YouVersion Logo
Search Icon

EGINAK 28

28
Paulo Malta uhartean
1Arriskutik irten ondoren, jakin genuen uharte hura Malta deitzen zela. 2Bertako jendeak ohi ez bezalako gizalegez hartu gintuen. Euria eta hotza baitzen, su handia piztu eta guztioi ondora deitu ziguten. 3Paulok ere bildu zuen besakada bat abar ihar, eta, sutara botatzean, sugegorri bat eskuan itsatsi zitzaion, berotik ihesi. 4Bertakoek, haren eskutik piztia zintzilik ikustean, elkarri ziotsoten: «Segur aski, hiltzaileren bat da hori; itsasotik ihes egin du, baina Justizia jainkosak#28,4 Justizia jainkosa: Grekoz Dike. Greziarrentzat jainko zen justizia, eta ezin hari ihes egin. ez dio bizitzen uzten».
5Baina Paulok, sugea astinduz, sutara bota zuen eta ez zitzaion ezeren okerrik#ez zitzaion okerrik gertatu Mk 16,18; Lk 10,19. gertatu. 6Haiek uste zuten Paulo berehala handitu eta hilda eroriko zela; egon ziren puska batean zain eta, ezer txarrik ez zitzaiola gertatzen ikusirik, iritziz aldatu eta jainkoa zela esaten hasi ziren.#jainkotzat emana 14,11.
7Toki hartatik hurbil, etxalde bat zuen uharteko buruak, Publio zeritzanak. Honek bere etxean ostatu eman zigun hiru egunetan arreta guztiaz. 8Hain zuzen, Publioren aita ohean zegoen gaixo, sukarraz eta beherakoaz. Joan zitzaion Paulo ikustera eta, otoitz egin eta eskuak ezarririk#otoitz egin eta eskuak ezarri 6,6+., sendatu egin zuen. 9Hori zela eta, uharteko beste gaixoak ere Paulorengana etortzen#gaixoak Paulorengana etorri 5,15-16; 8,7; 19,11-12; Lk 4,40; 5,15; 7,21. ziren, eta honek sendatu egiten zituen. 10Gurekiko begiramenez eta arretaz beteak agertu ziren, eta, berriro itsasora atera ginenean, behar genuen guztia eman ziguten.
Maltatik Erromara
11Hiru hilabeteren buruan atera ginen, negua uhartean egina zuen Alexandriako ontzi batean; Kastor eta Polux#28,11 Kastor eta Polux: Itsas bidarien zaindaritzat zeuzkaten. Oso zabaldua zegoen Egipton haien kultua; hangoa zen, hain zuzen, ontzi hau. zeramatzan ikurtzat. 12Sirakusara iritsirik, hiru egun egin genituen bertan. 13Handik, kostarik kosta Regiora heldu ginen. Biharamunean hego-haizeak jo zuen eta bi egunetan Potzuolira iritsi ginen. 14Han senideak#senideak 1,15+. aurkitu genituen eta, haien erreguei men eginik, astebete egin genuen beraiekin. Ondoren, Erromara heldu ginen. 15Hango senideak, bai baitzuten gure berri, bidera atera zitzaizkigun Foro Apio eta Hiru Bentara. Haiek ikustean, Jainkoari eskerrak eman zizkion Paulok, eta gogoa bizkortu zitzaion. 16Erroman sartu ginenean, Paulori bere etxean bizitzeko baimena#bere etxean bizitzeko baimena 24,23+. eman zioten, soldadu bat zaintzaile zuela.
Paulok Erroman mezua hots egin
17Handik hiru egunera, Paulok judu buruzagiei dei egin zien#28,17 dei egin zien: Lehenbailehen nahi du Paulok bere egoera argi eta garbi agertu Erromako juduen aurrean. Bere prozesuaren laburpen bat eskainiko die eta judaismoarekin eta bere herriarekin leial delako azken aitorpena egingo. eta, bildu zirenean, honela mintzatu zitzaien:
—Senideok, ni, herriaren aurka edo geure arbasoen usadioen aurka deus ere egin gabe#herriaren aurka ezer egin gabe 23,9; 24,12-13.20; 25,8. preso egin 21,33; 23,27; 24,6., preso egin eta erromatarren eskuetara eman ninduten Jerusalemen. 18Haiek, galdeketa egin ondoren, askatu egin nahi#erromatarrek askatu nahi 26,32. heriotza merezi zuenik ezer ez 26,31. Ik. 18,14+. izan ninduten, ez baitzidaten heriotza merezi zuenik ezer aurkitu. 19Baina juduak hain gogor kontra zeudenez, enperadoreagana jo#enperadoreagana jo 25,11+. behar izan nuen, baina neure herria salatzeko batere asmorik gabe. 20Horra zergatik nahi izan dudan zuek ikusi eta zuekin mintzatu; izan ere, Israelen itxaropenagatik#Israelen itxaropena 23,6+. naukate lotua kate hauek.
21Haiek erantzun zioten:
—Guk ez dugu Judeatik zuri buruzko eskutitzik jaso, eta ez zaigu seniderik etorri ere, zutaz berri txarrak emanez edo gaizki hitz eginez. 22Baina atsegin genuke zure ideien berri zeure ahotik entzutea, zure sekta#28,22 sekta: Ik. 24,5 oh. horretaz ez baitakigu, bazter guztietan kontra egiten zaiola besterik.
23Izendatu zioten, beraz, egun bat, eta asko joan zitzaizkion bera zegoen etxera. Paulo Jainkoaren erregetzaren#Jainkoaren erregetza 1,3+. mezua 8,4+. legea eta profetak oinarri harturik 18,28+. Ik. 24,14+. azalpena eta testigantza egiten jardun zitzaien goizetik arratsaldera eta, Moisesen legea eta profetak#28,23 Moisesen legea eta profetak: Ik. 24,14 oh. oinarri hartuz, Jesusen mezua sinestarazten ahalegindu zen. 24Batzuek#Batzuek onartu, besteek ez 17,4-5.12; 18,6-8. onartzen zuten Paulok esana; beste batzuek, ordea, sinesgogor jarraitzen zuten. 25Ez zetozen beren artean bat, eta, alde egitera zihoazela, Paulok azkenik esan zien#28,25 esan zien: Pauloren aitorpen honek bilduko du Eginak liburuaren konklusioa. Jesusen Nazareteko hitzaldiaren azken atalak (Lk 4,23-27) eta Jesusek apostoluei esandako azken hitzek (Lk 24,47) erakusten zuten misio-zabaltasuna azpimarratuz amaitzen da Apostoluen Eginak liburua.: «Ederki asko esan zien Espiritu Santuak zuen arbasoei Isaias profetaren bidez:
26 «Zoaz # Zoaz… Is 6,9-10 (Mt 13,14-15; Jn 12,40). eta esaiozu herri honi:
Entzungo duzue, bai, baina ulertu ez;
ikusiko duzue, bai, baina ohartu ez.
27 Izan ere, herri honek
gogortu egin ditu buru-bihotzak,
gortu belarriak, itsutu begiak.
Ez bezate beren begiez ikus,
ez belarriez entzun,
ezta buruaz ulertu ere,
horrela niregana bihur ez daitezen
eta salba ez ditzadan.
28«Jakizue, bada, jentilei bidali zaiela Jainkoaren salbamena#jentilei Jainkoaren salbamena 13,46+; Is 40,5; Sal 67,3; 98,3; Lk 3,6. salbamena 4,12+.; horiek bai, entzungo dute» ( 29#28,29 Zenbait eskuizkribuk, garrantzitsuenak ez badira ere, 29. tx.a eransten dute: Hitz hauek esatean, beren artean eztabaida gogorra zutelarik alde egin zuten juduek.).
30Paulo bi urte bizi izan zen han bere kontura, eta ikustera zetozkion guztiak hartzen zituen#ikustera zetozkionak hartzen zituen 28,16.23. etxean. 31Jainkoaren erregetza#Jainkoaren erregetza 1,3+. ausarki 4,13+. hots egiten zien eta Jesu Kristo Jaunari dagokiona irakasten ausarki, batere eragozpenik gabe#28,31 batere eragozpenik gabe: Ebanjelioa apostoluen misioaren ikuspegia emanez bukatua zuen bezala, Eginak liburua ere aurrerako elizaren misioaren ikuspegia emanez bukatu du Lukasek..

Currently Selected:

EGINAK 28: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy