selected:

HASIERA 24: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy