YouVersion Logo
Search Icon

DEUTERONOMIOA 23

23
1«Ez du inork bere aitaren emazte batekin sexu-harremanik izango, aitaren eskubidea hautsiko bailuke.#aitaren emazte batekin Lb 18,8+.
Israeldar elkartetik kanpora utziak
2«Barrabilak zanpaturik dituenak nahiz irenduak ez du esku hartuko Jaunaren batzarrean.#irendua Ik. Is 56,3-5.
3«Sasikumeak#23,3 Sasikumea: Zehazgaitza da hebreerazko hitzaren zentzua. Segur aski, legezko ez ziren harremanetatik jaiotako seme-alabez dihardu. Judu-tradizioaren arabera israeldarraren eta emakume jentilaren arteko ezkontzatik jaiotakoez esana izango litzateke (ik. Ne 13,1-2.23-28). ez du esku hartuko Jaunaren batzarrean, ezta haren ondorengoek ere hamargarren belaunaldia arte.
4«Amondarrek eta moabdarrek ez dute esku hartuko Jaunaren batzarrean, ezta haien ondorengoek ere sekula, ezta hamargarren belaunaldia igaro ondoren ere;#Amondarrak eta moabdarrak Ne 23,1-3. 5izan ere, Egiptotik irten eta honako bidean, ez zitzaizkizuen ogia eta ura eskaintzera atera; moabdarrek, gainera, Beor-en seme Balaam alokatu zuten eta Mesopotamiako Petor hiritik etorrarazi, zuek madarikatzeko.#Balaam Zen 22,5+. 6Baina Jaunak zuen Jainkoak ez zion aditu nahi izan Balaami, eta haren madarikazioa bedeinkazio bihurtu zuen, maite zaituztelako.#madarikazioa bedeinkazio bihurtu Zen 22—24; Jos 24,9-10. maite zaituztelako 4,37+. 7Ez ibili inoiz ere zeuen bizitzan herri horiekin bakea eta adiskidetasuna lortu nahian.
8«Baina ez mespretxatu edomdarrak#23,8 edomdarrak: Jakoben anaia Esauren ondorengotzat jotzen dira eta, beraz, israeldarren senidetzat (ik. Has 36,1; Dt 2,4)., anaiak baitituzue; ezta egiptoarrak ere, etorkin izan baitzineten haien lurraldean;#egiptoarren aldeko jarrera Is 19,18-25. etorkin Egipton 10,19+. 9hirugarren belaunalditik aurrera esku hartu ahal izango dute haien ondorengoek Jaunaren batzarrean.
Kanpalekua kutsatu gabe zaindu
10«Etsaien aurka borrokatzeko kanpalekua eratzean, gorde zeuen buruak kutsadura orotatik garbi. 11Norbait, gauean hazi-isuria izanik, garbi ez badago, kanpalekutik atera eta kanpoan geldituko da;#gauean hazi-isuria Lb 15,16. 12arratsaldean uretan garbituko da eta, eguzkia sartzean, kanpalekura itzuliko.
13«Toki bat izango duzue kanpalekutik aparte eta hara joango zarete premia izatean. 14Makila bat hartuko duzue zeuekin eta, sabela hustera irtetean, berarekin zuloa egin eta gorotza lurrez estaliko duzue. 15Leku santua izan behar du kanpalekuak, bertan baitabil Jauna zuen Jainkoa, zuek babestu eta etsaiak zuen esku jartzeko. Eta zuen artean ezer lotsagarririk ikusiko balu, alde egingo lizueke.#Jauna kanpalekuan 20,4; Zen 5,3+.
Gizarteari eta kultuari buruz zenbait lege
16«Ez itzuli jabeari berarengandik ihes egin eta zuenean babesturiko esklaboa.#Ez itzuli ihes egindako esklaboa 1 Sm 30,11-15; Flm 8-21. 17Zuekin biziko da berak aukeraturiko zuen hirietako batean, gogokoen izango duen tokian; ez duzue zurrupatuko.
18«Ez da israeldarren artean prostituzio sakratura#23,18 prostituzio sakratua: Israeldarren inguruko kanaandar herrien sasikultuek lurraren emankortasuna eta abere eta familien ernalkortasuna lortu nahi zuten beraien jainkoengandik. Ohikune askok sexu-jitea zuten eta, horregatik, haien sasikultu-lekuetan gizonezko eta emakumezkoak egoten ziren kultu ematera zihoazenen zerbitzurako. Prostituziotik ateratako etekinak sakratutzat ematen ziren. emaniko inor izango, ez gizonezkorik, ez emakumezkorik.#prostituzio sakratua Zen 25; 1 Erg 14,24; 22,47; 2 Erg 23,7; Os 4,14. 19Ez eraman prostituzioan ateratako dirurik Jaunaren zeuen Jainkoaren tenplura botoren bat betetzeko eskaintza gisa, higuingarri baitzaio Jaunari zuen Jainkoari, bai gizonezkoen#23,19 gizonezko: Zakur deitzen zaio jatorrizkoan prostituzio sakratura emaniko gizonezkoari., bai emakumezkoen prostituzioa.#higuingarri Jaunari 7,25+.
20«Zeuen herritarrari zerbait —dirua, janaria nahiz beste edozer gauza— maileguz ematean, ez diozue eskatuko interesik.#mailegua 15,2+. 21Atzerritarrari, bai, eskatu ahal izango dizkiozue interesak, baina ez herritarrari, Jaunak zeuen Jainkoak eginkizun guztietan bedeinka zaitzaten jabetzan hartzera zoazten lurraldean.
22«Jaunari zeuen Jainkoari botoren bat egiten badiozue, luzatu gabe beteko duzue; luzamendutan ibiliz gero, kontu estua eskatuko dizue Jaunak zeuen Jainkoak, eta errudun bihurtuko zarete.#botoa Zen 30,3+; Koh 5,3-4. 23Botorik egiten ez baduzue, ez zarete izango errudun. 24Baina ez jan emandako hitza, zeuen kabuz Jaunari zeuen Jainkoari agindutako botoa bete gabe utziz.
25«Lagun hurkoaren mahastian sartzen bazarete, nahi beste jan dezakezue; baina ez bildu ezertxo ere saskian. 26Eta lagun hurkoaren gari-soroan sartzen bazarete, eskuaz har ditzakezue galburuak, baina igitaiaz moztu ez.#galburuak hartu Mt 12,1 par.

Currently Selected:

DEUTERONOMIOA 23: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy