YouVersion Logo
Search Icon

KOHELET 3

3
Eginkizun bakoitzak bere garaia
1Denak du bere sasoia,
gauza bakoitzak bere garaia du
eguzkipean:
2jaiotzeko garaia
eta hiltzeko garaia,
landatzeko garaia
eta landarea ateratzeko garaia,
3hilarazteko garaia
eta sendatzeko garaia,
hondatzeko garaia
eta eraikitzeko garaia,
4negar egiteko garaia
eta barre egiteko garaia,
aiene egiteko garaia
eta alai egoteko garaia,
5harriak jaurtitzeko garaia
eta harriak biltzeko garaia,
besarkatzeko garaia
eta banantzeko garaia,
6bilatzeko garaia
eta galtzeko garaia,
gordetzeko garaia
eta botatzeko garaia,
7urratzeko garaia
eta josteko garaia,
isiltzeko garaia
eta mintzatzeko garaia,
8maitatzeko garaia
eta gorrotatzeko garaia,
gudurako garaia
eta bakerako garaia.
Eginkizun bakoitzak bere tokia
9Zer on eskuratzen du
lan egiten duenak?#Zer on eskuratzen 1,3+.
10Begiratu diot
Jainkoak gizon-emakumeei
ezarri dien egitekoari,
horretan jardun dezaten.
11Gauza guztiak egoki egin ditu,
bakoitza bere sasoian.
Haien esku utzi zuen mundua,
azter dezaten;
gizakiak, ordea, ezin ulertu
Jainkoak hasieratik bukaerara
egin dituenak.#gizakiak ezin ulertu 6,12; 7,14; 8,17; 11,5; Si 18,6. Jainkoak… egin dituenak Sal 139,14-17; Es 30,18.19; Si 11,4; 39,16; Erm 11,33.
12Ikusi dut ez dela ezer hoberik
alai eta ongi bizitzea baino.#lanaren etekina gozatu 2,24+.
13Jainkoaren emaitza baitu gizakiak
jan, edan eta bere lanaren etekinaz
gozatu ahal izatea.
14Badakit, Jainkoak egin duen guztiak
beti iraungo duela.
Ezin diogu deus ere erantsi,
ez kendu;
Jainkoak horrelakoa egin baitu,
begirune izan diezaiogun.#Jainkoak egin… beti iraun Sal 33,11+. begirune izan Es 1,7+.
15Iragan zena
orain ere halaxe gertatzen da;
etorkizun dena
lehen ere gertatua da.
Joana behin eta berriro
egin ohi du Jainkoak.
Gizon-emakumeen bukaera
16Ikusi dut mundu honetan
bidegabekeria dagoela
zuzenbidearen ordez,
eta gaiztakeria
zuzentasunaren ordez.
17Eta honela nioen neure baitan:
«Jainkoak epaituko ditu
zuzena eta gaiztoa,
gauza eta egintza guztiei
baitatorkie beren ordua#3,17 Testu iluna; itzulpena ez da ziurra.».#Jainkoak epaituko 11,9; 12,14. Ik. Es 11,31+; 1 P 1,17+.
18Beste hau ere bururatu zitzaidan:
«Jainkoak probatu#3,18 Jainkoak probatu: Testu iluna; itzulpena ez da ziurra. egin nahi ditu
gizon-emakumeak,
abereak bezalakoak direla
ikusarazteko».
19Etorkizun bera dute
gizon-emakumeek zein abereek:
abereak hiltzen diren bezala
dira hiltzen gizon-emakumeak ere.
Arnasa bera dute denek hartzen.
Gizon-emakumeek ez dute deus ere
abereek baino gehiago,
eta dena huskeria da.#Etorkizun bera gizonak zein abereak Sal 49,13-21.
20Toki berera doaz denak:
hautsetik datoz
eta hautsera itzuliko dira.#hauts bihurtu Has 3,19+; Sal 104,29; Si 17,1.
21Ba al daki inork
gizon-emakumeen arnasa
gorantz igotzen den,
eta abereen arnasa, aldiz,
lur azpira jaisten den?
22Ikusi dudanez,
ez du gizonak deus hoberik
bere egintzez gozatzea baino;
horixe du bere zoria.
Izan ere, nork ikusaraziko dio
ondoren zer gertatuko den?#nork ikusaraziko Ik. 3,11+.

Currently Selected:

KOHELET 3: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy