YouVersion Logo
Search Icon

DEUTERONOMIOA 27

27
ITUNA: OSPAKIZUNA ETA ONDORIOAK (27,1—28,68)
Legearen oroigarria
1Moisesek, Israelgo arduradunekin batera, agindu hau eman zion herriari: «Bete gaur ematen dizkizuedan agindu guztiok.#gaur ematen… 4,8+. 2Jaunak zeuen Jainkoak emango dizuen lurraldera joateko Jordan ibaia igaroko duzuen egunean, harritzar batzuk hartu, tente ipini eta karez zurituko dituzue. 3Harrietan lege honen xedapen guztiak idatziko dituzue. Jordan ibaia igarotakoan egingo duzue hori, Jaunak zeuen Jainkoak emango dizuen lurraldean sartzean, Jaunak zeuen arbasoen Jainkoak esanaren arabera, esnea eta eztia darizkion lurraldean sartzean, alegia.#lege honen xedapenak 17,19; 28,58; 29,28; 31,12; 33,46. 4Jordan ibaia igarotzean, beraz, gaur agindu dizuedanez, Garizim mendian#27,4 Garizim mendian: Samariar testuaren arabera; hebreerazkoak Ebal mendian dio (ik 11,29 eta oh.). harriak tente ipini eta karez zurituko dituzue.
5«Han, burdinazko tresnaz landu gabeko harriz eginiko aldarea eraikiko diozue Jaunari zeuen Jainkoari;#Han aldarea eraikiko Jos 8,30-31. 6harri hutsez#27,6 harri hutsez: Hau da, landu gabeko harriz (ik. Ir 20,25 eta oh.). eraikiko duzue aldarea. Ondoren, erre-opariak eskainiko dizkiozue bertan Jaunari zeuen Jainkoari; 7eskaini elkartasun-opariak ere eta jan bertan, Jaunaren zeuen Jainkoaren aurrean festa eginez.#festa eginez 12,7+.
8«Harrietan lege honen xedapen guztiak idatziko dituzue, argi eta garbi zizelkatuz».
9Gero, Moisesek eta apaiz lebitarrek#27,9 apaiz lebitarrak: Ik. 17,9 eta oh. esan zioten Israel herri osoari: «Zaude isilik eta entzun, Israel! Gaur Jaunaren zeuen Jainkoaren herri egin zarete.#Israel herri osoa 1,1+. Jaunaren herri egin 26,17-19. 10Obeditu Jaunari zeuen Jainkoari eta bete beraren agindu eta legeak, gaur nik adieraziak».
11Egun hartan, agindu hau eman zion Moisesek herriari: 12«Jordan ibaia igaroko duzuenean, Simeon, Lebi, Juda, Isakar, Jose eta Benjaminen leinuak Garizim mendian kokatuko dira, herria bedeinkatzeko,#erdia mendi banatan Jos 8,33-35. bedeinkatzeko, madarikatzeko Ik. Lk 6,20-26. 13eta Ruben, Gad, Axer, Zabulon, Dan eta Neftaliren leinuak Ebal mendian, herria madarikatzeko».
Hamabi madarikazioak
14Lebitarrek aldarrikapen hau egingo diete ozenki israeldar guztiei:
15«Madarikatua Jaunarentzat higuingarri eta artisauen eskulan hutsa den idoloa nahiz jainko-irudia egin eta ezkutuan gordetzen duena!»
Eta herri osoak erantzungo du: «Amen».#Jaunarentzat higuingarri 7,25+. jainko-irudia 4,15-18; 5,7-8; Lb 19,4+.
16«Madarikatua aita nahiz ama gutxiesten duena!»
Eta herri osoak erantzungo du: «Amen».#aita-amak gutxietsi 5,16; Ir 21,17+.
17«Madarikatua auzokoaren kaltetan mugarriak lekuz aldatzen dituena!»
Eta herri osoak erantzungo du: «Amen».#mugarriak lekuz aldatu 19,14.
18«Madarikatua itsua desbideratzen duena!»
Eta herri osoak erantzungo du: «Amen».#itsua desbideratu Lb 19,14+.
19«Madarikatua etorkin, umezurtz eta alargunaren eskubideak baztertzen dituena!»
Eta herri osoak erantzungo du: «Amen».#eskubideak baztertu 16,19; 24,17+.
20«Madarikatua aitaren emazte batekin oheratzen dena, aitaren eskubidea hautsiz!»
Eta herri osoak erantzungo du: «Amen».#aitaren emazte batekin 23,1+.
21«Madarikatua abereekin haragizko bekatua egiten duena!»
Eta herri osoak erantzungo du: «Amen».#abereekin Lb 18,23+.
22«Madarikatua arrebaordearekin, aitaren nahiz amaren alabarekin, oheratzen dena!»
Eta herri osoak erantzungo du: «Amen».#arrebaordearekin Lb 18,9+.
23«Madarikatua amaginarrebarekin oheratzen dena!»
Eta herri osoak erantzungo du: «Amen».#amaginarrebarekin Lb 18,17+.
24«Madarikatua lagun hurkoa azpikeriaz hiltzen duena!»
Eta herri osoak erantzungo du: «Amen».#lagun hurkoa hil 5,17; 19,11-13; Ir 20,13+.
25«Madarikatua errugabea hiltzeagatik eskupekoa onartzen duena!»
Eta herri osoak erantzungo du: «Amen».#eskupekoa onartu 16,19+.
26«Madarikatua lege honen xedapenak gogoan hartzen eta betetzen ez dituena!»
Eta herri osoak erantzungo du: «Amen».

Currently Selected:

DEUTERONOMIOA 27: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy